Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Atal berria:
30. lerroa:
:Kaixo Txomin. Izenburu horrekin sortzen ari zineten artikuluaren edukia oso oso laburra zen, eta ez du eduki entziklopedikorik. Horrelakoak gertatzen direnean, ezabatu behar izaten dugu, bestela artikulu ezegoki gehiegi batzen baitira Wikipedian. Saiatu zaitezte artikulu luzeagoa prestatzen Wikipedian argitaratu aurretik. Horretarako "Aurreikuspena erakutsi" botoia erabil dezakezue "Orrialdea gorde" ordez. –[[Lankide:TXiKi|TXiKi]] ([[Lankide_eztabaida:TXiKi|zure erantzuna hemen utzi]]) 10:55, 11 Maiatza 2007 (UTC)
::Ok Txiki. Mila esker argibideagatik. Puntu hori ez nekien eta. Kontuan hartuko dugu, izan ere datozen egunotan pedagogiaren inguruko ekarpen batzuk egin gura ditugu (talde bat gara eta).[[Lankide:Txomin|Txomin]] 17:07, 11 Maiatza 2007 (UTC)
 
== Kandinski ==
 
Kaixo Txomin. [[Errusiera]]zko izenak alfabeto latinoa erabiltzen duten hizkuntzetan erabiltzean, [[alfabeto ziriliko]]tik "itzuli" behar dira. Hizkuntza bakoitzak bere erara egiten du itzulpen hori, hizkuntza bakoitzaren idazteko moduaren arabera. Eta euskarak bere sistema propioa du, euskararen ortografiaren araberakoa. Horregatik idazten da [[Vasili Kandinski]]. Kontuan izan gaztelaniaz Vasily Kandinsky, frantsesez eta ingelesez Wassily Kandinsky, katalanez Vasili Kandinski, polonieraz Wasilij Kandinskij... --[[Lankide:Josugoni|josugoni]] ([[Lankide Eztabaida:Josugoni|erantzun hemen]]) 12:20, 26 Urtarrila 2008 (UTC)