Ex libris: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
6. lerroa:
 
Denbora aurrera joan ahala, irudien tipologiak ugaritu dira: jabearen lanbidearekin lotuta, haren zaletasunak, erotikoak, makabroak. Ohikoak dira ere liburuen munduarekin lotuta daudenak.
 
== Historia ==
Ex librien aurrekari bezala [[Antzinako Egipto]]ko K.a. XV. mendeko [[Amenofis III.a]]ren buztinezko plaka urdin bat non [[Egiptoar idazkera hieroglifiko|hieroglifikoen]] bidez, haren liburutegiko [[papiro]] bilkarien jabetza azaltzen zen.. Plaka hau, [[Londres]]ko [[British Museum]]en erakusten da. Erdi Aroan, bestetik, [[kodize]]tan haien jabegotza adierazteko markak agertu ziren. Baina [[inprenta]] sortu arte ezin da gaurko zentzuan ex libriz hitz egin. Horretan grabazio-teknikek asko lagundu zuten. XV. mendetik XVIII. mendera ohikoenak irudi heraldikoak izango ziren. XVIII. mendetik aurrera alegoriak, sinboloak eta ikurrak ohikoagoak egiten dira.
 
XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran benetako arrakasta izan zuten ex libriek. Horretan [[Art Nouveau]]ren eragina nabaria izan zen. Halaber, liburuek aurretik ezagutu ez zen zabalkunde izan zuten eta horrek marka hauen erabilera ere zabaldu zuen. Urte horietan ex librien bildumagileak agertzen dira eta lehenengo batzarrak eta lehiaketak egiten dira. Ex libria, bestetik, prestigio marka bat bezala ikusten zen.
 
== Galeria ==