Gilbert du Motier de La Fayette: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
34. lerroa:
1782ko hasieran iritsi zen Frantziara, eta hurrengo urtean AEBen independentzia eta gerraren amaiera ziurtatu zituen [[Parisko Ituna (1783)|Parisko Itunaren]] negoziazioetan parte hartu zuen.
 
== Frantziako Iraultza ==
 
1787an, krisi fiskalari aurre egiteko, Frantziako Erregeak Estatu Orokorrak deitu zituen. Hiru estatutan antolatuta zeuden: elizgizonak, nobleak, eta gainerakoak; eta Lafayette, eskubide aristokratikoz, nobleen estatukoa zen. Organu honen bozketa modua estatuka zen eta, hortaz, elizgizon eta nobleak gailendu ohi ziren bi botorekin politika tradizionalenak aurrera ateratzeko.
 
Estatuak 1789an elkartu aurretik, “Hogeita hamar laguneko komitea” osatu zen, [[Paris|Parisko]] liberalen talde bat, eta haietako bat izan zen Lafayette. Komiteak boto pertsonala eskatu zuen, zeinak emaitza "herrikoiagoak" edo demokratikoagoak eman zitzakeen,. Noble gehienek ez zuten bat egin ideiarekin, baina azkenean, nukleo honetatik bultzatutakoa gailendu zen eta Estatu Orokorrak bilakatu ziren Frantziako Nazio Biltzarra.
 
Nazio Biltzarraren lehen emaitzetako bat Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena izan zen, zeinaren lehen zirriborroetako bat Lafayettek idatzi zuen. Era berean, gorputz armatu bat ere sortu zuten iraultzaileek, Goardia Nazionala, eta haren komandante izendatu zuten Lafayette. Programa iraultzaile eta demokratikoekin bat egin arren, monarkiaren jarraipenaren auzian ez zen argi geratu Lafayetteren papera, eta 1791ko urrian utzi egin zuen Goardia Nazionala. {{biografia zirriborroa|Frantzia}}
 
1792an, errege-erreginak atxiloatzearekin batera, Lafayette ere atxilotzeko arriskuan egon zen, baina ihes egin zuen Austriar Herberehetara (gaurko Belgikara). Austriar agintariek atxilotu egin zuten, eta era bateko edo besteko espetxealdian igaro zituen zenbait urte 1797an AEBen eraginez askatu zuten arte.
 
== Bonapartismoa eta ondorengo urteak ==
Napoleon Bonapartek eta Lafayettek harreman deseroso bat izan zuten. Napoleonek Lafayetteren izena bere alde erabili nahi izan zuen, Frantzian zein atzerrian: senatuan posizioa eskainiz, Ohorezko Legiorako izendatuz, edo AEBetara enbaxadore izendatuz. Baina Lafayettek uko egin zien eskaintza horiei, ez baitzuen gogoko Napoleonen absolutismoaz. Bonapartismoak iraun zuen bitartean, La Grange etxaldean bizitzen jarraitu zuen, Frantzian, protagonismo publiko gutxirekin.
 
Borboien errestaurazioaren garaian, zenbait ekimen askatzaile edo anti-absolutistatan parte hartu zuen, baina ez lehen mailako protagonismoz.
 
1824. eta 1825. urteetan Estatu Batuetara bidaia egin zuen, herrialdearen independentziaren 50. urteurrena ospatzeko. Heroi mitiko baten gisara hartu zuten, eta jendetza izugarriak pilatu izan ziren bisitatu zuen hiri bakoitzean.
 
{{biografia zirriborroa|Frantzia}}
 
{{bizialdia|1757ko|1834ko|La Fayette, Gilbert du Motier de}}