Zigurat: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
3. lerroa:
 
== Deskripzioa ==
[[Fitxategi:Ziggurat of ur.jpg|left|thumb|280px|[[Ur (hiria)|Urko]] zigurataren ustezko itxura.]]
Ziguratak antzinako [[Sumer]], [[Akad]], [[Asiria]], [[Elam]], [[Ebla]] eta [[Babilonia]]n egin ziren. Dorre mailakatu trinkoak ziren, ''kiggallu'' izeneko terraza zabal baten gainean eraikitakoak. Oinarria karratua edo laukizuzena izan zitekeen. Hiru eta zazpi maila (''rikbu'') artean izaten zituzten, eta gaineko terrazan tenplua (''gigunû'') zegoela pentsatzen da. Aditu batzuen arabera, zigurat osoa zen tenplua, ez gaineko eraikina bakarrik.<ref name="iranica">{{erreferentzia|izena=Michael |abizena= Herles |url=http://www.iranicaonline.org/articles/ziggurat | izenburua=Ziggurat |sartze-data=2018-6-8 |argitaletxea=Encyclopædia Iranica, online edition}}</ref> Eskailera edo pasabide batek lotzen zituen terrazak. [[Buztin]]ezko [[adreilu]]z eraiki ziren; Asirian besterik ez zen harria erabili ([[Nimrud]]ekoan adibidez).