Forges: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
6. lerroa:
Rafael Antonio Benito Fraguas de Pablo Madrilen jaio zen, [[1942]]ko urtarrilaren 17an. Ama [[Katalunia]]koa zuen eta aita [[Galizia]]koa, [[Antonio Fraguas Saavedra]] kazetari eta idazlea hain zuzen ere. Bederatzi haurrideetatik bigarrena izan zen. Ikasle txarra izan bazen ere, biziki maite zuen [[Richmal Crompton]]ek idatzitako Guillermo Brownen liburuak irakurtzea.<ref name="gogoa"></ref> Batxilergoa, Telekomunikazio Ingeneritza (ez zuen amaitu) eta [[Gizarte-zientziak|Gizarte zientzien]] ikasketak egin zituen Madrilen. [[1956]]an, 14 urte zituela, [[Televisión Española]]n hasi zen lanean teknikari moduan. [[1964]]an, ''[[Pueblo (egunkaria)|Pueblo]]'' egunkarian argitaratu zuen bere lehengo marrazkia; [[1967]]tik aurrera, ''Informaciones'' egunkarian hasi zen argitaratzen. Urte horretan ezkondu zen Pilar Garrido Cendoya kazetariarekin; lau seme-alaba izan zituzten.<ref name="abc">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.abc.es/cultura/abci-fallece-humorista-grafico-forges-201802220543_noticia.html |izenburua=Muere el humorista gráfico Forges a los 76 años |argitaletxea= abc.es | sartze-data=2018-2-22}}</ref>
[[1970]]ean, ''[[Diez Minutos]]'' astekarian hasi zen kolaboratzen. [[1973]]an, estudioko koordinatzaile zela, TVEko lana utzi eta umore grafikoan aritzera bideratu zuen bere jarduera profesionala. Bost egunkari eta sei aldizkaritan aritu zen umorista grafiko lanetan, besteak beste ''Hermano Lobo'', ''Por Favor'' eta ''[[El Jueves]]'' umorezko aldizkarietan eta ''Sábado Gráfico'', ''[[Interviú]]'' eta ''Lecturas'' astekarietan
1992an plazaratu zuen bere lehen nobela, "[[Doce de Babilonia]]" izenekoa. Horretan, Forges nobelagile zurrun eta ordenatu gisa agertu zen; bere ezaugarri umoristikoaren planteamendu "ganberroak" umore grafikoarekiko gehiegizko dependentzia sumatzen zen. Babilonia imaginario batean girotutako nobela honek, jakintsu talde baten gorabeherak kontatzen ditu. Hamabi Akademiko hauek hiriko Apaiz Nagusia jarraika dute, zeinek edozein garapen tekniko kultural eta zientifikoak gorrotatzen dituen. Nabucodonosor erregeak ematen dien babesa ez da nahikoa izanen jazarpen horrekin amaitzeko. Ideologikoki bere planteamenduetan oso sinplea izan da eta nahita anakronismoetan eroriko da istorioa Gorrotoa eta Maitasuna zein Beldurra eta Umorearen arteko borroka amaigabe moduan aurkezteko.
|