Gilbert du Motier de La Fayette: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
8. lerroa:
Lafayette lehen mailako pertsonaia politikoa eta militarra izan zen [[Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra]]n.
 
1776. urtean, Ameriketako kolonia ingelesen burujabetzaren aldeko ordezkaritza bat Parisen zen jada Frantziaren aldekotasuna bilatuz Ingalaterraren aurka. Lafayetteri negoziazio horietatik gertu egotea egokitu zitzaion, eta [[Silas Deane]] ordezkari amerikarra ezagutu zuen. 19 urte besterik ez zituen Lafayettek orduan, baina dagoeneko militar graduatua zen, ezkondua eta aita zen, eta aitaren partetik umezurtz zelarik, dagoeneko familiaren ondasun eta aberastasun handien kontrola zeukan. Agente amerikarrak dagoeneko frantses militarrak ari ziren erreklutatzen Ameriketarako, eta Lafayettek haiekin joan nahi zuela esan zion Deaneri. Deanek, kargu militar bat eskaini zion 1776ko abenduan<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Unger, Harlow G.,|abizena=1931-|izenburua=Lafayette|argitaletxea=John Wiley & Sons|data=2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/49775469|isbn=0471394327|pmc=49775469}}</ref>.
 
Lafayetteren interesa idealista zen, Amerikako independentisten kausan sinesten zuen, eta gainera ekintza armatua zuzenean ezagutzeko grina zuen. Ez zuen interes mertzenariorik, eta dirua irabazi beharrean, bere aberastasunetatik dirutza handiak inbertitu zituen bere abentura amerikarrean.
25. lerroa:
Ondorengo hilabeteetan, zenbait gudutan parte hartu zuen Lafayettek: Brandywine, Gloucester, Quebec-eko inbasio saio bat (ez zen burutu, Lafayettek erabaki baitzuen tropa txikiegia zuela), Barren Hill, Monmouth...
 
1778an Frantziako ofizialki ezagutu zuen Ameriketako Estatu Batuen independentzia, eta Lafayettek planak egin zituen britainiarren kontrako gerra beste eskenategi batzuetara eroateko, baita Europara ere. Baina plan horiek ez zizkioten onartu, eta baimena eskaturik, Frantziara itzuli zen 1779an<ref name=":2">{{Erreferentzia|izena=Leepson, Marc,|abizena=1945-|izenburua=Lafayette : lessons in leadership from the idealist general|argitaletxea=Palgrave Macmillan|data=2011|url=https://www.worldcat.org/oclc/651011968|edizioa=1st ed|isbn=9780230105041|pmc=651011968}}</ref>.
 
=== Bigarren bidaia ===
Frantziara itzultzean zigortu egin zuten lehen bidaia baimenik gabe egiteagatik, baina zortzi eguneko atxiloaldi sinboliko bat baizik ez zen izan<ref>{{Erreferentzia|izena=Holbrook,|abizena=Sabra.|izenburua=Lafayette, man in the middle|argitaletxea=Atheneum|data=1977|url=https://www.worldcat.org/oclc/2818709|edizioa=1st ed|isbn=0689305850|pmc=2818709}}</ref>. Izatez, heroi famatu bat zen Lafayette garai hartan Frantzian<ref name=":2" />. 1780ko martxoan, beste untzi batean (''Hermione'') [[Rochefort (Charente-Maritime)|Rochefortetik]] abiaturik Ameriketara itzuli zen<ref name=":1" />.
 
1781ean, [[Virginia]] estatuan zehar zenbait kanpainatan ibili ondoren, amerikarrek britainiarren indar nagusia eta Cornwallis jenerala setiatu zituzten [[Yorktowneko gudua|Yorktown-en]], eta bertako batailan parte-hartze zuzena izan zuen Lafayettek, George Washington eta [[Alexander Hamilton|Alexander Hamiltonekin]] batera. Cornwallis errenditu zenean, britainiarrek azken bataila garrantzitsua galdu zuten, eta AEBen independentzia ia ziurtatua geratu zen. Hala ere, Frantziaren babesa oraindik funtsezkoa izango zelakoan, bereziki itsasoan, Washingtonek eskatuta Frantziara itzuli zen Lafayette, egiteko diplomatikoekin batik bat<ref name=":1" />.
 
1782ko hasieran iritsi zen Frantziara, eta hurrengo urtean AEBen independentzia eta gerraren amaiera ziurtatu zituen [[Parisko Ituna (1783)|Parisko Itunaren]] negoziazioetan parte hartu zuen<ref name=":1" />.
 
== Frantziako Iraultza ==
44. lerroa:
 
== Bonapartismoa eta ondorengo urteak ==
[[Napoleon Bonaparte|Napoleon Bonapartek]] eta Lafayettek harreman deseroso bat izan zuten. Napoleonek Lafayetteren izena bere alde erabili nahi izan zuen, Frantzian zein atzerrian: senatuan posizioa eskainiz, [[Ohorezko Legioa|Ohorezko Legiorako]] izendatuz, edo AEBetara enbaxadore izendatuz. Baina Lafayettek uko egin zien eskaintza horiei, ez baitzuen gogoko Napoleonen absolutismoaz. [[Bonapartismo|Bonapartismoak]] iraun zuen bitartean, [[Château de la Grange-Bléneau|La Grange]] etxaldean bizitzenbizi jarraituizan zuenzen, FrantzianParistik gertu ([[Courpalay|Courpalayn]]), protagonismo publiko gutxirekin.
 
[[Borboien errestaurazioarenberrezarkuntza (Frantzia)|Borboien berrezarkuntzaren]] garaian, zenbait ekimen askatzaile edo anti-absolutistatan parte hartu zuen, baina ez lehen mailako protagonismoz.
 
1824. eta 1825. urteetan Estatu Batuetara bidaia egin zuen, herrialdearen independentziaren 50. urteurrena ospatzeko. Heroi mitiko baten gisara hartu zuten, eta jendetza izugarriak pilatu izan ziren bisitatu zuen hiri bakoitzean.