Tobera (antzezlana): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa:
 
== Molde tradizionala ==
Antzerki satiriko honetan, alegiazko auzi bat antzezten da, gorte eta sujetekin. Besta egiteko aitzakia denez, auziaz gain, dantzak badu ikaragarriko garrantzia, [[Dantza|dantzari]] kategoria ezberdinekin: bolantak, [[Kaskarot|kaskarotak]], basandereak, andere xuriak... Partehartzailetan, besteak beste, [[Bertsolari|bertsolariak]], [[Musikagile|musikariak]], [[Pailazo|pailazoak]] publikoa irri eginarazteko, aurkitzen dira.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Toberak — Euskal kultur erakundea|hizkuntza=eu|url=https://www.eke.eus/eu/kultura/antzerkigintza/toberak|aldizkaria=www.eke.eus|sartze-data=2018-03-04}}</ref>. Pertsonaia eta dantzari guztien desfileari [[kabalkada]] ere esaten zaio.
 
Europa guzian hedaturikako zigor kolektibo publikoen tradiziokoak dira toberak, izenez ''“charivari”, “cencerrada”, “rough music”,'' eta halako terminoekin aipatu izan direnak... Xabier Itzaina adituak honela azaltzen du bere genesiagenesiaː<ref>{{Erreferentzia|izena=Xabier|abizena=Itzaina|izenburua=Itsasuko 2007-ko kabalkadaz bi solas|hizkuntza=eu-ES|url=https://dantzan.eus/albisteak/itsasu-2007-kabalkada/|aldizkaria=dantzan.eus|sartze-data=2018-03-04}}</ref>ː Herriaren arau moraletik baztertzen zirenak, bereziki ezkontza kontuetan, ziren sinbolikoki zigortuak. Alargun zahar bat neska gazte batekin arraezkontzen bazen, adin klaseen arteko oreka hausten zuela pentsatzen zen. “Lapurketa” horregatik, bikote berria gazteriarekin zorretan zen. Zorra ordaintzen ahal zen edo trago bat eskainiz edo gazteria diruztatuz. Fitsik ez bazen ematen, gauzak mintzen ziren, eta gaueko toberak egiten ziren ezkonberrien leiho azpian. Literalki hori baitira ''toberak'' (''berdurak'' ere esaten zitzaien), etxearen ondoan gauez antolatzen ziren iskanbilak, iseka edo salaketa egiteko asmoz gazteek antolatuta.
 
Astez aste iraun zezakeen gaueko tobera espontaneo horien ondorena eta azken gradua auzi publikoa izan zitekeen: plazan erakusten (''"la montre”'' frantses zaharrean) ziren toberak: “tobera munstrak”.
 
Plazako tobera-munstra tradizionaletan herritar andana batek partehartzen zuen (150-200 arte), denak gizonak. Eta lan handia eskatzen zuen. Jantziak josi, zaldiak eta astoak bildu desfilearentzat. Maiz, [[Besta Berri|Besta-Berriko]] jantziak baliatzen ziren eta beste batzuk alokatzen. Zurginak oholtza egiten zuen eta plaza erdian muntatzen. Erretorraren baimena erosten zen diru truk. Tobera tradizionalen amaiera [[Bigarren Mundu Gerra|2. Mundu Gerraren]] aroarekin lotu daiteke.
 
== Tobera modernoak ==