Txikipedia:Zelula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
21. lerroa:
[[Robert Hooke]] izeneko zientzialari batek asmatu zuen hitz hau 1665ean. Berak ikusi zituen lehen aldiz, gaur egun "[[Mikroskopio|mikroskopioa]]" deitzen dugun tresna batez esperimentu bat egiten ari zenean; esperimentu horretan, kortxo xerra fin-fin batzuk ebaki zituen eta, gero, ebaki horiei mikroskopioaz begiratu zien. Kaxa txikitxoen antzeko irudi batzuk ikusi zituen, eta kaxatxo horiek fraileak konbentuetan bizi ziren gela txikiak gogorarazi zizkioten. Gela horiek, [[latin|latinez]], "cella" deitzen ziren, eta gela txikia "cellula" esaten zen. Beraz, zelula hitzak "gelaxka", "gelatxo" edo "gela txikia" esan nahi du.
==Nola osatuta daude zelulak?==
Zelula guztiek paretaren antzeko bat dute; paret hori [[Mintz plasmatiko|mintz plasmatikoa]] deitzen da eta fin-fina da; mintz edo paret fin hori zelularen osagaiak barruan mantentzeko da. Zelularen parte edo osagai horiei "organulu" deitzen diete [[Txikipedia:Biologia|biologoek]] ("organo txikia" esan nahi du hitz horrek).
 
Batzuetan esaten da zelulak urez betetako globo baten antzekoak direla; baina ez da zehazki horrela. Izan ere, globo batek ez die uzten gauzei kanporantz edo barrurantz mugitzen, zelula baten mintzak bezala. Zelulentzat oso garrantzitsua da materialak mugitzea kanpotik barrura eta barrutik kanpora.
 
Zelulen mintz plasmatikoak egitura berezi bat du, eta horri esker ura eta beste [[Mantenugai|mantenugai]] edo nutriente batzuk mugitzen dira zelula barrura edo kanpora. Izan ere, mintz horrek milaka irekidura ditu bere azalean, poro edo kanal deitutakoak, materialei barrutik kanpora edo kanpotik barrura mugitzeko; dena dela, material guztiak ez dira besterik gabe sartzen zelula barrura edo kanpora irteten: zelulak funtzionatzeko behar dituenak bakarrik sar daitezke haren barrura.
 
==Zelulen funtzioak==
Zelulek hainbat funtzio dituzte; horrek esan nahi du gauza desberdinak egin ditzaketela, programatuta dauden moduaren arabera. Adibidez, zelula batzuek [[Oxigeno|oxigenoa]] eramaten dute gorputzaren parte edo ataletara; beste batzuek [[Txikipedia:Bakterio|bakterio]] eta [[Birus|birusen]] inbasioen kontra babesten gaituzte. Zenbait zelulak gorputz osotik garraiatzen edo transmititzen dituzte seinaleak; adibidez, begiek [[Txikipedia:Burmuin|burmuinari]] bidaltzen dizkioten seinaleak irakurtzen dugun bitartean. Landareen zelula batzuk gai dira eguzki-energiatik landarearentzako [[Elikagai|elikagaiak]] ateratzeko; prozesu horri [[Txikipedia:Fotosintesi|fotosintesia]] deitzen zaio.
 
Azkenik, zelulek beste zelula batzuk sor ditzateke, [[Zelula banaketa|zelula-banaketaren]] bidez: jatorrizko zelula beste bi zelula edo gehiagotan banatzen da, eta horrela sortzen dira zelula berriak.
 
==Ikusi, gainera==
Zelularen barruko parteak ikusteko:
* [[Txikipedia:Organulu zelular|Organulu zelularrak]]