Isabel Allende: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Lanak: Estiloa eta gaiak
11. lerroa:
 
[[2003]]an, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] hiritar bilakatu zen. Egun, [[Kalifornia]]n bizi da, bigarren senar William Gordon abokatuarekin.
 
= Estiloa eta gaiak =
 
Plano literarioan Isabel leku, garai eta pertsonai batzuk sortuz hasten da beti eta bera dioenez, historia bere kabuz hartuko du forma. Bere liburu batzuk eskutitzetan eta hausnarketa pertsonaletan oinarriturik daude. Honen adibide dira “La casa de los espíritus” eta “Paula”, bere alabaren ohorean idatzi baitzituen. Aditu askok azken obra hau autobiografikoa dela badiote ere, Isabelek memoriak direla aitortzen du, errealitatetik urrun dauden oritzapen bilduma.
 
Umorea bere obretan integraturik dago, bai lan literarioetan eta baita kazetaritza lanetan ere. Kazetaritzan zebilenean hartu zuen joera umoristiko hau, eta bere obretan eta bere hitzaldietan ere islatzen da hau.
 
Kazetaritzan zebilenean bere lotsa faltagatik bereizten zen, etxeetan sartzen ahalegintzen zen eta edonolako galdera pertsonalak egiteko kapaza zen inolako arazorik gabe.
 
Obra mota hauetaz gain, eleberri historikoak idatzi ditu, “Inés del alma mía”- Inés de Suárezen bizitzan oinarritua, Txilera ailegatu zen lehen emakumea- edo “La isla bajo el mar, Saint Domingueko (gaur XVIII mendearen amaierako Haití) Zarité deituriko esklabo baten bizitza kontatzen duena.
 
“La ciudad de las bestias” obra publiko gaztea erakartzeko ahalegina izan zen. Obra hau atsedenaldi moduan hartu zuen, hau idatzi baino lehen bi eleberri historiko idatzi zituelako eta hauek oso lan eta ikerlan handia suposatzen dutelako.
 
Bere obra “posboom” mugimenduan sailkatzen da, adituentzat “Novísima literatura” deiturikoa. Mugimendu hau errealismora bueltatzeko joera da, prosa errazagoa, enfasi historikoa eta tokian tokiko kultura, besteak beste, sartzen dituena.
 
2012an eleberri polizialen munduan murgiltzeko adorez bete - bere gizon ordeak, William C. Gordonek, 2006tik lantzen zuen generoa hain zuzen- eta “El juego de Ripper” idatzi zuen. Isabelek dio, Carmen Balcells (bere agenteak) izan zen liburua Gordonekin egiteko proposatu ziona, baina ez zen ondo atera.
 
Bere obren salmentak oso arrakastatsuak izan badira ere, kritikari eta idazle asko oso zorrotzak izan dira berarekin. Batzuk, Gabriel García Márquezen kopia merke bat dela diote eta beste batzuek, estereotipo feminista iraungiak elikatzen dituela.
 
== Lanak ==