Partenogenesi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
8. lerroa:
[[Charles Bonnet]]-ek estreinakoz deskribatu zuen XVIII. mendean.
 
==Naturala==
Animaliengan partenogenesia ornogabe batzuengan agertzen da batik bat: [[errotifero]]engan, [[krustazeo]]engan, [[har]]rengan eta [[intsektu]]engan, batez ere. Arraragoa bada ere, [[ornodun]] espezie batzuk ere ugaltzen dira partenogenesiaren bidez: [[anfibio]]ak eta [[narrasti]]ak, esaterako.
 
14 ⟶ 15 lerroa:
[[Erle]]engan ernaldu gabeko obulua partenogenesiaren bidez garatzen da ar [[haploide]]ak sortuz ([[erlamando]]ak). Ernaltzen baldin bada, aldiz, obuluak eme [[diploide]]ak sortzen ditu. Erleen ugalketak, beraz, partenogenesia ugalketa sexualarekin txandakatzen du.
 
==Artifiziala==
Partenogenesia era artifizialean ere eragin daiteke. Eragile egokiak erabiliz (fisikoak, kimikoak edo mekanikoak) partenogenesia martxan jarri da hainbat animaliaren obuluetan. Emaitza onak lortu dira [[ugaztun]] batzuekin ere (untxiekin, esaterako), hotza erabiliz. Disoluzio gazi edo azukreztatuetan obuluak sartzean obulu horien ernalketa artifiziala ere aktibatu egin da.
 
==Motak==
Partenogenesiak emeen sorrera bakarrik eragin dezake (partenogenesi ''telitoka''), arren sorrera (''arrenotoka'') edo ar eta emeen sorrera (''deuterotoka'').