Txikipedia:Digestio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
6. lerroa:
* '''Aho fasea''': [[Txikipedia:janari|janaria]] ahotik sartzen dugu, aipatu dugun hodiaren sarreratik, alegia; bertan, mastikatu edo murtxikatu egiten da, [[Txikipedia:hortz|hortz]]-[[Txikipedia:hagin|haginen]] laguntzaz. Ahoan ditugun [[Txikipedia:listu-guruin|listu-guruinek]], [[Txikipedia:listu|listua]] deitzen dugun likidoa sortzen dute, eta hura janari murtxikatuarekin nahasiz, [[Txikipedia:elikadura-bola|elikadura-bola]] sortzen da.
* '''Urdail fasea''': elikadura-bola faringe eta hestegorritik barrena [[Txikipedia:urdail|urdailera]] iristen da. Bertan, urdailak jariaten dituen [[Txikipedia:urin gastriko|urin gastrikoak]] elikadura-bolarekin nahasten dira eta ahia moduko bat bihurtzen da dena. Ahi hori prest dagoenean, urdailaren beheko aldean dagoen [[Txikipedia:piloro|piloro]] izeneko balbula bat zabaltzen da, eta ahia [[Txikipedia:heste mehar|heste meharrera]] pasatzen da.
* '''Heste fasea''': heste meharrean, ahiari gibelak jariaten duen likido edo urin bat, [[Txikipedia:behazun|behazun]] izenekoa, gehitzen zaio; [[Txikipedia:bare|bareak]] ere beste urin bat ([[Txikipedia:bare-urin|bare-urina]]) gehitzen dio gero, bai eta hirugarren urin bat ere, [[Txikipedia:heste-urin|heste-urina]], hesteak jariaten duena. Urinek digestioa egiten laguntzen dute. Digestioa amaituta dagoenean, heste meharrean mantenugaiak odolera pasatzen dira, [[Txikipedia:zirkulazio-aparatu|zirkulazio-aparatuarenbidezaparatuaren]] bidez gorputz osora banatzeko. Horren ondoren, hesteetan aprobetxatu ezin diren hondakinak baino ez dira geratzen. Hauek heste lodira pasatzen dira eta han, ura eta gatz mineralak xurgatzenxurgatu zaizkioneanondoren, hondakinak [[Txikipedia:heste lodi|heste lodian]] pilatzen dadira, gorozkia osatuz; azkenik, gorputzetik kanpora botatzen dugu, uzkitik.