Xatt al-Arab: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
17. lerroa:
[[Tigris]] eta [[Eufrates]]en elkargunean sortzen da ibai hau. [[Basora]] hiriaren hegoaldean [[Karun]] ibaiaren ura hartzen du. Irango [[Abada]] hiritik bokaleraino, Iraken eta Iranen arteko muga eratzen du. Delta dago Irakeko itsasalde bakarra. Garrantzi handikoa da [[Fao]]ko portua, handik egiten baita Irakeko petrolioaren esportazioa. [[Basora]] da ibai ertzeko hiri garrantzitsuena, eta haren inguruetan daude munduko palmondo sail handienak (munduko ekoizpenaren hiru laurden).
 
=== Historia ===
[[1980]]-[[1988]] bitartean, [[Iran-Irak Gerra]]n, gudu bortitzak izan ziren bertan; orobat 1991ko [[Golkoko Gerra]]n; gerra horren ondoren biztanleak, [[xii]]ak gehienak, Irakeko gobernuaren kontra matxinatu ziren –Irakeko biztanleen gehiengoa musulman [[sunita]] da–. [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldeko]] estatuek hegazkin militarrez ibili ezineko babes gune izendatu zuten bonbardaketak galarazteko.