Patronimiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Patronimiko''' izen berezi batetik eratorritako substantiboa da, jatorria adierazten duena (adibidez, merovingiar eta akemenestar patronimikoak dira).<ref>{{er...»
 
No edit summary
15. lerroa:
 
Edonola ere, patronimiko bat izateak norbaiten semea izatea besterik ez zuen esan nahi. Berton ezaguna den norbaiten semea hain zuzen ere. Ez dugu Lopitz abizena erabiliko Lope bere aita ezezaguna bada. Sarritan, norbait berria zenean toponimikoa -Bilbao, Bergara, Agirre, Elizondo-, antroponimikoa- Beltza, Otxoa- edo lanbidea- Olaberria, Salaberria- erabiltzen zuen abizen moduan.<ref>{{erreferentzia|izenburua=Los apellidos más extendidos en España, apuntes onomásticos y genealógicos|url=http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=2972687}}</ref><ref>{{erreferentzia|izenburua=La heráldica de Javier Alonso|url=http://heraldicajavieralonso.jimdo.com/vascos-o/}}</ref>
 
== Beste herrialdeetan ==
 
[[Islandia]]n ez dute abizenik eta patronimikoak erabiltzen dituzte, semeek ''son'' eta alabek ''dóttir'' atzizkiak erabiliz. [[Italia]]n ''ini'' (Giacomini, Paolini) atzizkia erabiltzen dute eta [[Frantzia]]n ''de'' aurrizkia aitaren izenaren aurrean (Desimone, Dejean). [[Germaniar hizkuntzak|Germaniar hizkuntzetan]] ''son, sen'' atzizkia edo ''s'' [[genitibo]]a erabiltzen dute: ''sen'' (Jürgensen, Hansen, Erichsen) edo ''s'' (Peters, Jürgens, Martens) [[Alemania]]n, ''sen'' (Andersen, Nielsen) [[Danimarka]]n, ''son'' (Anderson, Johnson) [[Ingalaterra]]n, ''son'' (Andersson, Svensson) [[Suedia]]n edo ''zoon'' (Pieterszoon) [[Herbehereak|Herbehereetan]]. [[Irlandako gaelera]]n bi atzizki erabiltzen dute: ''Mac'' ('semea') eta ''Nic'' ('alaba') eta baita ''Ó'' ('iloba') ere. Adibidez, Ó Dhòmhnaill egungo ingelesez O'Donnell bilakatu zen.
 
[[Hizkuntza semitikoak|Hizkuntza semitikoetan]], [[arabiera]] eta [[hebreera]] tartean, ''bin'', ''ebn'' edo ''ibn'' (semea) hitza erabiltzen dute. Adibidez, Judah ben Hur, 'Judah Hur-ren semea' esan nahi du.
 
[[Eslaviar hizkuntzak|Eslaviar]] abizenetan ''ovitx'', ''evitx'', ''titx'', ''ić'', ''vić'', ''ewicz'', ''wiez'', ''witsch'', ''ski'' (polonieraz), ''ov'' eta ''ev'' bukaera patronimikoak ohikoak dira (Petrovitx, Ljubičić, Vodanović, Nikolaiev, Davidov, Nijinski). Emakumeek, gainera, abizenari ''a'' desinentzia gehitzen diote: ''ovna'', ''evna'', ''ova'', ''eva'', ''ska'' edota ''skaia'' (Pavlova, Dementieva). [[Errusia]]n, pertsona baten [[Antroponimia|antroponimoak]] hiru elementu ditu: [[bataio-izen]]a, patronimikoa eta abizena.<ref name=rus2>{{erreferentzia|abizena=Stakhnevitx |izena=Julia |urtea=2007 |izenburua=The Everything Learning Russian Book |argitaletxea=Everything Books |orrialdea=74 |isbn=9781598693874 }}</ref> Adibidez, [[Anton Txekhov|Anton Pavlovitx Txekhov]] Anton Pavel Txekhoven semea da. [[Bulgaria]]n errusiarren antzeko sistema dute baina patronimiko moduan ''ev'', ''ov'', ''eva'' edo ''ova'' erabiltzen dute ([[Petar Mladenov|Petar Toshev Mladenov]], [[Emanuela|Emiliya Ivanova Tsvetkova]]). [[Georgia]]n bi bukaera patronimiko dituzte: mendebaldean ''dze'' ("-ren semea") eta ekialdean ''shvili'' ("-ren umea"). [[Azerbaijan]]en, berriz, tradizionala da aitaren ponte-izenari bukaera bat gehitzea: ''oğlu'' gizonezkoentzat (adib. [[Heydar Aliev|Heydər Əlirza oğlu Əliyev]]) eta ''qızı'' emakumezkoentzat (adib. [[Aygün Kazımova|Aygün Ələsgər qızı Kazımova]]).
 
== Erreferentziak ==