Europar Batasuneko Erakundeak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
6. lerroa:
 
== Erakunde esparrua ==
Erakundeak bateratzeko joera 1957an hasi zen, [[Europako Ekonomia Erkidegoa]] (EEE) eta Atomo Energiaren Europako Erkidegoa{{1|Comunidad Europea de la Energía Atómica=}} (AEEE) sortzearekin batera. Europar Batasuneko Itunak, [[Maastricht|Maastrichten]] egindakoak, sendotu egin zuen erakundeak batzeko joera hori. EB Ituneko 3.artikuluak dionez, “Batasunak erakunde esparru bakarra izanen du, bere helburuak lortzeko egindako jardueren koherentzia eta jarraitasuna bermatuko dituena, betiere Erkidegoko ondarea garatuz eta errespetatuz”. Erakunde esparru hori ituneko 5.artikuluan ageri da zehaztuta: “Europako Parlamentua, Kontseilua, Batzordea, Justizia Auzitegia eta Kontuen Auzitegia”.
 
Aipatutako bost erakundeek osatzen dute [[Europar Batasuna]]. Erakunde esparrua bakarra den arren, erakunde bakoitzak bere botereak egikaritzen ditu helburuak betetzeko, betiere itun bakoitzak ezarritako harreman esparruan. Erakunde eremu bakarra funtzionamendu arau ezberdinak ditu Erkidegoan eta Gobernuarteko lankidetzan. Erakundeekin batera EB Ituneko 4.artikuluak Europar Kontseilua ere aurreikusi du; dena den, ez da erakunde bat, Europar Batasuneko organo politiko bat baizik.