Sri Lanka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Supro23 (eztabaida | ekarpenak)
berriako infografia bat gehitua
61. lerroa:
 
== Gizartea ==
[[Fitxategi:68433-Sri Lankako etniak.svg|alt=Sri Lankako etnien banaketa geografikoa. Berrian argitaratutako infografia.|thumb|Sri Lankako [[Etnia|etnien]] banaketa geografikoa. [[Berria]]<nowiki/>n argitaratutako infografia.]]
[[Fitxategi:SriLanka BuddhistStatue (pixinn.net).jpg|thumb|250px|Sri Lankako erljio nagusia [[budismo]]a da. Irudian, hango [[Siddhartha Gautama|Buda]] estatua bat.]]
 
Sri Lankako biztanleen artean, [[sinhala]]rrek osatzen dute etnia nagusia, biztanleria osoaren % 70 baino gehiago hartzen baitute. Uhartean bizi diren beste etnia nagusiak [[tamil]]ak eta arabiar itsasketarien ondorengo mairu edo musulmanak dira. Etnien banaketa zehatza hau da: sinhalarrak, % 74; tamilak, % 18,2; Sri Lankako mairuak, % 7,1; besteak, % 0,7. Tamilak gutxiengo izan arren, eragin politiko handia dute. Independentzia lortu zenetik ugariak izan dira gehiengo sinhalaren eta gutxiengo tamilaren arteko tentsioak. Bando bateko zein besteko milaka pertsona hil dira [[gerra etniko]] luzean. 2001. urtean su etena sinatu zen. Ordutik, behin betiko bake hitzarmena finkatzen diraute. Erlijio banaketa hau da: [[budismo]]a, % 69,3; [[hinduismo]]a, % 15,5; islama, % 7,6; kristaua, % 7,5; besteak, % 0,1. Kolonizazioaren ondorioz, ingelesa populazioaren %80ak hitz egiten du.
 
73 ⟶ 72 lerroa:
[[Fitxategi:SriLankaCoin1stCenturyCE.jpg|thumb|100px|Sri Lankako txanpona ([[I. mendea]])]]
 
Dirudienez, uharteko lehen biztanleak Asiako hegoaldetik joandako proto-australiarrak ziren. K.a. V. mende inguruan, Indiako iparraldeko [[indoeuropar]]rak iritsi ziren uhartera, eta han bizi zirenekin batera, gaur egungo [[zingaldar]] etniaren oinarria osatu zuten. Askoz geroago, K.o. lehen mendeetatik aurrera, Indiako hegoaldeko tamilak iritsi ziren, eta gehienak iparraldean finkatu ziren. K.a. III. mendean, budismoa uhartera sartu zen ezkero, [[Anuradhapura]] hiria garrantzi handiko politika eta erlijio gune bilakatu zen, Zeilan (Sri Lanka uhartearen lehengo izena) osoa menderatu zuena X. mendea arte. Aipagarri da zingaldarrek sortu zuten ureztapen sistema, antzinateko aurreratuenetakotzat hartzen baita. 993. urtean, Indiako hegoaldeko ''cola'' herriak hartu zuen uhartea, baina, 1070. urtean, [[Vijayabahu]] printzeak zingaldarrei itzuli zien atzera. Vijayabahuk [[Polonnaruva]] hirian ezarri zuen hiriburua (1070-1200). XIII. mendetik aurrera, tamilek gero eta esku handiagoa zuten iparraldean, eta zingaldarrak hegoaldeko eremu hezeetara joan ziren bitartean, Indiako hegoaldeko dinastia batek tamilen erreinua sortu zuen XIV. mendean. Tamil gehienak [[Jaffana]]ko penintsulan elkartu ziren. Harrezkero, zingaldarrak eta tamilak bananduak daude. Bestalde, XIII, XIV, eta XV. mendeetan, indiarrak, txinatarrak eta malaysiarrak ere uhartean sartu ziren.[[Fitxategi:SriLanka BuddhistStatue (pixinn.net).jpg|thumb|250px|Sri Lankako erljio nagusia [[budismo]]a da. Irudian, hango [[Siddhartha Gautama|Buda]] estatua bat.]]
 
XVI. mendetik, merkatari [[portugal]]darek eta [[Herbehereak|holandarrek]] portuak ezarri zituzten kostan, [[Zetaren Bidea]]n geldialdia egiteko aparteko tokia zen eta. Halaber, europarrek kosta kontrolatzen zuten bitartean, lurraldearen barrualdea independente mantendu zen. Zehatzago, 1505etik aurrera, portugaldarrak Zeilango kostaldean finkatu ziren, eta uharteko erregeen arteko liskarrez baliatuz, eta beren babespekoei erregetza lortzen lagunduz, XVII. mendearen hasierarako uharte gehiena mendean zuten. Zingaldarrek erreinu burujabe bat sortu zuten [[Kandy]] hirian. Kandyko erreinuak deituta, holandarrek uhartetik kanpora egotzi zituzten portugaldarrak; Zeilan Sortaldeko Indietako Konpainia Holandarraren mendean geratu zen 1796 arte. Izan ere, Britiania Handiak 1796an uhartea eta 1802an Kandyko erreinua hartu zituen, eta horrenbestez, 1802an, Zeilan britainiar kolonia bilakatu zen, ''[[Ceylon]]'' izenarekin. Ceylonek ''Indiako malko'' esapidea hartu zuen, Indiarenganako hurbiltasuna zela eta. Britainiarrek Indiako hegoaldeko tamilak ekarrarazi zituzten [[kafe]] sailetan lan egitera; eta 1830etik aurrera, uharteko ekonomia kafearen ekoizpenean oinarritu zen. Baina gaitz batek kafe-sailak galdu zituen, eta 1880an [[te (argipena)|tea]] lantzen hasi ziren, oso emaitza onekin; handik gutxira, tea Zeilango diru-iturri nagusia zen. Bien bitartean, XX. mendearen lehen urteetan, zeilandar abertzaletasuna indarrez hazi eta hedatu zen erlijioan, gizartean eta irakaskuntzan. 1919an Zeilango Nazio Kongresua sortu zen, zingaldarrak eta tamilak batzen zituen alderdi nazionalista. Zeilanek, britainiarren mendean, gero eta autonomia handiagoa izan zuen, eta 1947an burujabetasuna lortu zuen, Commonwealth erakundearen barruan.