Bakailao: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Zorion (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
28. lerroa:
 
[[Fitxategi:La pêche de la morue à Terre-Neuve en 1858-fabrication de l’huile de morue.jpg|thumb|left|280px|Bakailao olioaren fabrikazioa [[Ternua]]n, [[1858]].]]
Gisa horretan, ternuar bihurtu ziren euskaldunak. Gerora, bi herrien arteko erlazioa estua izan da eta Ternuan oraindik ugariak diren euskal toponimoak hori gogorarazten digute. Adibide gisa, bertako hiriburuaren izena [[Saint John's (Ternua eta Labrador)|Saint Johns]] dela aipatu, Euskal Herriko arrantzaleak bertaratu zirenean [[Donibane LohitzuneLohizune|Donibaneko]] portuaren sarrera ekarri zielako gogora. Adibide-zerrenda mardul horretan, Portutxo edo Port Basque herrien eta Aingura charra (zaharra) izenak ere aurki ditzakegu.<ref name="elhuyar"></ref>
 
Ternuako bakailaoaren ugaritasun-hotsak ziztu bizian zabaldu ziren Euskal Herriko eta Europako arrantzaleen artean; konturatu orduko arrantzale gehienak bertara joateko planak egiten ari ziren. Ordutik, Ternuako inguruetan bakailao-arrantza arras garrantzitsua izan zen euskal arrantzaleentzat. Hasiera batean, [[XVI. mendea|XVI.]] eta [[XVII. mende]]etan, arrantza itsasontzi handien itzalpean ziren txalupa txikiek burutzen zuten, [[amu]]ak eta [[tretza]]k erabiliz. Itsasontzi handia kostaldean ainguratuta geratzen zen bitartean, txalupa txikiak bakailaoa arrantzatzera abiatzen ziren eta ,lehorrean gazitu ondoren, arrantzontzi handian pilatzen zuten harrapaketa. Gerora, [[XVIII. mende]]an, [[arraste]]-ontzi handiak izan ziren hondoko arraste-sareak erabiliz bakailaoaren arrantza burutu zutenak. [[XX. mende]]tik aurrera, berriz, bakailao-arrantza bi ontziren artean burutzen zen arraste-arrantzara aldatu zen, bikoteko arraste-arrantza, eta gaur egun oraindik horrela egiten da.<ref name="elhuyar"></ref>