Mesopotamia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
164. lerroa:
Hasieran etxeak kainaberazko edo zurezko etxolak baino ez ziren. Baina, hirietan etxeen pilaketak zekarren sutearen ariskua zela eta, erregai onak diren material horien ordez [[pezo]]a hasi ziren erabiltzen,<ref name="bandres"></ref> eta adreilua geroago.<ref name="joshu">{{erreferentzia|izena= Joshua J. |abizena= Mark |url=https://www.ancient.eu/Mesopotamia/ | izenburua=Mesopotamia |sartze-data=2018-5-31 |argitaletxea=Ancient History Encyclopedia, ancient.eu}}</ref> [[Arku (arkitektura)|Arkua]] eta [[ganga (arkitektura)|ganga]] ezagutzen bazituzten ere, etxe arruntak [[ateburu|burudunak]] ziren. Erdian patioa izan ohi zuten, eta gelak haren inguruan. Klima beroa zela eta, ate bakarra eta leiho gutxi izaten zuten.<ref name="arsp">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.arteespana.com/arquitecturamesopotamica.htm | izenburua=Arquitectura Mesopotámica |sartze-data=2018-5-31 |argitaletxea=arteespana.com}}</ref> Beti ere, baliabide gutxiko pertsonak kainaberazko etxeetan bizi ziren.
 
[[Fitxategi:Chogha Zanbil (UNESCO World Heritage Site) چغازنبیل، میراث جهانی یونسکو - panoramio.jpg|thumb|right|300px|Chogha Zanbilgo [[zigurat]]a]]
Agintarien jauregiak handi eta luxuzkoak ziren. Patioen inguruan zeuden eskulangile eta zerbitzarien etxeak, janari biltegiak, santutegiak eta errege familiaren gelak. Dekorazio joria izaten zuten: [[baxuerliebe]]ak, irudi mitologiko erraldoiak, adreilu beiratuekin egindako apainketak... Denen artetik tronu aretoa nabarmentzen zen, bisitariak txunditzeko moduan apaindua. Lorategi eta parke zabalak izaten ziren kanpoaldean, ehizarako erabiltzen zirenak.<ref name="timemaps"></ref>