Txikipedia:Animalia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Masai Mara banner.jpg|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Animal diversity.png|330px|thumb|Animalien dibertsitatea.]]
'''Animaliak''' izaki bizidun batzuk dira, sentitzeko eta beren kasa mugitzeko gai dena. <br>
Animalia eta [[Txikipedia:landare|landarea]] desberdinak dira, eta badira bestelako izaki bizidunak ere, hala nola [[Txikipedia:onddoak|onddoak]], [[Txikipedia:bakterioak|bakterioak]], etab.
Animalia mota ugari dira munduan: ezagunen artean, inurria, txantxangorria edo katua; arraroen multzoan, olagarroa, saguzarra eta ornitorrinkoa. Animaliarik ezagunenak erraz bereizten dira, hanka, hegal edo hegoak dituztelako, mugitzeko edo leku batetik bestera ibiltzeko. Landareak, aldiz, ez dira mugitzen. Beste animalia batzuek (barraskilo eta bareek, adibidez), hankarik ez duten arren, mugitu egiten dira.<br>
 
Nolanahi ere, animalia gehienak ibiltzeko gai badira ere, bakan batzuk ez dira mugitzen: koralak edo ostrak, adibidez, euskarri bati heltzen diote eta horrela ematen dute bizitza guztia. <br>
 
Munduko animaliak ugari-ugariak direnez, nekez topatuko dugu haietako biren ezaugarri komuna. Batzuek ezkatak dituzte, edo azala; beste batzuek, hegoak edo hegalak; batzuk uretan bizi dira, besteak lehorrean. Baina den-denek ahoa dute: denek daukate mota bateko edo besteko ahoa; beraz, ahoa daukan hori animalia da, seguru. Horrek esan nahi du zu zeu ere animalia zarela, ahoa baituzu. Munduan milaka animalia espezie direlarik, gizakia da horietako bat.