Zuzenbide: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
30. lerroa:
== Zuzenbidearen iturriak ==
 
Zuzenbidea arauek osatzen dute, baina ez edonolakoak: zuzenbidearen arauak juridikoak izan behar dira eta halatan, garrantzitsua da arau horiek nondik sortu eta zein diren zehaztea, [[zuzenbidearen iturri]]ak finkatzea alegia. [[Euskal Herria]]n egun indarrean dagoen zuzenbideetan, iturriak dira [[lege]]a, [[ohiturazko zuzenbide]] eta [[zuzenbidearen printzipio orokorrak]], hurrenez hurren. Doktrina legala ([[Jurisprudentziajurisprudentzia]]) eta [[doktrina juridiko|doktrina zientifiko]]a ere kontuan hartu ohi dira. Ingeles tradizioari jarraitzen dioten herrialdeetan ''[[Common law]]'' sistema juridikoa izaten da indarrean eta bertan legea ez, baizik eta jurisprudentzia da zuzenbidearen iturri nagusia.
 
[[Nazioarteko zuzenbide]]an, berriz, herrialde bakoitzeko legeak ez dira aintzakotzat hartzen eta, ordena honetan, [[nazioarteko tratadu]]ak, [[ohiturazko zuzenbide]]a, [[zuzenbidearen printzipio orokorrak]] eta [[doktrina juridiko]]a ezartzen dira zuzenbide iturri moduan.