Gilbert du Motier de La Fayette: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
5. lerroa:
== Estatu Batuetako Independentzia ==
Lafayette lehen mailako pertsonaia politikoa eta militarra izan zen [[Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra]]n.
 
1776. urtean, Ameriketako kolonia ingelesen burujabetzaren aldeko ordezkaritza bat Parisen zen jada Frantziaren aldekotasuna bilatuz Ingalaterraren aurka. Lafayetteri negoziazio horietatik gertu egotea egokitu zitzaion, eta [[Silas Deane]] ordezkari amerikarra ezagutu zuen. 19 urte besterik ez zituen Lafayettek orduan, baina dagoeneko militar graduatua zen, ezkondua eta aita zen, eta aitaren partetik umezurtz zelarik, dagoeneko familiaren ondasun eta aberastasun handien kontrola zeukan. Agente amerikarrak dagoeneko frantses militarrak ari ziren erreklutatzen Ameriketarako, eta Lafayettek haiekin joan nahi zuela esan zion Deaneri. Deanek, kargu militar bat eskaini zion 1776ko abenduan<ref>{{Erreferentzia|izena=Unger, Harlow G.,|abizena=1931-|izenburua=Lafayette|argitaletxea=John Wiley & Sons|data=2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/49775469|isbn=0471394327|pmc=49775469}}</ref>.
 
Lafayetteren interesa idealista zen, Amerikako independentisten kausan sinesten zuen, eta gainera ekintza armatua zuzenean ezagutzeko grina zuen. Ez zuen interes mertzenariorik, eta dirua irabazi beharrean, bere aberastasunetatik dirutza handiak inbertitu zituen bere abentura amerikarrean.
 
=== Lehen bidaia, Euskal Herritik ===
1777ko udaberrian, itsasontzi bat erosi zuen Lafayettek Bordelen, eta eskifaia militarrarekin hornitu zuen Ameriketara joateko. Hala ere, lehen geldialdia Euskal Herrian egin zuen, Pasaian. Untzia Pasaian utzira, Frantziara itzuli zen Lafayette bere bidaiaren egoera legala lotu asmoz, ez baitzegoen argi Frantziako Erresumari interesatzen ote zitzaion une horretan Ingalaterraren kontrako ekimen militar batean sartzea. Frantziako agintariek ez zioten baimen hori eman, eta Espainiako agintarien bidez untzia Pasaian geldiarazteko ahaleginak egin zioten. Lafayettek, amore ematen zuelako imintzio eginez, ihes egin zuen mozorrotuta Bordeletik, eta klandestinoki igaro zuen Frantzia eta Espainiaren arteko muga<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Soraluce|izena=Pedro Manuel|egile-lotura=|izenburua=El Embarque de La Fayette en Pasajes|aldizkaria=Euskal-Erria|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=XLIV|alea=|data=|urtea=1901|orrialdea=|url=http://donostiando.blogspot.com.es/2017/04/el-embarque-de-la-fayette-en-pasajes.html|sartze-data=2018-05-02|issn=}}</ref>.
 
Pedro Manuel Soraluce historialariaren arabera, Pasaian bertan aldatu zion untziari izena Lafayettek. La Victorie jarri zion (garaipena), Juan Sebastian Elkanoren ''Nao Victoria'' untziaren omenez.
 
Pasaian atseden labur bat hartu ondoren, apirilaren 26an itsasoratu egin zen La Victoire eta harekin iritsi zen Ameriketara Lafayette.
 
{{commonskat}}