Gilbert du Motier de La Fayette: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
28. lerroa:
 
=== Bigarren bidaia ===
Frantziara itzultzean zigortu egin zuten lehen bidaia baimenik gabe egiteagatik, baina zortzi eguneko atxiloaldi sinboliko bat baizik ez zen izan<ref name=":3">{{Erreferentzia|izena=Holbrook,|abizena=Sabra.|izenburua=Lafayette, man in the middle|argitaletxea=Atheneum|data=1977|url=https://www.worldcat.org/oclc/2818709|edizioa=1st ed|isbn=0689305850|pmc=2818709}}</ref>. Izatez, heroi famatu bat zen Lafayette garai hartan Frantzian<ref name=":2" />. 1780ko martxoan, beste untzi batean (''Hermione'') [[Rochefort (Charente-Maritime)|Rochefortetik]] abiaturik Ameriketara itzuli zen<ref name=":1" />.
 
1781ean, [[Virginia]] estatuan zehar zenbait kanpainatan ibili ondoren, amerikarrek britainiarren indar nagusia eta Cornwallis jenerala setiatu zituzten [[Yorktowneko gudua|Yorktown-en]], eta bertako batailan parte-hartze zuzena izan zuen Lafayettek, George Washington eta [[Alexander Hamilton|Alexander Hamiltonekin]] batera. Cornwallis errenditu zenean, britainiarrek azken bataila garrantzitsua galdu zuten, eta AEBen independentzia ia ziurtatua geratu zen. Hala ere, Frantziaren babesa oraindik funtsezkoa izango zelakoan, bereziki itsasoan, Washingtonek eskatuta Frantziara itzuli zen Lafayette, egiteko diplomatikoekin batik bat<ref name=":1" />.
35. lerroa:
 
== Frantziako Iraultza ==
1787an, krisi fiskalari aurre egiteko, Frantziako Erregeak [[Frantziako Estatu Orokorrak|Estatu Orokorrak]] deitu zituen. Hiru estatutan antolatuta zeuden: [[Elizgizon|elizgizonak]], [[Noblezia|nobleak]], eta gainerakoak; eta Lafayette, eskubide aristokratikoz, nobleen estatukoa zen. Organu honen bozketa modua estatuka zen eta, hortaz, elizgizon eta nobleak gailendu ohi ziren bi botorekin politika tradizionalenak aurrera ateratzeko.
 
Estatuak 1789an elkartu aurretik, “Hogeita hamar laguneko komitea” osatu zen, [[Paris|Parisko]] liberalen talde bat, eta haietako bat izan zen Lafayette<ref>{{Erreferentzia|izena=Doyle, William,|abizena=1942-|izenburua=The Oxford history of the French Revolution|argitaletxea=Oxford University Press|data=(1992 printing)|url=https://www.worldcat.org/oclc/20994562|isbn=0192852213|pmc=20994562}}</ref>. Komiteak boto pertsonala eskatu zuen, zeinak emaitza "herrikoiagoak" edo demokratikoagoak eman zitzakeen,. Noble gehienek ez zuten bat egin ideiarekin, baina azkenean, nukleo honetatik bultzatutakoa gailendu zen eta Estatu Orokorrak bilakatu ziren [[Nazio Biltzarra (Frantziako Iraultza)|Frantziako Nazio Biltzarra]].
 
Nazio Biltzarraren lehen emaitzetako bat [[Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena]] izan zen, zeinaren lehen zirriborroetako bat Lafayettek idatzi zuen<ref>{{Erreferentzia|izena=Gerson, Noel B. (Noel Bertram),|abizena=1914-1988.|izenburua=Statue in search of a pedestal : a biography of the Marquis de Lafayette|argitaletxea=Dodd, Mead|data=1976|url=https://www.worldcat.org/oclc/2284076|isbn=0396073417|pmc=2284076}}</ref>. Era berean, gorputz armatu bat ere sortu zuten iraultzaileek, [[Goardia Nazionala]], eta haren komandante izendatu zuten Lafayette<ref>{{Erreferentzia|izena=Crowdy,|abizena=Terry.|izenburua=French revolutionary infantry, 1789-1802|argitaletxea=Osprey|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/803583683|isbn=9781780969763|pmc=803583683}}</ref>. Programa iraultzaile eta demokratikoekin bat egin arren, monarkiaren jarraipenaren auzian ez zen argi geratu Lafayetteren papera, eta 1791ko urrian utzi egin zuen Goardia Nazionala<ref name=":1" />.
 
1792an, errege-erreginak atxiloatzearekin batera, Lafayette ere atxilotzeko arriskuan egon zen, baina ihes egin zuen [[Austriar HerberehetaraHerbehereak|Austriar Herbeheretara]] (gaurko [[Belgika|Belgikara]])<ref name=":2" />. Austriar agintariek atxilotu egin zuten, eta era bateko edo besteko espetxealdian igaro zituen zenbait urte 1797an AEBen eraginez askatu zuten arte<ref name=":3" />.
 
== Bonapartismoa eta ondorengo urteak ==
[[Napoleon Bonaparte|Napoleon Bonapartek]] eta Lafayettek harreman deseroso bat izan zuten. Napoleonek Lafayetteren izena bere alde erabili nahi izan zuen, Frantzian zein atzerrian: senatuan posizioa eskainiz, [[Ohorezko Legioa|Ohorezko Legiorako]] izendatuz, edo AEBetara enbaxadore izendatuz. Baina Lafayettek uko egin zien eskaintza horiei, ez baitzuen gogoko Napoleonen absolutismoaz<ref name=":1" />. [[Bonapartismo|Bonapartismoak]] iraun zuen bitartean, [[Château de la Grange-Bléneau|La Grange]] etxaldean bizi izan zen, Paristik gertu ([[Courpalay|Courpalayn]]), protagonismo publiko gutxirekin.
 
[[Borboien berrezarkuntza (Frantzia)|Borboien berrezarkuntzaren]] garaian, zenbait ekimen askatzaile edo anti-absolutistatan parte hartu zuen, baina ez lehen mailako protagonismoz.