Dublin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
12. lerroa:
 
== Etimologia ==
Hiriaren izena [[Irlandera zaharra|irlandera zaharreko]] ''Dubh Linn'' izendapenaren [[Irlandako ingelesa|hiberno-normandera]]<nowiki/>tiko eratorria da: haren esanahia [[euskara]]z ''Putzu beltz'' da, hots, ''dubh'' ("beltz") eta ''linn'' ("putzu"). Historikoki, irlanderazko grafian gaur egungo ''bh'' digrafoa antzina ''b'' letraren gaineko puntu batez idazten zen, hau da, ''Duḃ Linn'' edo ''Duḃlinn''. [[Normandiar]]rek —[[frantses]]ez hitz egiten zuten— puntua kendu eta ''Develyn'' edo ''Dublin'' izenekin ordezkatu zuten. Aintzira hura [[Poddle ibaia]] gaur egun Wellington Quayn elkartzen den [[Liffey ibaia]]rekin elkartu aurretik jasaten zuen geldialdiarekin sortzen zen, baina egun idortuta dago eta Dublingo atzealdeko Dubh Linn Gardens parkeko guneak estalitzen du; Poddle ibaia, berriz, lurpeko kanalerapen baten bidez doa.
 
[[irlandako gaelera|irlandera]]<nowiki/>zko ''Baile Átha Cliath'' izena —euskaraz, "Ibiko gotorlekuaren hiria"— ''Áth Cliath'' [[Father Mathew zubia|Father Mathew zubitik]] hurbil zegoen [[Liffey ibaia|Liffey ibaiko]] ibi bat zen. [[Irlandar mitologia]]ko ''[[Táin Bó Cúailnge]]'' izeneko kondairan ''Dublind rissa ratter Áth Cliath'' esaldia aipatzen da ("Áth Cliath deitua da Dublin").