Ameriketako Estatu Batuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
109. lerroa:
 
=== Hidrografia ===
[[Fitxategi:US 90 Bridge.jpg|thumb|250px|right|[[Mississippi (ibaia)|Mississippi]] ibaia [[New Orleans]]en]]
Estatu Batuetako lurralderik gehiena [[Mississippi (ibaia)|Mississippiren]]ren arroan dago. Mississippi ibaia, [[Missouri (ibaia)|Missouri]] adarrarekin batera, munduko luzeena da. 1.970 kilometro egin ondoren [[Mexikoko golkoa]]n itsasoratzen da. [[Rio Grande]]k, berriz, [[Mexiko]]rekiko muga eratzen du. Hori ere Mexikoko golkoan itsasoratzen da. [[Ozeano Bare]]ra isurtzen diren ibaiak dira [[Colorado (ibaia)|Colorado]], ahoa [[Kaliforniako golkoa]]n duena, eta [[Columbia (ibaia)|Columbia]]. Ozeano Atlantikoan itsasoratzen direnak laburrak dira. Appalache mendietan dute iturburua eta nagusiak [[Hudson (ibaia)|Hudson]], [[Delaware (ibaia)|Delaware]], [[Potomac (ibaia)|Potomac]], [[Susquehanna]] eta [[Savannah (ibaia)|Savannah]] dira.
 
Estatu Batuetako aintzirarik zabalenak [[Aintzira Handiak]] dira, Kanadaren mugan: [[Superior]], [[Huron (aintzira)|Huron]], [[Michigan (aintzira)|Michigan]], [[Ontario (aintzira)|Ontario]] eta [[Erie]]. Aintzira horiek [[San Laurendi (ibaia)|San Laurendi]] emari handiko ibaiak lotzen ditu. Erie eta Ontario aintzirak [[Niagara (ibaia)|Niagara]] ibai laburrak lotzen ditu.