Genero gramatikal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
16. lerroa:
* 2 genero: komuna (maskulino/femenino) eta neutroa [[daniera]]k, [[suediera]]k, [[norvegiera]]k...
 
=== Izen-klaseak ===
Hizkuntza batzuek —[[Afrika]]ko zenbaitek, adibidez— sei generotik gora dituzte, sexuarekin zerikusirik ez dutenak, eta kasu horretan izen-klase kontzeptua erabiltzen da gehiago generoarena baino.
 
== Generoaren markak eta komunztadura ==
Izenen sailkapenerako kategoriak dira generoak, eta agerpen morfemikoa batzuetan izenetan har dezakete, baina ez beti.
 
Gaztelaniaz, atzizki eran agertzen da normalean generoa izenetan. Ipar Amerikako kathlamet hizkuntzan, berriz, aurrizki gisa, baina bi kasuetan nahiko parekagarriak dira kasuak:
 
* Gaztelaniaz: ''perr'''o''', perr'''a''''' (zakur ar eta emea); ''muchach'''o''', muchach'''a''''' (mutil eta neska)
* Klathlamet: '''''i'''kʔútkʔut, '''a'''kʔútkʔut'' (zakur ar eta emea); '''''i'''kásqax'', '''''a'''kásqax'' (mutil eta neska)
 
Izenetan markarik ez den genero-sailkapenik ere bada hizkuntzetan, baina nolabait, kasu hauetan, komunztaduran agertu beharko da genero-bereizgarritasuna.
 
Generoaren komunztadura beste morfema batzuekin gerta daiteke: determinatzaileak, izenlagunak, numeralak, aditzak... Gaztelaniaz, komunztadura gertatzen den izenlagun edo adjektiboen amaierarekin eta artikuluekin:
 
* Gato, el gato, el gato negro, los gatos negros
* Gata, la gata, la gata negra, las gatas negras
 
Galesez, izenetan ez dago genero markarik, baina komunztadura forma bitxia gertatzen da izenlagun eta artikuluetan, hitz-hasierako aldaketa kontsonantikoekin.
 
== Generoa eta euskara ==