Duna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
30. lerroa:
 
=== Itxuraren arabera ===
Hauek dira duna mota nagusiak: Zeharkakoakzeharkakoak, ''Barkhanakbarkhanak'', Luzetarakoakluzetarakoak, Izarizar itxurakoak eta Parabolikoakparabolikoak.
 
Hauek dira duna mota nagusiak: Zeharkakoak, ''Barkhanak'', Luzetarakoak, Izar itxurakoak eta Parabolikoak.
 
* Zeharkako dunak: haizearen norabidea beti bera izaten den lekuetan eta hondar ekarpena handia denean sortzen dira. Hondar ekarria eta haizearen norabidea konstanteak direnean, zeharkako dunak sortzen dira. Eremu handiak betetzen dituzte, [[uhin]] formakoak izaten dira, eta gailur [[bihurgune]]tsuak eta haizearekiko [[elkarzut]]ak izaten dituzte. Uhinetik uhinera tarte erregularrak izaten dira eta batzuen eta besteen arte [[deflazio]] guneak izaten dira; horietatik mugitzen dira zatiki finak.
41 ⟶ 40 lerroa:
* Izar itxurako dunak: haizearen norabidea aldakorra den lekuetan sortzen dira. Izar itxurako dunak edo duna [[piramidal]]ak hondar pilak dira; oinarriek zenbait puntatako izar baten itxura dute, eta punta horiek bat egiten dute gailurrean. Izar itxurako dunak oso garaiak izaten dira: inguruko [[ordoki]]aren mailatik gora ehun metro ere izan daitezke. Duna erradial mota hau [[Iparraldeko Afrika|Ipar Afrikako]] eta [[Saudi Arabia]]ko eskualde askoren bereizgarri da. Barruko egituraren arabera, hiru norabide edo gehiagoko haizeek sortuak direla jakin da. Harrigarria bada ere, duna hauek finko iraun dute mendeetan zehar, eta basamortuan bidaiatzeko benetako bide erakusle izan daitezke.
 
* Duna parabolikoak: [[itsasertz]] hondartsuetan haize bortitzek jotzen dutenean sortzen dira. [[Parabola (argipena)|Parabolikoak]], basamortuetan ez ezik, hondar kopuru handiko eta landaredi eskaseko hondartzak dauden kostaldeetan ere izan ohi dira. Obalo itxura izaten dute haizearen norabide nagusian deflaziozko sakonuneak sortzen direlako, eta handituz doazen arku itxurako profilak eratzen direlako. Goitik ikusita, duna parabolikoen profilak ''barkhanen'' profilen antzekoak dira.
 
== Duna garaienak ==