Jazinto Rivas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
7. lerroa:
=== Jaiotza ===
1906ko otsailaren 10ean Donostiako Ondarreta kaleko 2. zenbakiko 2. solairuko ezkerreko etxebizitzan Maria Sanz Llorente izeneko emakumeak erditu zuen Jacinto Maria izeneko mutikoa.
Ezer gutxi dakigu Elgetaren amaz: hura jaio zenean 32 urte zituela, Valladolidkoa zela jatorriz eta une hartan, berez zapataria zen baina [[El Duesoko espetxeanespetxea]]n ([[Santoña|Santoñan]]) preso zegoen Daniel Rivas Anjita Zamorarraren emaztea zela besterik ez.
 
=== Bataioa ===
Jaio eta 2bi astera Donostiako [[Artzain Onaren katedrala|Buen Pastor parrokian]] abandonatu zuten, eta bertan, 1884az geroztik [[Gipuzkoako Foru AldundiakAldundia]]k zerabilen praktikari jarraituz, izen-abizenak euskal jatorria zuten beste batzuengatik aldatu zizkioten, horretarako bereziki prestatutako zerrenda batetik aukeratuz.
Hala, jaiotzaz Jacinto Maria Rivas Sanz zena, Baldomero ErlaizErlaitz IrazoquiIrazoki bezala bataiatu zuten. 1927an aitortuko zioten berriz Jacino María Rivas Sanz izena, bere egunerokoan erabiltzen zituen izen deiturak zirela argudiatuta.
 
=== Adopzioa ===
Jaio eta 3hiru hilabetera Zumarragako Sabina Urzelai andreak hartu zuen haurra, baina astebetera, arrazoi jakinik gabe, itzuli egin zuen.
Astebete geroago Bergarako Intxuzabal baserriko Maria Gabilondok hartu zuen haurra.
Handik urtebete eta 2 hilabete pasatzerako ordea, ama biologikoa zen Maria Sanzek erreklamatu zuen haurra. Epaiketa izan zen orduan eta Maria Gabilondo haurra entregatzera iritsi bazen ere, haurra Intxizabalera itzuli zen gerora eta han hazi eta hezi zuten bertatik bere kabuz joan zen arte.
 
32 ⟶ 33 lerroa:
Intxuzabaldik alde egitearen arrazoia oso garbi ez dagoen arren, zenbaitek dio baserriko idi parerik onena saldu zuela soinu hura erosteko eta horregatik bota zutela. Beste zenbaitek berriz, jokoari zion zaletasuna zela medio, baserria apusturen batean galduko ote zuen beldur zirela.
 
Kontuak kontu, ordutik aurrera apenas aipatu zuen Elgetak Intxuzabalgo konturik eta hil aurreko egunetan ere “seniderik ez zeukala” erantzun zien Zorroagako[[Zorroaga]]ko Zaharren Egoitzako ohean gaixo zegoela familiako kideren bati abisatzerik nahi zuen galdetu zienean.
 
== Gerra aurreko garaiak ==
=== Eibar ===
1931 urte inguruan [[Espainiako Bigarren Errepublika (argipena)|Errepublikak]] ekarri zuen haize berri eta iraultzaileak eraman zuen Elgeta Eibarrera, ordura arteko obretako peoi lanak utzi eta musikari profesional bihurtzeko nahiak bultzatuta edo.
 
Bertan Urki auzoko Altamira baserrian, Kuban[[Kuba]]n ezagun egin zen [[Miguel Sagastume]] soinujolearen, "Mago de Urki" bezala ezagunagoa denaren, aitarekin ikasten aritu omen zen: [[Bitoriano SagastumerekinSagastume]]rekin alegia.
 
Baina Eibarko bandako saxofonista batekin hasi omen zen, ordura arte trikitixaren errepertorioan sartzen ez ziren pieza berriak ikasten. Honi esker bilakatu zen trikitixa dantza loturako ere balio zuen tresna.
52 ⟶ 53 lerroa:
== Gerra zibil garaian ==
=== Kartzela ===
Adopzioan hartua bazen ere, Maria Gabilondok ondoren izandako seme-alabak baino zaharragoa zenez, soldaduskatik[[soldaduska]]tik libratu zen Maria alarguna zaintzeagatik. Baina Eibarko giro sozialistak[[sozialista]]k bultzatuta edo, boluntario bezelabezala aritu zen [[Bilboko Burdin Hesia|Bilboko Burdin Hesia (Gerrikoa)]] eraikitzen.
 
Santoñako gartzelakokartzelako 1937. Urtekourteko presoen zerrendan ageri da Elgeta, “Comisaria de Guerra” zeritzaneko kide ([[Eusko GudarostearenGudarostea]]ren aintzindari zena) zela egotzita, 12 urteko kartzela zigorra ezarriz Santoñan lehenengo eta CadizenCádizen ondoren.
 
Iturri ezberdinek baieztatzen dute Elgeta ez zela zurruteroa, bai ordea joko zalea. Hala, berarekin preso zegoen Zarauzko [[Romano Etxaburu|Txaplasta pelotariaripilotariari]] ematen omen zion egunean tokatzen zitzaion ardo errazioa eta zapatak garbitu edota bestelako mandatuak egiten omen zituen karta jokorako dirua bildu asmotan.
 
Zehatz noiz libratu zuten jakina ez bada ere, ez zuen zigor osoa bete behar izan, 1942ko argazki batean Elgeta eta [[Antonio Aranaga|Auntxarekin]] batera ageri baita. Geroago ere atxilotu zuten falangista batzuek, “frentean“frontean horrenbeste jende hiltzen ari zenean musika jotzea” egotzita. Soinua kendu eta [[Ondarretako kartzelarakartzela]]ra eraman omen zuten. Urbasan[[Urbasa]]n fusilatua izateko zorian ere egon omen zen, baina txiripaz bera zegoen errenka salbatu omen zen.
 
=== Gerra ondorena ===
69 ⟶ 70 lerroa:
Lehengo ospea berreskuratu zuen orduan eta erromerietan jotzeaz gain, soinua jotzen irakasten ibili zen Elgeta, baserriz baserri, Urola aldean batik bat, baina baita Orio, Aia eta Asteasu inguruan ere.
 
Izan ere gerra ostean Azpetia[[Azpeitia]] eta [[Azkoitia]] inguruko baserrietan erromeria asko egiten omen ziren eta bertara inguratzen ziren trikitixa jotzen ikasi nahi zuten gazte asko ere.
Hala joan zen Juan Garate, Maltzeta, soinujolearen etxera ere 1945 urte inguruan.
 
Beranduago ikasleak urritu zitzaizkion ordea. Tolosako Iurramendiko miserikordian bizi omen zen denboraldi batez eta bertatik mugitzeko hartzen zuen autobuseko kobradoreari etengabe galdetzen omen zion trikitixa ikasi nahi zuen inor ezagutzen al zuen. Hark kasurik egiten ez ziola eta Sakabiri deitu omen zion behinola eta honek esan omen zion bazela “lata ematen ari zitzaion gazte bat”. Horrela iritsi zen Laja baserrira eta [[Iñaki Garmendia]], Lajari, 3 hilabete t’erdiz irakatsi zion trikitixa jotzen, aurretiaz zerbait ikasia bazen ere, ezer ikasi ez balu hobe zukeela esanez.
Joakin Errastiren Epelarre baserrian aritu omen zen azkenengoz irakasten.
Ondo moldatu zen Epelarreko mutilarekin, eta bertan bizitzera gelditzekotan ere egon zen, baina gurasoen debekatu egin zioten Joakin mutilari karga handia zela argudiatuz.
81 ⟶ 82 lerroa:
Antza denez Mikaela izeneko Zumarragako neska batekin ibilia zen denboraldi batez: dantzari trebea izatez gain, kantuan eta panderoa jotzen ere ba omen zekien. Ezkontzeko hitza ere eman omen zion Elgeta inoiz lanean hasteko baldintzarekin. Honek ordea luzapenak ematen omen zizkion musikariaren bizimodua utzi nahi ez eta. Hala, Mikaela ezkondu zela ohartzean hasi omen zen Elgetaren gainbehera.
 
Donostiara joan zenean Baserri tabernan jotzen omen zuen eta bertan grabatu zion Pepe Yanzi soinujoleak bere zinta ezaguna.
 
Soinua bizkarrean hartuta ibiltzen omen zen Donostiako kaleetan, txapela jantzita Parte Zaharrean soinua jo eta erdi eskean ere ikusi zuten.
91 ⟶ 92 lerroa:
 
Ezagutu zutenak bat datoz, oso gizon garbia zela Elgeta. Arropa zaharrekin ibiltzen bazen ere beti zerabilen zapi bat lepoan, izerdiak alkandora zikindu ez ziezaion eta beste bat soinuaren azpitik hauspoaren mugimenduek gastatu ez zezaten.
Baita maniatikoa ere: behinola [[Manuel Olaizola|Uztapide]] eta [[Manuel Lasarte|Lasarte]] bertsolariekin ostatu berean gaua igarotzen ari zela aitortu omen zien hauei bera ez zela sekula bestek egindaoegindako ohean sartzen, maindireak askatu eta berriro bere gustura jarri gabe.
Ez omen zuen lana maite. Horregatik utzi zituen peoi lanak eta baserri giroa ere.
 
Bai jokujoko zalea ordea: goizeko 5ak aldera arte solitarioak egiten aritzen omen zen irakasle bezala hartzen zuten baserrietan eta gero eguerdi aldera arte egiten omen zuen lo.
 
Eskatzen zuen jornalaren barruan sartzen ziren eguneko 5 duro, bere mantenua eta hiru puru. Hala ageri da argazki gehienetan, purua ahoan duela.
 
 
== Erreferentziak ==
104. lerroa:
== Bibliografia ==
* ELGETA, Sasiaren sustraiak. Koldo Izagirre. Soinuaren liburutegia.
 
{{Biografia zirriborroa|EH-GI}}
 
{{Bizialdia|1906ko|1964ko|Rivas, Jazinto}}
[[Kategoria:Donostiako musikariak]]
[[Kategoria:Trikiti musikako soinu jotzaileak]]
[[Kategoria:Eusko Gudarosteko gudariak]]