Sagar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
1. lerroa:
[[Fitxategi:Fuji_apple.jpg|eskuinera|250px|thumb|Sagarra]]
'''Sagarra''' [[mundu]]ko frutarik landatuenetarikoa da. ''Malus'' generokoa eta ''Rosaceae'' familiakoa da. [[Sagarrondo]]a da [[fruitu]] hau ematen duen [[zuhaitz]]a.
 
[[Euskal Herria]]n oso ezaguna da sagarrarekin egiten den [[edari alkoholdun]]a: [[sagardo]]a.
 
== Historia laburra ==
Sagarra elikagai garrantzitsu bat izan da [[klima]] hotzetan batez ere, eta ziur aski munduko ''fruta-arbolarik'' zaharrenetarikoa da. Sagarra, zitrikoekin bat, denbora luzez mantendu daitekeen fruitu bat da. Orain gutxi arte, [[Asia]]n, [[Europa]]n eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]], sagarra [[udazken]] amaiera partean biltzen zen eta [[negu]] osoa gordetzen zen ganbara eta bestelako biltegitan, negu hotzean jakiak edukitzeko. Gaur egun, horrelako ohiturak aldatzen doaz, eta uneoro topa ditzakegu sagarrak, mota eta jatorri guztietakoak.