Iruña-Veleia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida) wikilariaren 6209341 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
→‎2006ko ustezko aurkikuntzak: Ustezko kendu dut, ze aurkikuntzak azaldu ziren, faltsutuak balira ere... Edukia aparteko orrira mugitu dut: Veleia Afera. Eta bide batez erreferentziak eguneratu ditut han.
70. lerroa:
Aipatzekoak dira arrosa-leihodun mosaikoaren {{lang|la|''domus''}}a eta ''Pompeya Valentina''ren [[Erromatar arkitektura#Domus|domusa]].
 
== 2006ko ustezko aurkikuntzak ==
{{Sakontzeko|Veleia afera}}
Pertsona-izenak ez diren lehen [[euskara]]zko hitz idatziak, [[Antzinako Egipto]]ko historiari buruzko [[hieroglifo]]ak eta [[kalbario]]aren irudikapenik zaharrena aurkitu zituztela zabaldu zuten [[2006]]ko [[ekainaren 8]]an.<ref>Estitxu Ugarte: [http://paperekoa.berria.info/kultura/2006-06-09/042/007/.htm «Veleiako arbelak, Ponpeiaren parean»], ''Berria'', 2006-06-09.</ref> Susmo ugari sortu zen, ordu arte [[Antzinako Erroma]]z, Antzinako Egiptoz eta [[aitzineuskara]]z jakinak ziren datuekin bat ez zetozelako eta «aurkikuntza» horiek guztiak kamerek erregistratu gabe egin zirelako, besteak beste.
2006an, ''Pompeia Valentina'' etxean, [[I. mendea]]n eraikia eta [[V. mendea|V. mende]] arte etengabe erabilia, multzo epigrafiko bat aurkitu omen zen, gela hertsi batean. Oihartzun handia izan zuen hedabideetan: «munduan parekorik ez duena», «[[Antzinako Erroma|erromatar garaiko]] garrantzitsuenetakoa» zela zioten. Hasierako une haietan ere, zenbait arkeologo eta [[euskaltzainen zerrenda|euskaltzain]] mesfidati agertu ziren.<ref>[http://www.argia.com/albistea/erromatar-garaiko-aztarnarik-garrantzitsuenetakoak-aurkitu-dituzte-veleian «Erromatar garaiko aztarnarik garrantzitsuenetakoak aurkitu dituzte Veleian»], ''Argia'', 2006-06-09.</ref> Ondorengo hauek aurkitu omen ziren, besteak beste:
 
[[Eliseo Gil]]ek eta [[Idoia Filloy]]k zuzendutako indusketa taldeak hitzeman zuen 2006a bukatu baino lehen argitaratuko zuela txosten bat. Ez zuten hala egin, eta 2007ko abuztuan Gilek adierazi zuen txostena 2008ko urtarrilerako izango zutela; baina hil horretara iristean, Filloyk iragarri zuen 2009rako egingo zutela txostena. Bien bitartean, Eliseok eta Filloyk adituei ukatu egiten zieten ostrakak aztertzeko aukera; susmoak zabalduz zihoazen.<ref>Haritz Rodriguez eta Martin Anso: [http://www.gara.net/paperezkoa/20080120/58669/es/Destacados-expertos-discrepan-abiertamente-sobre-hallazgos-Iruna-Veleia «Destacados expertos discrepan abiertamente sobre los hallazgos de Iruña-Veleia»], ''Gara'', 2008-01-20.</ref>
 
2008aren bukaeran, Arabako Foru Aldundiko agintea [[PP|Alderdi Popularraren]] eskuetatik [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJren]] eskuetara igaro zenean, erakunde horrek ikerketa sakona egitea agindu zuen azkenik, eta Administrazio publikoek gai gutxitan erakutsi duten bezainbesteko gardentasunez eman zuen ikerketa horien berri.<ref>[http://www.alava.net/publicar/Veleia/default.asp?idioma=eus Adituen txostenak alava.net webgunean]</ref> Aldundiak Iruña-Veleiako taldearekin adostuta izendatutako aditu batzordeak ondorioztatu zuen aurkikuntzak faltsuak zirela.<ref>Edurne Begiristain: [http://www.berria.info/paperekoa/plaza/2008-11-20/042/004/Veleiako_idazkunak_faltsuak_direla_diote_ikertzaileek.htm «Veleiako idazkunak "faltsuak" direla diote ikertzaileek»], ''Berria'', 2008-11-20.</ref> Arabako Foru Aldundiko Kulturako diputatu [[Lorena Lopez de Lacalle]]ren esanetan, «Iberiar penintsulan sekula izan den iruzur arkeologikorik handiena» izan da.<ref>{{es}} Txema García Crespo: [http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Diputacion/alavesa/relega/Amelia/Baldeon/museo/segunda/fila/elpepuespvas/20090304elpvas_11/Tes «La Diputación alavesa relega a Amelia Baldeón a un museo de segunda fila»], ''El País'', 2009-03-04.</ref> Londresko University Collegeko irakasle Dominic Perringek adierazi du «ondo landutako iruzurra» dela. Aitzineuskarako [[epigrafia]]n aditu gorenetakoa den [[Joakin Gorrotxategi]]k idatzi du Iruña-Veleiakoa «iruzur arkeologikorik bitxiena eta, neurri batean, ikusgarriena» izan dela.<ref>Alberto Barandiaran: [http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-11-30/042/001/iruzur_bitxiena_eta_ikusgarriena.htm «Iruzur bitxiena eta ikusgarriena»], ''Berria'', 2012-11-30.</ref>
 
=== XX. mendeko euskaraz idatzitako testuak ===
Iruña-Veleian XX. mendeko euskaraz idatzitako testuak agertu ziren, norbaitek erromatar garaikotzat mozorrotuak.<ref>Alberto Barandiaran: [http://paperekoa.berria.info/kultura/2010-01-30/044/003/Grafologoek_ere_ondorioztatu_dute_Veleiako_euskarazko_idazkunak_modernoak_direla.htm «Grafologoek ere ondorioztatu dute Veleiako euskarazko idazkunak modernoak direla»], ''Berria'', 2010-01-30.</ref> [[Euskara]]zko lehen hitz ez-[[onomastika|onomastikoak]] (ez-pertsona-izenak) aurkitu omen ziren, etxe baten azpian topatu ere. Hondakinen artean, zeramikazko eltze zatiak aurkitu omen ziren, bertan euskarazko esaldi laburrak ageri zirela. ''Grafito'' izena hartzen dute. Hauek dira hasieran argitaratu zirenak<ref>{{es}} [http://www.gara.net/idatzia/20060616/art169077.php «Los textos hallados en Iruña-Veleia están escritos "inequívocamente en euskera"»], ''Gara'', 2006-06-16.</ref> (alboan, grafia gaurkotuan):
* URDINISAR - ''urdin izar'' (?)
* ZURI URDINGORI - ''zuri, urdin, gor(r)i''
* EDANIANLO - ''edan, jan, lo''
* IANTAEDAN - ''jan ta edan''
* IAUN - ''jaun''
* GEURE ATAZUTAN - ''geure aita zutan (zugan)''
* IESUS IOSHE ATA TAMIRIAN AMA - ''Jesus, Joxe aita ta Mirian ama''
 
2006an, oraindik datu asko falta zirela (izan ere, «aurkikuntza» horietan urratsak ez ziren ordena egokian egin: ''aurkitu-egiaztatu-iragarri'' egin beharrean, ohiko egiaztapen zientifikoak egin gabe aurkeztu zitzaizkion «aurkikuntzak» prentsari<ref>{{es}} Joseba Elola: [http://www.elpais.com/articulo/cultura/Iruna-Veleia/culebron/arqueologico/elpepucul/20081206elpepicul_1/Tes «Iruña-Veleia, culebrón arqueológico»], ''El País'', 2008-12-06.</ref>), zenbait ikerlarik [[Antzinako Erroma|erromatar garaikoak]] zirela esan zuten, [[latindar alfabetoa]]n idatziak baitaude. Oinarri ziren zeramika zatiak erromatar erako ''ceramica sigillata'' eltzeak ziren eta etxearen [[zimendu|zimentazioa]] egiteko erabili omen ziren. Hori guztia aintzat hartuta, eta espektroskopia nuklearreko analitiketan oinarrituta (gero, adituek ikertzean, analitika horiek gainerako frogak bezain faltsuak direla jakin zen),<ref name=VeleiakoFisikaria>Alberto Barandiaran: [https://archive.is/jN7V8 «Veleiako fisikariak ez du 'froga erabakigarriak' argitzerik lortu»], ''Berria'', 2009-10-29.</ref> idazkunak [[III. mendea|III]].etik [[VI. mendea|VI. mendera]] bitartekoak izan zitezkeela adierazi zuten «aurkikuntzak» egin zituen taldeko kideek, 2006an.<ref>{{es}} EFE agentzia: [http://www.elmundo.es/elmundo/2006/11/24/cultura/1164387568.html «Confirman la autenticidad de unos grafitos que contienen las primeras palabras en euskera»], ''El Mundo'', 2006-11-24</ref>
 
Hasierako unean, euskaltzaleen artean ilusio handia sortu zuen euskararen lekukotasun idatzi hain antzinakoak lortu izanak.<ref>Aitziber Salinas: [http://www2.noticiasdealava.com/ediciones/2009/09/27/mirarte/cultura/d27cul72.1364274.php Andres Urrutia euskaltzainburuari eginiko elkarrizketa], ''Diario de Noticias de Álava'', 2009-09-27.</ref> «Aurkikuntzak» plazaratu eta hilabete gutxira, [[Euskal Herriko Unibertsitatea|EHUko]] hiru katedradunek ([[Joakin Gorrotxategi]], [[Joseba Lakarra]] eta [[Juan Jose Larrea]]) lehen kritikak argitaratu zituzten.<ref name=VeleiakoFisikaria /> Euskaltzale askorentzat, geroago etorriko zen iruzurraz jabetzearen desengainua, adituen txostenek bata bestearen atzetik «aurkikuntza» horien guztien oinarri eza agerian jartzean.<ref>Alberto Barandiaran Amillano: [http://www.elkarlanean.com/liburuak/default.cfm?atala=artikulua_ikusi&hizkuntza=1&id_produktua=G81.128011 ''Veleia afera''], Elkar, 2010.</ref>
 
Hala ere, [[aitzineuskara]]n, egiptologian edo Antzinako Erroman espezialista ez diren zenbait euskalarik eta euskaltzalek zalantzan jartzen dute adituen lana, eta euskarazko idazkunak egiazkoak izatearen aukerari eusten diote oraindik;<ref>[http://www.sos-irunaveleia.org/ SOS Iruña-Veleia webgunea], ostraketako euskarazko idazkunak egiazkoak izan daitezkeela dioten euskaltzaleen bilgunea.</ref> horretan nabarmendu dira [[Juan Martin Elexpuru]]<ref>Juan Martin Elexpuru: [http://goiena.net/blogak/elexpuru ''Iruña-Veleia, gezurra ala egia?''], Juan Martin Elexpururen bloga.</ref> eta [[Hector Iglesias]]<ref>Hector Iglesias: [http://www.ikerketak.com/sustatun-aldiz-hector-iglesiasen-testuak-eta-erantzunak-ez-dira-sekulan-moztuak-izan.php «XX. mendeko otoitzak Veleian»]. ''Sustatu''n agertutako Hector Iglesiasen testuak eta erantzunak, ''Ikerketak.com'' blogean eskuragarri.</ref><ref>Hector Iglesias: [http://www.ikerketak.com/hector-iglesias-berrian-argitaratutako-elkarrizketa.php «2009. urtean BERRIA egunkariak Hector IGLESIASi igorritako idatzizko galderei Baionako ikertzailearen idatzizko erantzun guztiak, beren osotasunean»]. ''Ikerketak.com'' blogean eskuragarri.</ref> hizkuntzalariak. Aitzineuskaran —ostraka horien garaiko euskaran— espezialista ez diren euskalari horiek ez dituzte gai horretako eta grafologiako adituen ondorioak onartzen, eta proba fisiko-kimikoak egitera dirua bideratzea galdatzen diete Administrazio publikoei, nahiz eta proba horiek idazkunen egiazkotasuna frogatzeko balio ez duten.<ref name=AliciaMCanto>Alicia M. Canto: [http://terraeantiqvae.com/profiles/blogs/la-arqueometria-y-la «La Arqueometría y la autenticidad de los óstraka de Iruña-Veleia»], ''Terrae Antiqvae'' webgunea, 2008-12-21.</ref>
 
Batera aurkitu ziren euskarazko, latinezko eta hieroglifikoetako idazkun horietan faltsukeria frogatuak dozenaka direlarik, euskarazko idazkunak iruzurretik «nola edo hala salbatzeko afan hori» izatearen arrazoia da —Euskaltzaindiko Azkue liburutegiko zuzendari [[Pruden Gartzia]]ren iritziz (eta aintzineuskarako adituetako bat den [[Ricardo Gómez]] bat dator iritzi horrekin)<ref>Ricardo Gómez: [http://www.blogari.net/filoblogia/2009/03/04/iruapa_veleiako_euskararen_azterketaz_et «Iruña-Veleiako euskararen azterketaz-eta»], ''FiloBlogia'' bloga, 2009-03-04.</ref>— aurkikuntza horien egiazkotasunaren defentsa «euskararen defentsa»rekin identifikatzen dutela zenbaitek. «Baina bistan da posizio hori absurdua dela; euskararen defentsak eskatzen duena da, hain juxtu ere, faltsukeria honen salaketa garbi eta ozena. Eta hain zuzen ere horretan ari dira, euskararen eta euskaltzaleon zorionerako, bai Arabako Diputazioa, bai Euskal Herriko Unibertsitatea».<ref>Pruden Gartzia: [http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1234784400/1235409796/inprimatzeko «Dozenaka faltsukeria»], ''Berri-muinetik'', 2009-02-23.</ref>
 
Euskararen lurralde eremuak historian izan duen bilakaerari dagokionez, nahiz eta ostraka horiek faltsuak diren, badira hainbat froga, garai hartan inguru horretan euskaraz egiten zutela (edo, zehazkiago, euskararen aurrekari zen hizkuntzaz egiten zutela) pentsarazten dutenak: halaxe erakusten du Iruña-Veleiatik 137 kilometrora dagoen [[Lerga]] herrian aurkitutako hilarriak ([[euskara|euskal]] izenak dakartza, latinezko testuan), bai eta [[Durruma]] nahiz [[Santikurutze Kanpezu]] aldean —gaur egungo Arabako lurretan, Iruña-Veleiatik 50 kilometrora— aurkitutako [[baskoi]] erako hilarriek ere.<ref name=AliciaMCanto/>
 
=== Multzo epigrafikoa ===
''Pompeia Valentina'' etxean, [[I. mendea]]n eraikia eta [[V. mendea|V. mende]] arte etengabe erabilia, multzo epigrafiko bat aurkitu omen zen, gela hertsi batean. Oihartzun handia izan zuen hedabideetan: «munduan parekorik ez duena», «[[Antzinako Erroma|erromatar garaiko]] garrantzitsuenetakoa» zela zioten. Hasierako une haietan ere, zenbait arkeologo eta [[euskaltzainen zerrenda|euskaltzain]] mesfidati agertu ziren.<ref>[http://www.argia.com/albistea/erromatar-garaiko-aztarnarik-garrantzitsuenetakoak-aurkitu-dituzte-veleian «Erromatar garaiko aztarnarik garrantzitsuenetakoak aurkitu dituzte Veleian»], ''Argia'', 2006-06-09.</ref> Ondorengo hauek aurkitu omen ziren, besteak beste:
* 270 idazkun eta marrazki, [[ostraka]] zeramika zatietan eginak. Batzuek [[Antzinako Egipto|Egiptoko historiaren]] hainbat pasarte adierazten zuten, horietako zenbait idazkera [[hieroglifo|hieroglifikoan]]. Ikertzaileen arabera, hieroglifiko horiek ere «anakronikoak» eta «faltsukeria» dira.<ref>[http://sustatu.com/1227160971 «Veleia: disparateen zerrenda»], ''Sustatu'', 2008-11-20.</ref>
* Egiazkoa izan balitz mundua osoan aurkitutako [[kalbario]]aren ([[Jesus Nazaretekoa|Jesusen]] gurutziltzatzea) lehen irudikapen izango litzatekeena, hori ere faltsua adituen esanetan.<ref>[http://www.eitb.com/albisteak/gizartea/osoa/34763/iruna-veleiako-aurkikuntzak-faltsuak-direla-ziurtatu-dute/ «Iruña-Veleiako aurkikuntzak faltsuak direla baieztatu dute zientzialariek»], ''EITB.com'', 2008-11-20.</ref>