Emakumeen eskubideak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
15. lerroa:
 
==== Egipto ====
[[Antzinako Egipto|Antzinako Egipton]] emakumeek gizonen eskubide berdinak zituzten legea berez, hala ere, legezko eskubideak [[Gizarte klase|klase sozialen]] menpe zeunden. Lurraren jabetza ametatik alabetara igaro zen eta emakumeek eskubide osoa zuten beraien jabetzak kudeatzeko. Antzinako Egiptoko emakumeek eskubidea zuten erosteko, saltzeko, hitzarmen legalak sinatzeko, testamentu-betearazle izateko, ekintza judizialak hasteko eta haurrak [[Adopzio|adoptatzeko]].
 
==== India ====
[[Vediko garaia|Vediko garaiaren]] hasieran emakumeek gizonen baldintza berak izan zituzten bizitzaren alderdi guztietan. Antzinako Indiako Pantanjali eta Katyayana gramatikariek aditzera ematen dute emakumeak Vediko garaiaren hasieran hezi zirela. Idatzi zaharren arabera, antzeman daiteke emakumeak heldutasunean ezkontzen zirela eta ziurrenik beraien senarrak aukeratzeko eskubidea eta askatasuna zutela.
 
==== Txina ====
[[Fitxategi:Bound feet (X-ray).jpg|thumb|Oinak lotzeko ohiturak sortutako mutilazioa, [[X izpi|X-izpiekin]] ikusita.]]
[[Txinako historia|Antzinako Txinako]] emakumeen estatusa baxua zen, betez ere [[oinak lotzeko ohitura]]<nowiki/>rengatik, izan ere, [[mutilazio]] horrek oinak 10 zentimetro baino gehiago ez haztea eragiten zuen. Oin deformatu hauek emakumeen mugimentuak zailtzen zituzten, beraien aktibitateak erabat limitatuz.
 
Emakumeak gizonengandik isolatzeko arau soziala zela eta, emakume txinatarrek ez zuten nahi izaten mendebaldeko medikuntza egiten zuten medikuengana (gizonezkoak) joatea. Estatu Batuetako Eliza Plesbiteriarraren Atzerriko Misioetako Batzarrek [[Mary H.Fulton]] mediku misiolaria Txinara bidali zuten emakumeentzako lehen medikuntza fakultatea fundatzeko. Fakultate hau [[Hacket Medikuntza Eskola]] bezala ezagutzen zen, Edward A. K. Hackett-ek egin zuen dohaintza handiari esker sortu zelako. Fakultate honen misio nagusia [[Kristautasun|kristautasuna]] eta [[medikuntza modernoa]] barreiatzea zen, emakume txinatarren egoera soziala hobetzearekin batera.