Basilika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
[[Fitxategi:Basilika kristaua oinplanoa.jpg|thumb|320px|Eredu oinplanoa<br />(basilika guziek ez dituzte elementu berdinak edukiko)]]
[[Fitxategi:Basilica di San Pietro 1450.jpg|thumb|320px|San Petri basilikaren itxura, lehen aldiz eraiki zenean]]
'''Basilika''' hitza [[latin]]eko ''basilica'' hitzetik dator eta azkeneko hau [[greziera]]tik (βασιλική , ''basiliké'') eta "errege-etxea" esan nahi du, hau da, eraikin dotore, aberatsa. [[Grezia]]n eta [[Erroma]]n auzitegiak egoten ziren basiliketan; Erromako hirietan [[Erromatar foroa|foro]]an egoten ziren.
 
Geroago, kristauek eraikin horiek beraiek edo, eredu hori jarraituz, eraikitako antzekoak erabili zituzten tenplu bezala eta bertan egiten zituzten haien gurtzak. Ordura arte [[Domus Ecclesiae]]ak egiten zuten lana orain basilikek egingo dute. [[Eraikuntza]]ren ikuspuntutik ez dago hausturarik, [[erromatar arkitektura|erromatar teknika]] eta tradizioa erabili baitzituzten. Denborarekin, Erromatar Inperioa kristautatu zenean, Basilika denominazioak egitura hori jarraitzen zituzten eraikinak izendatzen zituen edo handiak edota garrantzitsuak ziren elizak.