Ateburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
2. lerroa:
'''Ateburua''' edo '''atalburua''' egitura-elementu horizontala da, bi euskarriren arteko hutsarteak igaro eta goiko elementuak (horma batez ere) eusteko erabilia. Leihoak igarotzeko atalari '''leihoburu''' deritzo.
 
Hutsarteak irekitzeko ateburuak erabiltzen duen [[arkitektura]] edo eraikuntzari ateburu-arkitektura (edo [[arkitrabe]]-arkitektura) deritzo, eta [[arku (arkitektura)|arkuak]] erabiltzen duenari [[Gangaganga (arkitektura)|ganga]]-arkitektura. Ateburu-arkitekturaren adibide nagusiak, harriz egindakoak, [[egiptoar arkitektura|Antzinako Egiptoko arkitektura]] eta [[greziar arkitektura|Antzinako Greziako arkitektura]] dira.
 
Eraikinetako sarrera elementu garrantzitsua denez, sinbolikoa izateraino, ohikoa da ateburuek garrantzi berezia hartzea. Hori dela eta, ateburu ugari apainduak ageri dira, margotuak edo zizelkatuak, barruko funtzioaren azalgarri. Sarri, eraikinaren materiala baino material hobea erabiltzen da, egitura eta sinbolo funtzioak betetzeko.