Dublin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
124. lerroa:
== Historia ==
Dublingo badia inguruak historiaurreko garaietatik egon dira populatuak, baina lurralde honetako biziguneen lehen aipamena [[Klaudio Ptolomeo]] [[grezia]]r [[astronomia|astronomo]] eta [[kartografia|kartografoaren]] idazlanetan agertzen da. [[140]]. urtean, ''[[Eblana polis]]'' izeneko kokaleku bat aipatu zuen: beharbada ''Dubh Linn'' bizigunea [[I. mendea]]n datatu liteke, nahiz eta hiria [[841]]. urte inguruan [[bikingo]]ek eratua izan.<ref>[http://www.nalanda.nitc.ac.in/resources/english/etext-project/history/ireland/book-2chapter2.html McGee] (1863), 50-57. orr</ref> Garai hartan zehar eta [[1014]]an [[Clontarfeko gudua]] jazo zen arte, [[Dublingo Erresuma|Dublin kokalekua]] bikingoen mende egon zen.<ref>{{erreferentzia|abizena= Magnusson |izena= Magnus |urtea= 1980 |izenburua= Vikings|lekua= New York|argitaletxea= Elsevier-Dutton Publishing Co., Inc.|orrialdea= 153}}</ref> Dena dela, Dublin hiriak 1988an ospatu zuen bere "milurteko ofiziala", horrela Irlandako gobernuak aditzera ematen zuelarik 988. urtean sortu zela hiria, edo garai hartan eratutako bizigune bat izango zela geroago Dublin hiria bihurtu zena.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Dublin Millennium Celebrations|url=https://www.rte.ie/archives/2017/1212/926857-dublin-millennium-celebrations/|aldizkaria=RTÉ Archives|sartze-data=2018-07-26}}</ref>
 
[[Fitxategi:1797-map-of-Dublin.jpg|thumb|left|250px|[[1797]]ko Dublingo mapa.]]
 
Gaur egun uste da<ref>Clarke, Howard (1995). Medieval Dublin, the making of a metropolis. Irish Academic Press. p. 44. {{ISBN|978-0716524595}}</ref> bikingoen bizigunearen aurretik bazegoela eliz bizigune kristau bat ''Duibhlinn'' deitzen zena, zeinetatik hartu baitzuen ''Dyflin'' izena. IX. eta X. mendeetan, leku honetan bi bizigune omen zeuden, geroago Dublin modernoa bilakatu zirenak. Bikingoen bizigunea Poddle izeneko errekaren ondoan kokatu omen zen, gaur egungo Wood Quay inguruan. Dubhlinn delakoa itsasontziak amarratzeko erabiltzen zen laku txiki bat-edo zen. Poddle errekak lakua [[Liffey]] ibaiarekin konektatzen zuen; lakua estalita geratu zen XVIII. mendearen hasieran, hiria handitu zenean. Dubhlinn hori gaur egungo Castlen Garden dagoen lekuan zegoen, [[Chester Beatty Library]] aurrean, [[Dublingo Gaztelua]]n.
 
Egungo hiriaren izena [[irlandera zaharra]]ren jatorrizko ''Dubh Linn'' izenaren [[ingeles]]ezko aldaera da. [[Irlandako normandiar inbasioa]]ren ondoren, Dublin hiria botere militar eta legegilearen gune garrantzitsua bilakatu zen. Botere hori [[1922]]an [[Irlandako Estatu Askea]] sortu arte, [[Dublingo gaztelua]]n zegoen. Garai hartan, Dublinek eta normandiarren menpe zegoen inguruko lurraldeak [[The Pale]] ("Oholesia") izena jaso zuten. [[XIV. mendea|XIV. mendetik]] [[XVI. mendea|XVI. mendera]], Dublin eta inguruak Irlanda osoko [[ingeles]]en menpeko lurralderik handiena osatu zuten. Mende askotan zehar Irlandako Legebiltzarra zena [[Drogheda]] hirian egon zen, baina [[Henrike II.a Ingalaterrakoa]]k [[Kildare konderria|Kildareko konderria]] konkistatu zuenean, Irlandako Legebiltzarra Dublinera eraman zuen.