Normandiar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Normans_possessions_12century-fr.png|thumb|300px|[[XII. mendea]]n '''normandiarren''' esku zeuden lurraldeak.]]
 
'''Normandiarrak''' (hitzez hitz, "iparraldeko gizonak") [[barego]]ekin batera [[bikingo]]en herria osatzen zuen taldeetako bat izan zen. [[VIII. mendea]]ren azken aldera Europako zenbait lurraldetan inbasioak eta lapurketak egin zituzten. Baregoak egungo [[Suedia]] inguruan bizi izan ziren, [[Skania]] penintsulatik iparralderantz, gutxi gora-behera. Normandiarrak, aldiz, gehien bat egungo [[Danimarka]] eta [[Norvegia]]koak ziren jatorriz, baina IX. mendearen bigarren zatian egun [[Frantzia]] den lurraldearen ipar-mendebaldea okupatu zuten. Lurralde horri [[Normandia]] deritzo gaur egun.
 
Norvegiarrek besteak beste Feroe eta Shetland uharteak zituzten kokaleku; [[Groenlandia]] aurkitu zuten eta Ameriketaraino ere iritsi ziren. Danimarkarrak [[Jutlandia]]n, [[Ingalaterra]]n eta [[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsularen]] ipar aldean, Galizian[[Galizia]]n esate baterako, eta baita hegoaldean ere, Sevillan adibidez, izan ziren. Suediarrak ([[barego]]ak), berriz, Errusiako ordoki zabaletan egin zituzten ekinaldiak gehienbat.
 
Europan zehar batetik bestera aritu ondoren, talde batzuk Frantziaren ipar-mendebalean kokatu ziren; hala sortu zuten [[911]]. urtean Normandiako dukerria. [[1066]]. urtean [[Gilen I.a Konkistatzailea|Gilen I.a]] normandiar dukeak hasi zituen [[Ingalaterrako normandiar konkista|Ingalaterrari normandiarrek egin zizkioten erasoaldiak]] (Hastings-eko[[Hastingseko guduakgudua]]k). 1070. urterako Ingalaterrako anglo-saxoi noble asko hil zituzten eta askori beren lursailak ere kendu zizkioten. Garai hartan Ingalaterran hitz egiten zuten normandiar frantsesak eragin handia izan zuen ingeles hizkuntzan. [[XII. mendea]]n [[Hegoaldeko Italiako normandiar konkista|Italia hegoaldera ere jo zuten]] normandiarrek, Sizilia aldera batik bat.
 
[[Fitxategi:Adrano normannisches Kastell.jpg|thumb|300px|right|[[Adrano]]ko gaztelu normandiarra ([[Sizilia]]).]]