Herri Batasuneko Hautagaitza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Danwasd (eztabaida | ekarpenak)
Danwasd (eztabaida | ekarpenak)
1.164. lerroa:
Batzar Nazional hau baina egun batzuk lehenago, [[Katalunia]] osoan zehar asanblea irekiak bultzatzen dira, 30 bat, hauteskundeetara aurkezteko edo ez aurkezteko eztabaida herritarrei zabaltzeko. Asanblea ostean, abal-jasoketa hasten da, bertatik aurrera anitz erabiliko den mekanismoa. Aste baten ostean 27.111 abal lortuko dita, beharrezkoak ziren abal-kopurua (5.416; 4.042 [[Bartzelonako probintzia|Bartzelonan]], 557 [[Tarragona|Tarragonan]], 503 [[Gironako probintzia|Gironan]] eta 314 [[Lleidako probintzia|Lleidan]]) bosztkoiztuz, bai eta [[Gironako probintzia|Gironako]] abal-kopuru minimoa zortzikoiztuz, 4.000 abal baino gehiagorekin. Era berean, ''#AvalsCUP'' etiketa ''trending topic'' izan zen ere aste hasieran. Hauteskunde-kanpainan zehar alderdiak bere programaren lau bloke tematikoak iragartzen ditu: 1) ''Per la construcció nacional'' (Erainkuntza nazionalarengatik), 2) ''Per un nou model, social, econòmic i cultural'' (Eredu sozial, ekonomiko eta kultural berri batengatik), 3) ''Per la igualtat d'oportunitats, les llibertats, i els drets socials i laborals'' (Aukera-berdintasunarengatik, askatasunarengatik eta lan- zein eskubide sozialengatik) eta 4) ''Per la defensa del territori'' (Lurraldearen babesarengatik).
 
[[2012ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak|Azaroaren 25eko hauteskundeetan]], CUP - Ezkertiar Alternatiba hautagaitzak 126.219 boza lortuko ditu, Kataluniako Parlamentuak hiru aulki moduan itzuliko dena, Bartzelonako barrutitik. Aulki hauen [[David Fernàndez i Ramos|David Fernàndez]], Georgina Rieradevall eta Quim Arrufatek beteko dituzte. Hasieran EUiAk bi diputatu eskainiko zuela, CUP-AEk talde parlamentario propioa edukitzeko, uste bazen ere (bost diputatu behar dira gutxienez), azkenean, talde mistoan sartu ziren, legislaturako talde mistoko talde bakarra izanik. Parlamentuko inbestidura-prozesuan, alderdiaren bozak nulotzat hartuko dira, sinbolikoki pertsona ez-hautatuak aukeratzeagatik. [[Kataluniako Parlamentua|Parlamentuko]] presidente moduan Manuel G. B. aukeratuko dute, [[Burjassot|Burjassoteko]] bizilaguna eta bere burua hiltzen saiatu zena bere etxegabetzearen aurrean. Presidenteorde moduan mugimendu sozialaren hiru ikur ren alde bozkatu zuten: Pedro Álvarez, duela hogei urte [[L'Hospitalet de Llobregat|l'Hospitalet de Llobregaten]] hildako bizilaguna, kale-jantzian zegoen polizia espainiar batek abakaturikoa; Guillem Agulló, talde faxista batek akabaturiko nerabea, [[Valentziako Erkidegoa|Valentziako Erkidegoan]]; eta Idrissa Diallo, ginear imigrante gaztea, [[Bartzelona|Bartzelonako]] Zona Francako CIEan hildakoa. Parlamentuko Mahaiean Ester Quintana ([[Mossos d'Esquadra|Mossos d'Esquadraen]] gomazko pilota-eskopeta baten tiro baten ondorioz begia galdu zeun neska), Andreu del Cabo ([[TMB|TMBko]] sindikalista kaleratua) eta Blanca Serra ([[80ko1980ko hamarkada|80ko hamarkadaren]] hasieran atxilotutako eta torturatutako independentista) bozkatu zituzten.
 
== Kanpo loturak ==