Txikipedia:Bigarren Mundu Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: cambio de las plantillas: Txikipedia-Erreferentzia zerrenda, Txikipedia-En, Txikipedia-Birkargatu, Txikipedia-Ereferentzia, Txikipedia-Liburu infotaula, Txikipedia-Es, Txikipedia-Albo kutxa, Txikipedia-Ba al dakizu?, Txikipedia-Biografia infotaula, Txikipedia-Izenburu etzana, Txikipedia-Ohar metatxantiloia, Txikipedia-Agintari infotaula, Txikipedia-Txantiloi dokumentazio azpiorrialdea, Txikipedia-Historia, Txikipedia-Fr, Txikipedia-Txantiloi dokumentazioa, Txikipedia-Ibai infotaula, Txik...
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Bretainia Handi +Britainia Handi)
67. lerroa:
* '''Norvegia eta Danimarkaren inbasioa''': Naziek Norvegia eta Danimarka inbaditu zituzten apirilean, eta ekainean Sobietar Batasunak [[Txikipedia:Estonia|Estonia]], [[Txikipedia:Letonia|Letonia]] eta [[Txikipedia:Lituania|Lituania]] okupatu zituen, baita [[Txikipedia:Errumania|Errumaniako]] lurralde batzuk ere.
* '''Frantziako bataila''': maiatzean, Alemaniako tropak Frantzian sartu ziren eta nahiko azkar okupatu zuten Frantziako iparralde guztia, [[Txikipedia:Mantxako kanala|Mantxako kanalera]] iritsi arte. Ekainean, alemaniar armada [[Txikipedia:Paris|Parisen]] sartu zen eta [[Txikipedia:Italia|Italiak]] ere gerra deklaratu zion Frantziari; Frantziak eta Alemaniak sinatu zuten armistizioaren bidez, herrialdea bi zatitan banatuta geratu zen: iparraldea eta mendebaldeko kostaldea Alemaniaren mende, eta gainontzeko guztia [[Txikipedia:Philippe Pétain|Philippe Petain]] mariskalak zuzentzen zuen [[Txikipedia:Vichyko Gobernua|Vichyko Gobernu]] kolaboratzailearen esku.
* '''Ingalaterrako bataila''': [[Txikipedia:Frantzia|Frantzia]] garaitu ondoren, [[Txikipedia:Adolf Hitler|Hitlerrek]] uste zuen Erresuma Batua ere laster errendituko zela. Baina gobernu britainiarrak, [[Txikipedia:Winston Churchill|Winston Churchill]] buru zuela, borrokatzen jarraitzea erabaki zuen. [[Txikipedia:Britainia Handia|BretainiaBritainia Handiaren]] inbasioa prestatzeko, alemaniarrek airean nagusitasuna lortu nahi izan zuten lehendabizi eta, horregatik, hegazkineria hutsezko [[Txikipedia:Ingalaterrako bataila|Ingalaterrako bataila]] borrokatu zen. Britainiarrarrek pilotu gutxiago eduki arren, alemaniarren aire-erasoa geldiarazi ahal izan zuten. Hori ikusirik, [[Txikipedia:Londres|Londres]] bonbardatzen hasi ziren. Hala ere, britainiarrek azkenik [[Txikipedia:Mantxako kanala|Mantxako kanala]] kontrolatzea lortu zuten eta alemaniarren inbasioa bertan behera geratu zen.
*'''Italiaren erasoak''': [[Txikipedia:Afrika|Afrika]] iparraldean, [[Txikipedia:Italia|Italiak]] [[Txikipedia:Egipto|Egiptoko]] kolonia britainiarrari eroasi zion, [[Txikipedia:Suezko kanala|Suezko kanala]] kontrolatzeko asmoz, baina armada britainiarrak eutsi egin zion erasoari. [[Txikipedia:Europa|Europan]], berriz, italiarrek [[Txikipedia:Grezia|Greziari]] eraso zioten, baina han ere porrot egin zuten.