Bakailao: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
33. lerroa:
== Arrantzaguneak ==
=== Ipar-mendebaldeko Atlantikoko bakailaoa ===
[[Fitxategi:Total harvest of Atlantic cod 1950-2012.png|thumb|right|350px|Atlantikoko bakailaoaren harrapaketak 1950-2012 bitartean]]
Egun Ternuako bakailao-harrapaketak hutsaren hurrengo dira. 1977. urtean 200 itsas miliako Kanadako Arrantza Eskualdearen legea ezartzean gertatu zen lehenbiziko beherakada. Ordura arte denen arrantza-leku zena, kanadar bihurtu zen eta bakailao-ontzientzat ehunka urtetan zehar arrantzan ibili ziren kalak itxirik geratu ziren egun batetik bestera. Ordura arte [[Kanada]]n (Kala Handian batik bat) ziharduen flotak egoera berriari aurre egiteko Kala Handia baino askoz eskualde murritzagoan aurkitu zuen irtenbide bakarra. Eremu txikiagoan arrantzatzearen begi-bistako emaitza arrantza-baliabideen murrizketa izan zen eta, ondorioz, hainbat eta hainbat bikoterentzat Ternuako haizeak eraman zuen ordura arte arrantzak eskaintzen zuen errentagarritasuna. Nahiz eta arrazoi horregatik ontzi asko desagertu, oraindik 200 miliatik kanpo arrantzatzen zuten zenbait bikote mantendu ziren.<ref name="elhuyar"></ref>