Ana Komneno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
6. lerroa:
 
Ana Komneno, berri zehatzik dagoen lehen emakumezko historialaria da. Bere ereduak, [[Tuzidides]], [[Polibio]] eta [[Xenofonte]] greziarrak dira, eta, bere estiloa, garai hartako bizantziar literaturako [[atikotasun]]agatik bereizten da. Bizantziar Inperioaren babeslea orokorrean eta bere familiarena bereziki, bere anaia Joan izan ezik, bere lanean, gorroto eta mespretxu bereziarekin ikusten ditu latindar gurutzatuak.
 
== Familia eta lehen urteak ==
Ana Konstantinoplako jauregian jaio zen. 7 anai-arreben artean zaharrena zen; hauek izan zituen, jaiotza ordenan: Maria Komneno, Juan II Komneno, Androniko Komneno, Isaac Komneno, Eudoxia Komneno eta Teodora Komnena Angelina.
 
Historia, matematika, zientzia eta filosofia grekoan formatu zen arren, bere gurasoek poesia ematea debekatu zioten. Izan ere, emakume ez birginak gorifikatzen zituela zioten eta hau ez omen zen egokia bere klaseko emakume batentzat. Bere gurasoen debekuari kasurik egin gabe, poesia eikasi zuen Anak erreinuko eunuko batekin. Ikasketa hauekin, bere garaiko edukazio onena zuen emakumeetako bat bihurtu zuen.
 
== Ezkontza ==
Garaian ohikoa zen bezala, Ana emaztegaitzat jarri zuten Konstantino Dukasekin, Miguel VII eta Maria Alaniakoaren semearekin. Hau ordea, denbora gutxira hil zen eta Ana beste gizon batekin ezkondu zen.
 
1097an, 14 urte zituela, Nizeforo Brieniorekin ezkondu zen. Anak zionez, beraien ezkontza politika kontua izan zen, maitasuna baino gehiago. Hala eta guztiz ere lau ume izan zituzten: Alejo Komneno, Juan Dukas, Irene Dukaina eta Maria Briennio Komneno.
 
== Erreferentziak ==