Modernismo katalana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Gaudi-Batllo-0279ret.jpg|thumb|[[Antoni Gaudí]]ren [[Batlló Etxea]] Bartzelonan.]]
'''Modernismo katalana''' Katalunian [[XIX. mende]]aren amaieratik [[XX. mende]] hasiera arte ematen den mugimendu artistikoa da. Ezaugarri propioak izanik, urte horietan Europa osoan ematen den [[Arte Nouveua]] mugimendu artistikoaren barruan kokatu behar zaio; mugimendu honek Katalunian ezaugarri propioak izan zituen, lurralde horretan eman zen garapen industriala eta hiritarrarekin lotuta, bereziki [[Bartzelona]]ren inguruan, estilo honen benetako hiriburua. Batez ere [[arkitektura]]n eman zen baina baita ere [[Arte plastikoak|arte plastikoetan]], margolaritzan eta eskulturan.
 
== Historia ==
[[Industria Iraultza]]ren ondorioz eta honek eragin zituen aurrerapenak (elektrizitatea, trenbidea, bapore makina, besteak beste) XIX. mendean Europan egitura tradizionalekin hausten duen korronte arkitektonikoak eta eraikitzeko modu berriak zabaldu egiten dira. Korronte hauentzat estetika garrantzi handia du. Testuinguru horretan hirien garrantziak gora jo zuen eta harekin burgesiaren boterea. Art Nouveau edo Modernismoa estilo hiritarra eta burgesa izango zen.
 
== Arkitekto ezagunenak ==