Txikipedia:Meridiano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
 
[[Txikipedia:Washington|Washingtonen]] 1884an egindako nazioarteko zientzia-bilera batean erabaki zen erreferentziazko meridiano edo lehen meridiano bakar bat izendatu behar zela, ordura arte erabiltzen ziren ugarien ordez; eta [[Txikipedia:Ingalaterra|Ingalaterrako]] [[Txikipedia:Greenwich|Greenwich]] hiriko behatokia zeharkatzen duena izendatu zen horretarako. Hortik ekialdera, 180 meridiano eta mendebalera beste 180 meridiano egongo zirela erabaki zen (lurrak, beraz, 360 meridiano ditu guztira, lurraren zirkunferentziak 360º dituelako). Alegia, meridiano bakoitzari gradu bat dagokio. Greenwicheko meridianoak lurra bi zati edo [[Txikipedia:hemisferio|hemisferiotan]] banatzen duela esaten da: meridianotik eskuinera, Ekialdeko hemisferioa dago (0º eta 180º arteko ekialde-longitudeak); eta ezkerrera, Mendebaleko hemisferioa (0º eta 180º arteko mendebale-longitudeak).
Meridianoak paraleloekiko perpendikularrak dira, eta haien bidez, lurreko puntu bakoitzaren longitudea neurtzen da, gradutan; horrela jakin daiteke zer distantzia dagoen puntu horretatik lehen meridianora, bai eskuinerantz (ekialderantz) bai ezkerrerantz (mendebalerantz) ere; Greenwicheko meridiano edo lehen meridianoaren longitudea 0º da. [[Txikipedia:Bilbo|Bilbo]], adibidez, 2,92º mendebalera dago, lehen meridianotik ezkerrera dagoelako; [[Txikipedia:Donostia|Donostia]], 1,98º mendebalera; [[Txikipedia:Gasteiz|Gasteiz]], 2,68º mendebalera; [[Txikipedia:Iruñea|Iruñea]], 1,64º mendebalera.
 
{| border="0" style="background:#ffffff" align="top" class="sortable wikitable"
|+ align="center" style="background:DarkSlateBlue; color:white"|<big>'''Euskal hiriburuen longitudea'''</big>
 
|Baiona||1,48º M
|-
|Bilbo||2,92º M
|-
|Donibane Garazi||1,23º M
|-
|Donostia||1,98º M
|-
|Gasteiz||2,68º M
|-
|Iruñea||1,64º M
|-
|Maule||0,75º M
|}
 
Lehen meridianotik abiatuta, lurreko ordu-eremu edo [[Txikipedia:ordu-zona|ordu-zonak]] ere erabaki ziren: 0 gradutik hasita ekialderantz, orduak gehitu egiten dira, eta mendebalerantz, aldiz, gutxitu. Orduak 24 direnez, 24 ordu-zona daude eta bakoitzari 15º dagozkio.