Txinako Herri Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
116. lerroa:
==== Tang dinastia ====
{{sakontzeko|Tang dinastia}}
[[618]]an [[Li Yuan]]ek boterea hartu zuen [[Gaozu]] enperadore moduan eta Tang dinastia ezarri. Haren semeetako batek [[624]]an bere bi anaiak hil zituen [[Xuawu]]<nowiki/>ko atean; [[Chang'an]]en eta aitaren abdikazioa behartu ondoren , [[Taizong]] bigarren Tang enperadore bilakatu zen.
 
 
 
Aitaren eta semearen konkubina izan zen emakume batek botere handia hartu eta [[Zhongzong]] bere seme eta tronurako ondorengoa erditik kendu ondoren, [[Wu enperatriz]] izendatu zuten, Txinako historian izan den goi agintari emakumezko bakarra. Emakume hori [[Zhou dinastia]]ko kidea zen eta urte horietan bere dinastia berrezarri zuen. Hala ere, [[705]]ean [[Zhongzong]]ek bere ama tronutik kendu eta Tang dinastia berrezarri zuen. Horrek barne borrokak sortu zituen eta azkenean Tang dinastiakoa [[Xuanzong]] enperadoreak lortu zuen boterea.
370 ⟶ 372 lerroa:
 
=== Antzinako gizartea ===
Antzinako familia txinatarrak oso oparoak izaten ziren, kide ugariz osatutakoak. Teilatupe berean aitona-amonak, gurasoak, seme-alabak eta baita ilobak ere bizi ohi ziren. Semeek, gainera, ezkondu eta gero, gurasoen etxean bizitzen jarraitzen zuten. Horrela, etxe berean lauzpabost belaunaldi biltzen ziren, antolaketa patriarkal zorrotz baten menpe beti, aitarekiko errespetuan oinarrituta. Beraz, familia-buruak izaten zuen beti familian barruan sortzen ziren gatazketan erabateko erabaki-ahalmena, baita arlo ekonomikoan ere, eta, alderantziz, gazteenek ez zuten deliberazio edo ebazte-aukerarik izaten. Hala, familiako gizonezko zaharrenari zegokion agintaritza gorena eta haren menpean geratzen ziren etxe horretan bizitzen ziren gainontzeko guztiak.
 
Neskak, ezkondu ondoren, etxetik atera eta senarraren familia berriaren kide bihurtzen ziren eta, horregatik, mutilek baino balio gutxiago izaten zuten sortze-familientzat. Ondorioz, landa-ingurunetan bereziki, gehienetan ez zituzten eskolaratzen. Etxe oneko neskek aukera gehiago izaten zuten eta etxean bertan ikasteko aukeraz probetxatzen ziren.