Ameriketako Estatu Batuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Vikidia|Ameriketako_Estatu_Batuak}}
{{redirect|AEB|AEB (argipena)}}
{{lanean|xirkan}}
{{Herrialde infotaula
|ohiko_izen_luze = Ameriketako Estatu Batuak
|bertako_izen = United States of America
|nongo = Ameriketako Estatu Batuetako
|bandera_irudi = Flag of the United States.svg
|armarri_irudi = Great Seal of the United States (obverse).svg
|lema_nazional = [[In God we trust]]
|ereserki_nazional = [[The Star-Spangled Banner]]<br /><center>[[File:Star Spangled Banner instrumental.ogg]]</center>
|mapa_irudi = United States (orthographic projection).svg
|mapa_testu = Estatu Batu kontinentalak, Alaska eta Hawaiirekin batera berdez
|mapa2_irudi = US insular areas.svg
|mapa2_testu = Estatu Batuak eta bere menpeko lurraldeak
|mapa_zabalera = 220px
|hiriburu =[[Washington]]
|dn=38 |mn=53 |N=N |de=77 |me=01 |W=W
|hiri_handien =[[New York]]<br />{{small|{{koord|40|43|N|74|00|W|display=inline}}}}
|hizkuntza_ofizialak = herrialde osorako, ez dago{{sup|a}}
|hizkuntzak = [[ingeles]]a
|hizkuntzak_mota = Hizkuntza nazionala
|gentilizioa = estatubatuar
|gobernu_mota = [[Errepublika|Errepublika konstituzional]] [[Federalismo|federala]]
|buru_titulu1 = Presidentea
|buru_izen1 = [[Donald Trump]]
|buru_titulu2 = Presidenteordea
|buru_izen2 = [[Mike Pence]]
|legebiltzar = [[Ameriketako Estatu Batuetako Kongresua|Kongresua]]
|goi_ganbera = [[Ameriketako Estatu Batuetako Senatua|Senatua]]
|behe_ganbera = [[Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Etxea|Ordezkarien Etxea]]
|subiranotasun_mota = <div style="text-align: left;">[[Amerikar Iraultza|Independentzia]] [[Britainia Handiko Erresuma|Britainia Handitik]]</div>
|gertakari_izen1 = [[Ameriketako Estatu Batuetako independentzia aldarrikapena|Aldarrikapena]]
|gertakari_data1 = 1776ko uztailak 4
|gertakari_izen2 = Konfederazioa
|gertakari_data2 = 1781ko martxoak 1
|gertakari_izen3 = [[Parisko Ituna (1783)|Parisko Ituna]]
|gertakari_data3 = 1783ko irailak 3
|gertakari_izen4 = [[Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa|Konstituzioa]]
|gertakari_data4 = 1788ko ekainak 21
|gertakari_izen5 = Azken estatuaren onarpena
|gertakari_data5 = 1959ko abuztuak 21
|eremu_rankin = 3./4.
|eremu_magnitude = 1 E+12
|eremu_km2 = 9.833.517
|eremu_sq_mi = 3.796.742
|ur_portzentaia = 6,97
|biztanle_zenbatespen = 326.965.105<ref name="POP">{{erreferentzia|url=https://www.census.gov/popclock/ |argitaletxea=U.S. Census Bureau, census.gov |izenburua=U.S. and World Population Clock |sartze-data=2017-1-20}}</ref>
|biztanle_zenbatespen_urte = 2018
|biztanle_zenbatespen_rankin = 3.
|biztanle_errolda = 308.745.538<ref name="errolda">{{erreferentzia|url=https://factfinder.census.gov/faces/tableservices/jsf/pages/productview.xhtml?pid=PEP_2016_PEPANNRES&src=pt |argitaletxea=factfinder.census.gov |izenburua=Annual Estimates of the Resident Population: April 1, 2010 to July 1, 2016 |sartze-data=2017-1-20}}</ref>
|biztanle_errolda_urte = 2010
|biztanle_dentsitate_km2 = 35
|biztanle_dentsitate_sq_mi = 90,6
|biztanle_dentsitate_rankin = 180.
|BPG_PPP_urte = 2018
|BPG_PPP = $20,199 bilioi<ref name=imf2/>
|BPG_PPP_rankin = 2.
|BPG_PPP_per_capita = $61.687<ref name=imf2/>
|BPG_PPP_per_capita_rankin = 11.
|BPG_nominal = $20,199 bilioi<ref name=imf2>{{erreferentzia|url=https://www.imf.org/external/pubs/ft/weo/2017/02/weodata/weorept.aspx?pr.x=30&pr.y=13&sy=2018&ey=2018&scsm=1&ssd=1&sort=country&ds=.&br=1&c=111&s=NGDPD%2CPPPGDP%2CNGDPDPC%2CPPPPC&grp=0&a=|izenburua=World Economic Outlook Database, October 2017|argitaletxea=imf.org |sartze-data=2018-1-20}}</ref>
|BPG_nominal_rankin = 1.
|BPG_nominal_urte = 2018
|BPG_nominal_per_capita = $61.687<ref name=imf2/>
|BPG_nominal_per_capita_rankin = 7.
|Gini_urte = 2013
|Gini_aldaketa =
|Gini = 38.0
|Gini_ref = <ref>{{erreferentzia|izenburua=OECD Income Distribution Database: Gini, poverty, income, Methods and Concepts|url=http://www.oecd.org/els/soc/income-distribution-database.htm|argitaletxea=Organisation for Economic Co-operation and Development}}</ref><ref>{{erreferentzia|izenburua=Global inequality: How the U.S. compares|url=http://www.pewresearch.org/fact-tank/2013/12/19/global-inequality-how-the-u-s-compares/|argitaletxea=Pew Research}}</ref><ref>{{erreferentzia|izenburua==Income Distribution and Poverty : by country - INEQUALITY|url=http://stats.oecd.org/index.aspx?queryid=46189|argitaletxea=OECD}}</ref>
|GGI_urte = 2013
|GI_aldaketa = berdin
|GGI = 0.914
|GGI_ref = <ref name="HDI">{{erreferentzia|url=http://hdr.undp.org/sites/default/files/hdr14-summary-en.pdf |izenburua= 2014 Human Development Report Summary |date=2014 |sartze-data=2014-7-27 |argitaletxea=United Nations Development Programme | pages=21–25}}</ref>
|GGI_rankin = 5.
|txanpon = [[{{#property:p38}}]] ($)
|txanpon_kode = USD
|utc_offset = −5tik −10ta
|utc_offset_DST = −4tik −10ra
|aurrezenbaki = +1
|iso3166kode = US
|data_formatu = hh/ee/uuuu
|zirkulazio = eskuinean
|cctld = {{nowrap|[[.us]]{{nbsp|3}}[[.gov]]{{nbsp|3}}[[.mil]]{{nbsp|3}}[[.edu]]}}
| ohar_a = ''[[De facto]]'' [[ingeles]]a da, baina herrialde osorako ez dago finkatua, estatu bakoitzaren esku baitago hizkuntza ofiziala erabakitzeko ahalmena.
}}
'''Ameriketako Estatu Batuak'''<ref>{{erreferentzia |url = http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf |izenburua = 38. araua - Munduko estatu-izenak |argitaletxea = Euskaltzaindia |sartze-data = 2010-05-22}}</ref> ({{lang-en|United States of America}}) [[Ipar Amerika]]ko errepublika federala da, 50 [[estatu]]k eta barruti federal batek osatzen dutena. Haietako 48 [[Kanada]] eta [[Mexiko]] artean daude: horiei, Estatu Batu kontinentalak deitzen zaie. Beste biak [[Hawaii]] eta [[Alaska]] dira. Halaber, beste zenbait dependentzia eta [[ameriketako Estatu Batuetako itsasoz haraindiko uharteak|urruneko uharte]] ditu. 9.833.517 kilometro koadroko eremua hartzen du<ref name="eremu">{{erreferentzia|url=https://www.census.gov/geo/reference/state-area.html |izenburua= State Area Measurements and Internal Point Coordinates |sartze-data=2017-1-20 |argitaletxea=census.gov}}</ref>, eta [[2017]]an 326,9 milioi biztanle zituen<ref name="POP"></ref>; beraz, munduko herrialderik jendetsuenetan hirugarrena da, [[India]]ren eta [[Txinako Herri Errepublika]]ren atzetik. Hiriburua [[Washington]] da, eta [[New York]] hiririk handiena.
 
[[Lehen Mundu Gerra|Lehen]] eta [[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren]] mundu gerretako garaipenen ondoren, eta [[1991]]. urtean [[Gerra Hotza]] amaitu zelarik, Estatu Batuak dira munduko nazio-estaturik indartsuena. Ekonomiak hazkunde jarraitua du, langabezia ez da handia, inflazioa apala da, eta oso lasterra teknologiaren aurreramendua. Gizarte oparo horrek duen arazorik larriena irabazien banaketa da: [[1975]]. urteaz gero, nazio sarreren gehitzea ia osorik joan da biztanleen %20ren eskuetara. Hizkuntza nagusia [[ingeles]]a da; ingelesaz gainera, [[espainiera]], [[frantses]]a, [[alemaniera]], eta indiarren hizkuntzak ere erabiltzen dira, [[navajoera]] eta [[hopi]]era batez ere.
 
== Geografia ==
{{sakontzeko|Ameriketako Estatu Batuetako geografia}}
=== Mugak ===
[[Ipar Amerika]]ren erdialdea hartzen du, [[Alaska]], [[Hawai]], eta [[Ozeano Bare]]ko beste eskualde txiki batzuk. Estatu Batu kontinentalek 7.825.268 kilometro koadroko eremua hartzen dute; iparraldean [[Kanada]] dute, ekialdean [[Ozeano Atlantikoa]], mendebaldean [[Ozeano Barea]], eta hegoaldean [[Mexiko]] eta [[Mexikoko golkoa]]. [[Alaska]] estatuak Kanada du ekialdean, Ozeano Barea hegoaldean, [[Ozeano Artikoa]] iparraldean eta [[Bering (itsasartea)|Bering itsasartea]] mendebaldean; 1.717.854 kilometro koadro da luze-zabalean. [[Hawaii]] estatua Ozeano Bareko uhartedia da, kontinentetik 3.200 kilometro hego-mendebaldera dagoena.
 
=== Erliebea ===
[[Fitxategi:USA_topo_en.jpg|thumb|left|330px|AEBetako erliebea]]
Estatu Batuetako eremuak ez du gorabehera handirik. Erdialdea ordoki zabala da, [[Mississippi]] arroa eratzen duena. Arro hori [[Appalacheak|Appalache mendiek]] mugatzen dute ekialdetik, eta goi-ordokiek eta [[Mendi Harritsuak|Mendi Harritsuek]], [[Sierra Nevada (AEB)|Sierra Nevadak]] eta [[Ur-jauzien mendikatea]]k mendebaldetik.
 
[[Appalacheak]] [[Ozeano Atlantikoa]]ren kostaldean daude. [[Mitchell mendia]] da garaiena (2.037 metro). Appalache mendikatea ([[Blue Ridge]], [[Adirondacks]], [[White Mountains (New Hampshire)|White Mountains]]) ipar-ekialdetik eta hego-mendebaldera luzatzen da. Beste aldean, mendebaldean alegia, [[Mendi Harritsuak]] daude. Horiek goi-ordokiak inguratzen dituzten bi mendilerrok osatuak dira. [[Ur-jauzien mendikatea]]n gailur garaiak daude ([[Rainier]], 4.392 metro). [[Sierra Nevada (AEB)|Sierra Nevada]], berriz, zenbat eta hegoalderago jo orduan eta garaiago da; [[Whitney]] mendia da garaiena (4.418 metro).
 
Sierra Nevadaren mendebaldean, [[Kostako mendikatea|Kostako mendikatera]] bitartean, [[Sacramento harana|Sacramento]] eta [[San Joaquin harana]]k daude, oso oparoak; ekialdean hainbat goi-ordoki eta [[Arro Handia]] daude. Mendi Harritsuak Kanadatik Mexikora luzatzen dira 650 kilometroan. Bertan daude [[Yellowstone Parke Nazionala]] eta [[Coloradoko goi-ordokia]]. Kostako mendikateak iparraldera jotzen du, Kanada aldera. Alaskan dago Estatu Batuetako gailurrik garaiena: [[McKinley]] (6.194 metro). Iparralderago, [[Aleutiarrak]] sumendi-uhartedia dago (Makushin, 2.857 metro).
 
=== Hidrografia ===
Estatu Batuetako lurralderik gehiena [[Mississippi]]ren arroan dago. Mississippi ibaia, [[Missouri]] adarrarekin batera, munduko luzeena da. 1.970 kilometro egin ondoren [[Mexikoko golkoa]]n itsasoratzen da. [[Rio Grande]]k, berriz, [[Mexiko]]rekiko muga eratzen du. Hori ere Mexikoko golkoan itsasoratzen da. [[Ozeano Bare]]ra isurtzen diren ibaiak dira [[Colorado (ibaia)|Colorado]], ahoa [[Kaliforniako golkoa]]n duena, eta [[Columbia (ibaia)|Columbia]]. Ozeano Atlantikoan itsasoratzen direnak laburrak dira. Appalache mendietan dute iturburua eta nagusiak [[Hudson (ibaia)|Hudson]], [[Delaware (ibaia)|Delaware]], [[Potomac (ibaia)|Potomac]], [[Susquehanna]] eta [[Savannah (ibaia)|Savannah]] dira.
 
Estatu Batuetako aintzirarik zabalenak [[Aintzira Handiak]] dira, Kanadaren mugan: [[Superior]], [[Huron (aintzira)|Huron]], [[Michigan (aintzira)|Michigan]], [[Ontario (aintzira)|Ontario]] eta [[Erie]]. Aintzira horiek [[San Laurendi (ibaia)|San Laurendi]] emari handiko ibaiak lotzen ditu. Erie eta Ontario aintzirak [[Niagara (ibaia)|Niagara]] ibai laburrak lotzen ditu.
 
=== Klima ===
Alde handiak daude eskualdetik eskualdera Estatu Batuetan, bai garaieragatik, bai Atlantiko edo Pazifikoko itsaslaster hotzengatik; baina klimaren eragile nagusia haizea da: iparretik hegorantz trabarik gabe dabilela eta Mexikoko tropikotik datorren haize bero hezeak aurrez-aurre topo egiten duela [[Ipar polo]]tik datorren haize hotz eta lehorrarekin. [[Kalifornia]]ko itsasertzean oso hezea da klima. Oro har, bi multzo nagusi bereiz daitezke: mendebaldea, lehorra, [[Mendi Harritsu]]etatik [[Kostako mendikate]]raino hedatzen dena, eta ekialdea, hezea. [[Florida]]ko klima, berriz, tropikala da. [[Mexikoko golko]]tik Ohioko haranera hedatzen den lurraldeak [[klima kontinental]]a du.
 
== Historia ==
{{sakontzeko|Ameriketako Estatu Batuetako historia}}
136 ⟶ 26 lerroa:
Gerra zibilari eta indiar nazioekiko liskarrei esker, herrialdeak barne batasun handia lortu zuen eta kolonizazioaz gero amerikar muga izandako lurraldeak menderatu zituen. Horrela jarri ziren zabalkunde berrirako oinarriak. [[1867]]an [[Alaska]]ko lurraldea erosi zioten Errusiari. [[1890]]eko [[Wounded Kneeko sarraskia]] izan zen indiarren aurkako azken liskar armatu handia. [[1893]]an, estatu kolpe batek [[Hawaiiko Erresuma]]ko monarkia eraitsi zuen; bost urte geroago, AEBek uhartedia beretu zuten. [[Espainia-Estatu Batuak Gerra|Espainiaren aurkako gerra]] irabazirik, [[Filipinak]], [[Guam]] eta [[Puerto Rico]] anexionatu zituzten [[1898]]an.<ref>{{erreferentzia |url=https://history.state.gov/milestones/1866-1898/spanish-american-war |izenburua=The Spanish-American War, 1898 |argitaletxea=history.state.gov |sartze-data=2018-2-2}}</ref>
 
Urte haietan europarrek oldeka emigratu zuten Ipar Ameriketako hirietara, garai hartako hiririk jendetsuenetara, eta lurraldea oso bizkor urbanizatu zen. Emigrazioa eta urbanizazioa, ordea, ekonomia hazkundeari esker gertatu ziren, nagusiki. Estatu Batuek nekazaritza modernoa eta baliabide natural ugari zituzten, garraio sistema bikaina zen eta, batez ere, garrantzi handiko aurreramendua izan zuen bertako industriak, [[Cornelius Vanderbilt]], [[John D. Rockefeller]] eta [[Andrew Carnegie]] bezalako magnateen eskutik. Bankuek ere pisu handia hartu zuten. [[Thomas Alva Edison|Edison]] eta [[Nikola Tesla|Teslari]] esker, argindarra herrialdeko bazter guztietara zabaldu zen, eta [[Henry Ford]]ek automobilgintza irauli zuen. Hori guztia zela-eta, Estatu Batuetako ekonomia munduko aberatsena zen [[1918]]rako.<ref name="Nazio2"></ref>
argindarra herrialdeko bazter guztietara zabaldu zen, eta [[Henry Ford]]ek automobilgintza irauli zuen. Hori guztia zela-eta, Estatu Batuetako ekonomia munduko aberatsena zen [[1918]]rako.<ref name="Nazio2"></ref>
 
=== XX. mendea ===
{{sakontzeko|Ameriketako Estatu Batuetako historia (1918-1945)|Ameriketako Estatu Batuetako historia (1945-1964)}}
[[Lehen Mundu Gerra]] hasi zelarik neutral iraun bazuten ere, [[1917]]an gerran sartu ziren [[Lehen Mundu Gerrako Aliatuak|Aliatuen]] alde. Gerra osteko [[Parisko Bake Biltzarra (1919)|Parisko Bake Biltzarrean]], [[Woodrow Wilson]] presidentea nabarmendu zen, Estatu Batuak herrialde ahaltsua zirela erakutsiz. [[1920ko hamarkada]]n, industria handi eta kontsumo izugarrian oinarrituriko oparoaldia bizi izan zuen herrialdeak. Gizartean, ordea, erreakzio kontserbadore eta nazionalista gertatu zen eta, aldi berean, astialdiko kultura berria ([[jazz]]a, zinema eta kirolak) sortu zen; politikari dagokionez, joera kontserbadorea izan zen nagusi.<ref name="Nazio3">{{erreferentzia |url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505028/1505028.html |izenburua=Ameriketako Estatu Batuak Europako bi gerren artean (1919-1945) |argitaletxea=''Lur entziklopedia tematikoa'', CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus |sartze-data=2018-1-23}}</ref>
 
Mundu hark [[1929ko kraxa]] eta [[Depresio Handia]]rekin jo zuen hondoa. [[1932]]ko hauteskundeak irabazirik, [[Franklin Delano Roosevelt]]ek [[New Deal]] delakoa abiarazi zuen, herri guztia lanean jarriz eta erakundeen baliabide guztiak erabiliz Estatu Batuetako ekonomia eta gizartea berpizteko; lan horri esker lortu zuen herrialdeak [[Bigarren Mundu Gerra]]n demokrazien aitzindari izatea.<ref name="Nazio3"></ref> Gerran 400.000 estatubatuar soldadu hil baziren ere,<ref>{{erreferentzia |url=https://fas.org/sgp/crs/natsec/RL32492.pdf |izenburua= American War and Military Operations Casualties: Lists and Statistics |argitaletxea=Congressional Research Service, fas.org |abizena=Leland |izena=Anne |abizena2=Oboroceanu |izena2=Mari–Jana | sartze-data=2018-2-2}}</ref> herrialdearen indar ekonomiko eta militarra handitu zen. [[Bretton Woodseko batzarra|Bretton Woods]] eta [[Jaltako Batzarra|Jaltako]] batzarretan, Estatu Batuek beren onurarako baliatu zuten garaipena. [[1945]]eko abuztuaren 6an eta 9an, [[Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearrak|lehenbiziko bonba nuklearrak]] jaurti zituzten [[Japonia]]ko [[Hiroshima]] eta [[Nagasaki]] hirietan; 150.000 lagun baino gehiago hil ziren bonbardaketetan.<ref>{{erreferentzia |url=http://zientzia.eus/artikuluak/fisika-nuklearretik-energia-nuklearrera-eta-bonba-/ |izenburua=Fisika nuklearretik energia nuklearrera eta bonba atomikora |argitaletxea=zientzia.eus |abizena=Mendiburu |izena=Joana | sartze-data=2018-2-2}}</ref> Japonia irailaren 2an errenditu zen.
 
Bigarren Mundu Gerraren ondotik, Estatu Batuak eta [[Sobietar Batasuna]] izan ziren munduko bi superpotentziak. Elkarren kontrako bi eredu ziren, gizate, politika eta ekonomian, [[kapitalismo|kapitalista]] bata, eta [[komunismo|komunista]] bestea. [[Franklin Delano Roosevelt|Roosvelten]] desioa, demokrazia politikoa, merkataritza askatasuna eta nazioarteko lankidetza landuz, mundua berritik antolatzekoa, [[Stalin]]en pragmatismoaren aurrez aurre zegoen, haren interes nagusia errusiar lurraldea zabaltzea eta [[Ekialdeko Europa]] menderatzea baitzen.<ref name="Nazio4">{{erreferentzia |url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505037/1505037.html |izenburua=Bigarren Mundu Gerraren ondorioak |argitaletxea=''Lur entziklopedia tematikoa'', CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus |sartze-data=2018-1-23}}</ref> Bi superpotentzien arteko tentsio egoerari [[Gerra Hotza]] izena eman zitzaion. Mundua bi bloketan banatu zen, eta Estatu Batuek bloke kapitalistaren buruzagitza eta defentsa hartu zuten beren gain. [[Marshall Plana]]ren eta [[NATO]]ren bidez bideratu zuten [[Mendebaldeko Europa]]rako laguntza; bien bitartean, histeria antikomunista ([[macarthismo]]a) piztu zen beren lurraldean. Guztiarekin ere, AEBek eta SESBk ez zuten inoiz elkarren aurka jo zuzenean, zeren eta bi-biek sustaturiko armamentu lasterketa neurrigabeak ''izuaren oreka'' delakoa ekarri baitzuen. Hau da, gerra nuklearra lehertuz gero, garailerik gabe amaituko litzatekeelako segurtasuna.<ref name="Nazio5">{{erreferentzia |url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505041/1505041.html |izenburua=Gerra Hotza |argitaletxea=''Lur entziklopedia tematikoa'', CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus |sartze-data=2018-1-23}}</ref> Gerra Hotza 1991ean amaitu zen, Sobietar Batasuna desegin ondoren. Hala ere, Estatu Batuek gerra-ekonomia bat izaten jarraitu dute, arlo horri zeharka edo zuzenean lotutako korporazioak nagusi baitira bertan, baita gobernu federalaren urteko aurrekontuaren ia erdia.
 
Gerra Hotzean AEBek eta SESBk ez zuten inoiz elkarren aurka jo zuzenean, zeren eta bi-biek sustaturiko armamentu lasterketa neurrigabeak ''izuaren oreka'' delakoa ekarri baitzuen. Hau da, gerra nuklearra lehertuz gero, garailerik gabe amaituko litzatekeelako segurantza. Tentsio handieneko uneak [[1947]] eta [[1953]] bitartean gertatu ziren, [[Berlingo Blokeoa]]n ([[1948]]-[[1949]]) eta [[Koreako Gerra]]n ([[1950]]-1953) batez ere.<ref name="Nazio5">{{erreferentzia |url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505041/1505041.html |izenburua=Gerra Hotza |argitaletxea=''Lur entziklopedia tematikoa'', CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus |sartze-data=2018-1-23}}</ref> [[1957]]an, [[espazioko lasterketa]] lasterketa hasi zen, SESBk [[Sputnik|lehenbiziko satelite artifiziala]] Lurraren orbitan jarri zuenean. Sobietarra izan zen [[Vostok-1|espazioratu zen lehenbiziko gizakia]] ere, baina [[Neil Armstrong]] eta [[Buzz Aldrin]] estatubatuarrak izan ziren Ilargia lehenengo aldiz zapaldu zutenak, [[1969]]an.<ref name="sput">{{erreferentzia| izena=Ana |abizena= Galarraga Aiestaran |url=http://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/isputnik-1i-sobietarren-ezustekoa/ |izenburua=Sputnik 1, sobietarren ezustekoa |argitaletxea=''Elhuyar zientzia eta teknologia'', CC-BY-SA 3.0 lizentzia, aldizkaria.elhuyar.eus |sartze-data=2018-2-3}}</ref> [[1965]]etik aurrera, Estatu Batuak erabat nahasi ziren [[Vietnamgo Gerra]]n.
=== Azken urteak ===
[[2001]]. urtean, gerraz kanpoko herrigune batean [[historia]]n izandako [[2001eko irailaren 11ko atentatuak|erasorik handiena]] gertatu zen (2001 irailaren 11ko erasoak). Ustez, [[Al Kaida]]k zenbait hegazkin bahitu zituen barruan bidaiariak zihoazela, eta [[World Trade Center|Dorre Bikien]] aurka egin zuten talka: 3.000 hildakotik gora izan ziren. Erasoa arrazoi hartuta, AEBek [[Afganistango gerra (2001-egun)|Afganistango Gerra]] justifikatu zuten, "[[terrorismoaren aurkako gerra]]" hasiz. Aldi berean, [[Irakeko Gerra|Irak]] ere inbaditu zuten eta [[Patriot Act]] terrorismoaren aurkako lege ospetsua aurrera atera zuen [[George W. Bush]] orduko presidentearen [[Etxe Zuria|administrazioak]].
 
Barne egoerari dagokionez, ekonomia eta biztanleria hazi ziren. [[Afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimendua (1955-1968)|Eskubide zibilen aldeko mugimenduak]] indarkeriarik gabeko protesta ekintzak erabili zituen [[afro-amerikar]]rek jasaten zuten diskriminazioaren aurka; [[Rosa Parks]] eta [[Martin Luther King]] izan ziren mugimendu horretako buruzagi nagusiak. [[John F. Kennedyren hilketa]]ren ondoren, [[Lyndon B. Johnson]]en agintaldian onartu ziren eta Eskubide Zibilen Legea ([[1964]]) eta [[1965eko Boto Eskubide Legea|Boto Eskubide Legea]] ([[1965]]). [[1960ko hamarkada|1960ko]] eta [[1970eko hamarkada|1970eko hamarkadetan]] indar handia hartu zuen [[kontrakultura]]k, nazionalismo beltzak, Vietnamgo Gerraren aurkako protestek eta [[sexu iraultza]]k bultzaturik.
== Gobernua eta administrazioa ==
=== Politika ===
{{sakontzeko|Ameriketako Estatu Batuetako gobernu sailak|2008ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak|Ameriketako Estatu Batuetako gobernua}}
[[Fitxategi:WhiteHouseSouthFacade.JPG|right|thumb|[[Etxe Zuria]]|220px]]
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernua, konstituzio estatubatuarrak ezarria, 50 estatu, [[Washington|Columbiako Barrutia]], [[Puerto Rico]], [[Birjina uharte amerikarrak]], [[Samoa Estatubatuarra|Amerikar Samoa]], [[Ipar Marianak|Iparraldeko Mariana Uharteak]] eta [[Guam]]eko uharteek osatzen dute [[errepublika]] [[federalismo|federala]] da.
 
=== Azken urteak ===
Ameriketako Estatu Batuetako gobernu federalaren tamaina eta botereengatik, [[mundu]]ko botere handienetako gobernu bezala ezagutzen da. Horregatik, [[Ameriketako Estatu Batuetako presidenteen zerrenda|Herrialdeko presidentea]] munduko pertsonarik boteretsuenetarikoa bezala ezagutzen da.
Gerra Hotza 1991ean amaitu zen, Sobietar Batasuna desegin ondoren. Hala ere, Estatu Batuek gerra-ekonomia bat izaten jarraitu dute, arlo horri zeharka edo zuzenean lotutako korporazioak nagusi baitira bertan, baita gobernu federalaren urteko aurrekontuaren ia erdia.
 
[[2001]]. urtean, gerraz kanpoko herrigune batean [[historia]]n izandako [[2001eko irailaren 11ko atentatuak|erasorik handiena]] gertatu zen (2001 irailaren 11ko erasoak). Ustez, [[Al Kaida]]k zenbait hegazkin bahitu zituen barruan bidaiariak zihoazela, eta [[World Trade Center|Dorre Bikien]] aurka egin zuten talka: 3.000 hildakotik gora izan ziren. Erasoa arrazoi hartuta, AEBek [[Afganistango gerra (2001-egun)|Afganistango Gerra]] justifikatu zuten, "[[terrorismoaren aurkako gerra]]" hasiz. Aldi berean, [[Irakeko Gerra|Irak]] ere inbaditu zuten eta [[Patriot Act]] terrorismoaren aurkako lege ospetsua aurrera atera zuen [[George W. Bush]] orduko presidentearen [[Etxe Zuria|administrazioak]].
=== Banaketa administratiboa ===
{{sakontzeko|Ameriketako Estatu Batuen banaketa administratiboa|Ameriketako Estatu Batuetako itsasoz haraindiko uharteak|Ameriketako Estatu Batuetako estatu}}
Estatu Batuak 50 estatuz eta ''barruti federal'' batez ([[Washington|Columbiako Barrutia]]) osatuta daude. 48 estatuk (denak, [[Alaska]] eta [[Hawaii]] izan ezik), kontinenteko estatuak edo ''lower 48'' izenekoek [[Ipar Amerika]]ko erdialdea hartzen duten. Alaska [[Kanada]]k banantzen du beste estatuetatik. [[Hawaii]], berrogeita hamargarrena, [[Ozeano Barea]]n dagoen uhartedia da.
 
Ondorengo mapan agertzen diren lurraldeez gain, beste batzuek ere osatzen dituzte AEBak, batez ere Ozeano Bareko eta [[Karibe (argipena)|Karibeko]] hainbat [[uharte]] eta [[ameriketako Estatu Batuetako itsasoz haraindiko uharteak|atoloiek]]. [[1898]]tik, armadak [[Guantanamoko Badia Basea|Guantanamoko]] badian ([[Kuba]]) itsas base garrantzitsua du. Menpeko lurralde horietako biztanleek beste estatubatuar herritarren eskubide berdinak dituzte, baina ez dute zerga federalik ordaintzen, ez eta herrialdeko presidentea hautatzeko hauteskundeetan parte hartzen ere.<ref>Raskin, James B. (2003). ''Overruling Democracy: The Supreme Court Vs. the American People''. London and New York: Routledge, pp. 36–38. ISBN 0-415-93439-7.</ref>
{{AEB estatu mapa}}
 
{|
|colspan="2" align="left" valign="top" |
* [[Alabama]]
* [[Alaska]]
* [[Arizona]]
* [[Arkansas]]
* [[Colorado]]
* [[Connecticut]]
* [[Delaware]]
* [[Florida]]
* [[Georgia (AEB)|Georgia]]
* [[Hawaii]]
* [[Hego Carolina]]
* [[Hego Dakota]]
* [[Idaho]]
|colspan="2" align="left" valign="top" |
* [[Illinois]]
* [[Indiana]]
* [[Iowa]]
* [[Ipar Carolina]]
* [[Ipar Dakota]]
* [[Kalifornia]]
* [[Kansas]]
* [[Kentucky]]
* [[Louisiana]]
* [[Maine]]
* [[Maryland]]
* [[Massachusetts]]
* [[Mendebaldeko Virginia]]
|colspan="2" align="left" valign="top" |
* [[Mexiko Berria]]
* [[Michigan]]
* [[Minnesota]]
* [[Mississippi]]
* [[Missouri]]
* [[Montana]]
* [[Nebraska]]
* [[Nevada]]
* [[New Hampshire]]
* [[New Jersey]]
* [[New York (estatua)|New York]]
* [[Ohio]]
* [[Oklahoma]]
|colspan="2" align="left" valign="top" |
* [[Oregon]]
* [[Pennsylvania]]
* [[Rhode Island]]
* [[Tennessee]]
* [[Texas]]
* [[Utah]]
* [[Vermont]]
* [[Virginia]]
* [[Washington (estatua)|Washington]]
* [[Wisconsin]]
* [[Wyoming]]
|colspan="2" align="left" valign="top" |
Bestelako lurraldeak:
* [[Samoa Estatubatuarra|Amerikar Samoa]]
* [[Guam]]
* [[Puerto Rico]]
* [[Ipar Marianak|Iparraldeko Mariana Uharteak]]
* [[Birjina uharte amerikarrak]]
|colspan="2" align="left" valign="top" |
Uhartedi txikiak:
* [[Bajo Nuevo]]
* [[Baker Uhartea]]
* [[Howland Uhartea]]
* [[Jarvis Uhartea]]
* [[Johnston Atoloia]]
* [[Kingman Uharria]]
* [[Midway|Midway Atoloia]]
* [[Navassa uhartea|Navassa Uhartea]]
* [[Palmyra Atoloia]]
* [[Serranilla]]
* [[Wake|Wake Uhartea]]
|}
 
Ameriketako Estatu Batuetako gobernuko [[Ameriketako Estatu Batuetako Zentsu Bulegoa|Errolda Bulegoak]] lau eskualdetan eta 9 azpieskualdetan banaturik du herrialdea, errolda eta beste zenbait biztanleria datuetarako:
* [[Ipar-ekialdeko Estatu Batuak|Ipar-ekialdea]]: [[Ingalaterra Berria]] eta [[Erdialde Atlantikoko Estatuak]].
* [[Mendebalde Ertaina|Mendebaldeko Erdialdea]]: [[Ipar-ekialde Erdialdeko Estatuak]] eta [[Ipar-mendebaldeko Erdialdeko Estatuak]].
* [[Hegoaldeko Estatu Batuak|Hegoaldea]]: [[Hegoaldeko Estatu Atlantikoak]], [[Hego-ekialde Erdialdeko Estatuak]] eta [[Hego-mendebalde Erdialdeko Estatuak]].
* [[Mendebaldeko Estatu Batuak]]: [[Mendialdeko Estatuak]] eta [[Pazifikoko Estatuak]].
 
=== Hauteskundeak ===
<gallery mode="packed" heights="250">
1948,_1952,_1960_eta_1976ko_lehendakaria_aukeratzeko_hauteskundeen_emaitzak_estatuka.jpg|1948, 1952, 1960 eta 1976ko presidentetzarako hauteskundeen emaitzak estatuka. Gorria [[Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa|errepublikanoa]], urdina [[Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata|demokrata]]<ref>{{erreferentzia|izena=Fernando|abizena=Martínez Rueda||izena2=Mikel|abizena2=Aizpuru Murua|izenburua=Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2011|url=http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915|isbn=9788484383345}}</ref>
1980,_1992,_2000_eta_2008ko_lehendakaria_aukeratzeko_hauteskundeen_emaitzak_estatuka.jpg|thumb|1980, 1992, 2000 eta 2008ko presidentetzarako hauteskundeen emaitzak estatuka. Gorria [[Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa|errepublikanoa]], urdina [[Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata|demokrata]]<ref>{{Erreferentzia|izena=Fernando|abizena=Martínez Rueda||izena2=Mikel|abizena2=Aizpuru Murua|izenburua=Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2011|url=http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915|isbn=9788484383345}}</ref>
</gallery>
 
=== Segurtasuna eta Inteligentzia ===
{{sakontzeko|Polizia Ameriketako Estatu Batuetan|Ameriketako Estatu Batuetako Segurtasun Nazionalerako Saila}}
Segurtasun indarrak Ameriketako Estatu Batuetan justizia kriminalaren sistemako hiru osagaietako bat da kartzela eta auzitegi sistemekin batera. Herrialdean 5 mailatako polizia agentziak daude: [[federalismo|federalak]], [[estatu]]koak, [[konderri]]koak, [[udalerri]]koak eta polizia talde bereziak.
 
=== Indar armatuak ===
{{sakontzeko|Ameriketako Estatu Batuetako Indar Armatuak|Pentagonoa|Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Saila}}
Indar Armatuak, zuzenean [[Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Saila|Defentsa Sailaren]] ardurapean daude eta 5 gorputz edo armadatan banatzen dira.
 
== Demografia ==
=== Biztanleria ===
[[Fitxategi:1996_AEBko_biztanleriaren_banaketa.jpg|thumb|right|250px|AEBko biztanleriaren banaketa 1996an <ref>{{Erreferentzia|izena=Fernando|abizena=Martínez Rueda||izena2=Mikel|abizena2=Aizpuru Murua|izenburua=Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2011|url=http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915|isbn=9788484383345}}</ref>]]
[[Fitxategi:1980-1990_AEBko_biztanleriaren_hazkunde-tasa.jpg|thumb|right|250px|AEBko biztanleriaren hazkunde-tasa 1980-1990 bitartean<ref>{{Erreferentzia|izena=Fernando|abizena=Martínez Rueda||izena2=Mikel|abizena2=Aizpuru Murua|izenburua=Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2011|url=http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915|isbn=9788484383345}}</ref>]]
[[2018]]an, 326,9 milioi biztanle zituen.<ref name="POP"></ref> Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %18,7 dira, 15-24 urte bitartekoak %13,2, 25-54 urte bitartekoak %39,4, 55-64 urte bitartekoak %12,9 eta 65 urtetik gorakoak %15,6. Bizi itxaropena 80 urtekoa da; 77,7 urtekoa gizonezkoena eta 82,2 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).<ref name="cia">{{erreferentzia|izenburua=United States |argitaletxea=cia.gov |url=https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/us.html}}</ref>
 
=== Banaketa etnikoa ===
Herrialde askotarikoa da [[etnia]] eta [[arraza]] taldeen aldetik. Izan ere, [[europa]]r jatorria dutenez gain, [[afroamerikar]]rak (%12,6 [[2010]]ean), [[latinoamerika]]rrak (%16,3) eta [[asia]]rrak (%4,8) oso talde garrantzitsuak dira.<ref name="cia"></ref> Halaber, europarrak iritsi baino lehen, herri [[amerindiar]]rak bizi ziren lurraldean, besteak beste [[siux]]ak, [[txeroki]]ak eta [[komantxe]]ak, gaur egun oso egoera gutxitu eta baztertuan daudenak. Azkenik, aipagarria da [[Euskal etxeak|Euskal Diasporak]] herrialde honetan daukan presentzia, hainbat [[euskal etxeak|euskal etxe]] baitago barreiatuta [[North American Basque Organizations]] (NABO) erakundeak batuta.
 
=== Hizkuntzak ===
Ameriketako Estatu Batuek ez dute hizkuntza ofizialik, baina 32 estatutan [[ingeles]]ak du estatus ofiziala. [[Hawaii]]n ingelesa eta [[hawaiiera]] dira ofizialak, eta [[Alaska]]n 20 hizkuntza indigena daude onarturik.<ref name="cia"></ref> Ofizialak izan gabe, [[Mexiko Berri]]ko legeriak ingelesa eta gaztelaniaren erabilpena sustatzen du, eta [[Louisiana]]koak ingelesa eta frantsesarena.<ref>Dicker, Susan J., ''Languages in America: A Pluralist View''. Clevedon, UK: Multilingual Matters. pp. 216, 220–25.</ref> [[Puerto Rico]]n gaztelania da ofiziala, eta [[Guam]]en, naiz eta hizkuntza nagusiena ez izan, [[chamorro]]a ofiziala da. [[Polinesia]]ko beste uharteetan bertako hizkuntzak ere onartzen dira.
 
Erabilpenari dagokionez, ingelesa da hizkuntza nagusia, biztanleriaren %79ren etxeko hizkuntza baita (2015eko zenbatespena).<ref name="cia"></ref> Gaztelania da %13ren etxeko hizkuntza, eta txinera %1ena. Gaztelania da eskoletan bigarren hizkuntza bezala gehien erakusten dena. [[Amerindiar]]rek eusten diete beren hizkuntzei, baina oso hiztun gutxirekin eta. Duela bi mendeko egoerarekin alderaturik, hizkuntza indigenetako asko desagertu dira. Hauek dira hizkuntza indigena nagusiak: [[navajoera]], [[siuxera]], [[yupikera]], [[txerokiera]], mendebaldeko apatxeera, pimera, txoctawera, keresera, zuniera eta [[ojibwera]].
 
{| class="wikitable sortable" style="float:center; margin-left:1em; font-size: 90%"
|+ AEBetan milioi bat hiztun baino gehiago duten hizkuntzak (2016)<ref name="MLA Data">{{erreferentzia |url=http://www.mla.org/map_data |izenburua=United States |argitaletxea=Modern Language Association, mla.org|sartze-data=September 2, 2013}}</ref><ref>{{erreferentzia |url=http://factfinder.census.gov/faces/tableservices/jsf/pages/productview.xhtml?pid=ACS_10_1YR_B16001&prodType=table |izenburua=American FactFinder – Results |izena=U.S. Census Bureau |publisher=factfinder.census.gov}}</ref><ref>[https://www.census.gov/programs-surveys/acs/ ''American Community Survey (ACS)''], census.gov</ref>
|-
! Hizkuntza !! Biztanleriaren<br />ehunekoa !! Hiztun<br />kopurua !! Ingelesez<br />oso ongi<br />dakitenak !! Ingelesez<br />oso ongi<br />ez dakitenak
|-
| [[Ingeles]]a <small>(bakarrik)</small> || ~%80 || 237.810.023 || - - || - -
|-
| [[Gaztelania]]<br /><small>([[espainiar kreolerak|espainiar kreolera]] barne, baina [[Puerto Rico]] kanpoan utzirik)</small> || %13 || 40.489.813 || 23.899.421 || 16.590.392
|-
| [[Txinera]]<br /><small>(aldaera guztiak)</small> || %1,0 || 3.372.930 || 1.518.619 || 1.854.311
|-
| [[Tagalo]]a<br /><small>([[filipinera]] barne)</small> || %0,5 || 1.701.960 || 1.159.211 || 542.749
|-
| [[Vietnamera]] || %0,4 || 1.509.993 || 634.273 || 875.720
|-
| [[Arabiera]]<br /><small>(aldaera guztiak)</small> || %0,3 || 1.231.098 || 770.882 || 460.216
|-
| [[Frantsesa]]<br /><small>([[patois]]a eta [[cajun frantsesa]] barne)</small> || 0.3% || 1,216,668 || 965,584 || 251,087
|-
| [[Koreera]] || 0.2% || 1,088,788 || 505,734|| 583,054
|}
 
=== Hiri nagusiak ===
{{nagusia|Ameriketako Estatu Batuetako hiri nagusien zerrenda}}
{{Hiri handienak
| name = Ameriketako Estatu Batuetako hiri handienak
| country = Ameriketako Estatu Batuak
| stat_ref = 2016ko zenbatespena<ref>{{erreferentzia|url=https://factfinder.census.gov/faces/tableservices/jsf/pages/productview.xhtml?src=bkmk |izenburua=Annual Estimates of the Resident Population for Incorporated Places of 50,000 or More, Ranked by July 1, 2016 |argitaletxea=factfinder.census.gov |sartze-data=2018-1-26}}</ref>
| list_by_pop =
| class = nav
| div_name = Estatua
| div_link =
| kind = hiriak
 
| city_1 = New York | div_1 = New York (estatua){{!}}New York | pop_1 = 8.537.673 | img_1 = New_York_Skyline-02.jpg
| city_2 = Los Angeles | div_2 = Kalifornia | pop_2 = 3.976.322 | img_2 = Skyline_of_Central_Los_Angeles,_California_LCCN2013631474.tif
| city_3 = Chicago | div_3 = Illinois | pop_3 = 2.704.958 | img_3 = Chicago_Skyline_2016.jpg
| city_4 = Houston | div_4 = Texas | pop_4 = 2.303.482 | img_4 = Downtown_Houston_Skyline;_2009.jpg
| city_5 = Phoenix | div_5 = Arizona | pop_5 = 1.615.017
| city_6 = Philadelphia | div_6 = Pennsylvania | pop_6 = 1.567.872
| city_7 = San Antonio (Texas){{!}}San Antonio | div_7 = Texas | pop_7 = 1.492.510
| city_8 = San Diego (Kalifornia){{!}}San Diego | div_8 = Kalifornia | pop_8 = 1.406.630
| city_9 = Dallas | div_9 = Texas | pop_9 = 1.317.929
| city_10 = San Jose (Kalifornia){{!}}San Jose | div_10 = Kalifornia | pop_10 = 1.025.350
| city_11 = Austin | div_11 = Texas | pop_11 = 947.890
| city_12 = Jacksonville | div_12 = Florida | pop_12 = 880.619
| city_13 = San Frantzisko (Kalifornia){{!}}San Frantzisko | div_13 = Kalifornia | pop_13 = 870.887
| city_14 = Columbus (Ohio){{!}}Columbus | div_14 = Ohio | pop_14 = 860.090
| city_15 = Indianapolis | div_15 = Indiana | pop_15 = 855.164
| city_16 = Fort Worth | div_16 = Texas | pop_16 = 854.113
| city_17 = Charlotte | div_17 = Ipar Carolina | pop_17 = 842.051
| city_18 = Seattle | div_18 = Washington (estatua){{!}}Washington | pop_18 = 704.352
| city_19 = Denver | div_19 = Colorado | pop_19 = 693.060
| city_20 = El Paso (Texas){{!}}El Paso | div_20 = Texas | pop_20 = 683.080
}}
 
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:1996_AEBko_diru-sarrerak_biztanleko._Batez_bestekoa_100.jpg|thumb|1996 AEBko diru-sarrerak biztanleko. Batez bestekoa 100.<ref>{{Erreferentzia|izena=Fernando|abizena=Martínez Rueda||izena2=Mikel|abizena2=Aizpuru Murua|izenburua=Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2011|url=http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915|isbn=9788484383345}}</ref>]]
Estatu Batuetako [[ekonomia]] munduko indartsuena, ugariena eta teknologiaz aurreratuena da. [[Barne produktu gordin]]a biztanleko 31.500 dolarrekoa da, handiena nazio industrializatu nagusietan. Munduko biztanle guztien % 5 eskas dituelarik, Estatu Batuek ekoizten dute, urtero, planetako aberastasunen % 30 baino gehiago.
 
Baliabide aberatsak eta azpiegitura bikainak daude oparotasun horren oinarrian. 1975. urteaz gero, irabazi gehien-gehienak familia aberatsenen % 20ra joan dira. 1994-1998 urteetan gora egin zuen ekoizpen errealak, [[inflazio]] tasa oso txikia izan zen, eta [[langabezia]] tasa % 5etik beherakoa. Merkatuko ekonomia da Estatu Batuetakoa, eta pertsona eta enpresa pribatuek hartzen dituzte erabaki nagusiak; gobernuak merkatu pribatuetan erosten ditu gehienbat hornigaiak eta zerbitzuak. Estatu Batuetako enpresek Mendebaldeko Europako eta Japoniako kideek baino askoz malgutasun handiagoa dute kapitalak zabaltzeko, langileak kaleratzeko, eta produktu berriak sortzeko.
 
Aldi berean, muga handiak dituzte beren lehiakideen merkatuetan sartzeko, atzerritar konpainiek Estatu Batuetan sartzeko dituztenak baino askoz handiagoak. Estatu Batuetako [[enpresa]]k munduko lehenak dira, edo ia lehenak, teknologia aurreratuenetan, bereziki [[ordenagailu]]etan, eta sendagintza, aireontzi, eta hornigai militarretan, nahiz eta azken horiek zerbait murriztu diren Bigarren Mundu Gerraz gero. [[Teknologia]]ren aurreramenduen lastertasunaren ondorioz, two-tier labor market deritzana sortu da (“bi mailako lan merkatua): maila berehekoenek ez dute goiko mailakoen heziketa eta prestakuntza bera, eta, gero eta gehiago, ez dute eskuratzen ez soldata igoerarik, ez osasun aseguruen babesik, ez bestelakorik.
 
Epe luzerako arazoen artean, aipatu behar dira zaharragotzen ari den biztanleriaren sendagintza kostu gero eta handiagoak, azpiegitura ekonomikoan egin diren inbertsio desegokiak, eta familia sarreren etena gizatalde pobreenetan. 1999ko [[Barne produktu gordin|BPG]] 1998koa baino zertxobait apalagoa izan da, eta inflazioa eta langabezia bere horretan geratu dira gutxi asko. 1999ko arazoak Asia Ekialdeko eta Errusiako finantza krisi larriak izan dira, eta akzioen garestitasuna enpresen irabazien ondoan. [[1960]]ko hamarraldian Estatu Batuetako biztanleek munduko bizi maila altuena bazuten ere, gaur egungo gizartean gero eta nabarmenagoa da aberatsen eta pobreen arteko aldea.
 
=== Nekazaritza ===
[[Nekazaritza]]k langile aktiboen % 2,8 baino ez du hartzen (1994), baina munduko lehena da, eta nekazaritzaren batez besteko [[merkataritza]] soberakina urteko 10 bilioi dolarrekoa da. Oso teknika modernoak baliatzen ditu, eta bederatzi milioi pertsona inguru enplegatzen ditu nekazaritza gaien produkzio, eraldaketa, ontziratze, garraio, banaketa eta esportazioetan. Gai askotan da munduko estatu ekoizle nagusietako bat (lehena [[arto]]an eta soian) [1996]; tropikoetako gaiak baino ez ditu falta (kafea, bananak, kakaoa, etab.).
 
Garai batean ''[[belt]]''etan zegoen nekazaritza antolatua, gai bakarra lantzen zuten eraztun edo eskualdeetan alegia (Dairy Belt, esnearena; Wheat Belt, gariarena; Corn Belt, artoarena; Tobacco Belt, tabakoarena; Cotton Belt, kotoiarena), baina egitura hori aldatzen ari da. Ekialdean eta Aintzira Handien eskualdean [[merkatu]] urbanorako gaiak lantzen dira, eta hegoaldean, berriz, kotoiak eta tabakoak atzera egin dute eta lekua utzi diete soiari, fruitu eta lekariei, kakahuete eta bazkarako gaiei.
 
[[Nekazaritza|Laborantza]] da oraindik ere nagusi [[Middle West]]en, baina arto-soia-abere hazkuntza hirukotea ari da gaur nagusitzen. Mendebalde idorrak arrantxoen eskualdea izaten jarraitzen du, baina eremu ureztatuen gehitzeari esker, hirientzako balio handikoak diren gaiak hasi dira lantzen. Arrakasta horiek, ordea, badituzte beren alde txarrak ere: estatuak nekazaritzari ematen dion laguntza kostu handikoa da, nekazari askok [[zor (argipena)|zorra]] handiak dituzte, eta txikienak egoera larrian daude; nazioarteko egoerak bestalde eragin handia du nekazaritzaren orekan ([[gari]]aren esportazioan bereziki), eta lurrak erein gabe uztea da sarritan produkzio gehiegiaren kontra borrokatzeko modu bakarra. Basogintzaren ere Estatu Batuak dira munduko lehenak, eta bosgarrenak arrantzan (1995), baina hala ere beharren erdia baino ez dute asetzen alor horretan.
 
=== Industria ===
Behera egin du amerikar industriak munduan izan duen pisuak: [[1946]]an amerikar industriatik zetorren mundu osoko ekoizpenaren % 50, eta gaur egun % 20 baino gutxiago dator. Ekoizpenean, dena den, aurrenekoa izaten jarraitzen du, eta hirugarren mundu esportatzailea baino ez da gaur, [[Alemania]] eta [[Japonia]]ren atzetik. Oinarrizko industriek ([[burdingintza]], [[metalurgia]], kimikagintza), atzera egin dute, batez ere ipar-ekialdeko eta Aintzira Handietako Manufacturing Belt tradiziozko eskualde industrialetan, eta aldi berean oso alor garrantzitsuetan; automobilarenean eta ehungintzan adibidez, oso berregituratze sakonak egin dira.
 
[[Industria]] alor modernoek etorkizun ona dute: aeronautika, kimika gaiak, farmazia, eraikuntza elektrikoak eta elektronika profesionala; Estatu Batuak dira orobat aurrenekoak armagintzan. Ahulxeagoa da osagai elektronikoen eta elektronika zabalaren industrian, eta orobat etxetresna elektriko eta ikus-entzunezkoetan. Hala ere, abantaila handiak gordetzen ditu: multinazional sare garrantzitsu bat ([[General Motors]], [[Ford Motor Company|Ford]] eta [[Exxon]] munduko hiru enpresa handienak dira), teknologia aurreratuenen jabe dira, eta lehen mailako ikerketa dute. Hirugarren sektorearen garapen handiak (langileen % 71) [1994], aurreneko postua eman die Estatu Batuei jakintzaren eta informazioaren bilketa, metaketa eta banaketan, eta horiek guztiak funtsezkoak dira amerikar kulturak mundu osoan duen indar eta eraginean.
 
Langintza berrien eta teknologia aurreratuko industrien garapenak, turismoaren indarrak eta ingurumen hobeen bilaketak [[Eguzkiaren gerrikoa|Sun Belt]] eskualdearen garapena erraztu dute (“Eguzkiaren Eraztuna”: Florida, Texas, Kalifornia), eta [[Mexiko]]rekiko trukeen areagotzeak mugako eskualdearen hazkunde ekonomikoa ekarri du. Nolanahi ere, 1990eko hamarraldian izan da eragozpenik: [[zor (argipena)|zorrak]], merkataritza eta aurrekontu defizitak, biztanleen parte baten pobretzea.
 
Europar Batasuna, Estatu Batuekin pareka daitekeen merkatu bakarra, arerio bihurtu zaie; aldi berean, [[Japonia]]ren lehiak bizirik dirau industrian eta finantzetan, eta [[Alemania]] borrokan dihardu munduko lehen esportatzailea izateko. 1994aren abenduaren 1etik aurrera, merkataritza libreko eskualde batek ([[Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna|NAFTA]]) lotzen ditu Estatu Batuak, Kanada eta Mexiko.
 
[[Garraio]]ei dagokienez, alor askotan daude Estatu Batuak aurreneko lekuan: han dago munduko burdinbide, autobide eta errepide sarerik hoberena, auto kopuru handiena (munduko auto pribatu guztien % 25), eta bertan daude munduko hamar aireportu handienetatik zazpi.
 
[[2015]]ean, ia hiru milioi lanpostu berri sortu ziren AEBetan. Azken hamabost urteetan inoiz egondako enplegu sorrera handiena izan zen [[2014]]koa. [[Europa]]ko arazoak urrun utzita, langabezia tasa %5,6ra eraman du [[Barack Obama]]ren politikak.<ref>{{erreferentzia| url = http://www.berria.eus/paperekoa/2091/015/001/2015-01-10/ia_hiru_milioi_lanpostu_berri_daude_aebetan.htm | izenburua = Ia hiru milioi lanpostu berri daude AEBetan | argitaletxea = Berria | data = 2015eko urtarrilaren 9a |hizkuntza = eu}}</ref>
 
== Azpiegiturak ==
=== Garraioa ===
Herrialde hau izugarrizko lur eremua handiak dituenez, oso garrantzitsua da garraiorako azpiegitura egokiak izatea. Horregatik herrialde honetan zehar ibiltzeko errepide, [[aireportu]], trenbide eta [[itsas]] zerbitzuak oso garrantzitsuak dira. Garraioari loturik ardura guztiak [[Ameriketako Estatu Batuetako Garraiobide Saila|Garraiobide Sailak]] ditu, segurtasun izan ezik, azken hau [[Ameriketako Estatu Batuetako Segurtasun Nazionalerako Saila|Segurtasun Nazionalerako Sailak]] kudeatzen baitu.
 
{| class="wikitaula" align="right"
|-
! Garraio mota
! Bidaiari-miliak<br />(milioika)
! Ehunekoa
|-
| '''Errepidez - guztira'''
| align="right"| '''4,884,557'''
| align="right"| '''88.79%'''
|-
| auto eta motorraz
| align="right"| 4,520,810
| align="right"| 82.18%
|-
| Kamioiez
| align="right"| 222,836
| align="right"| 4.05%
|-
| Autobusez
| align="right"| 162,908
| align="right"| 2.96%
|-
| '''Hegazkinez'''
| align="right"| '''583,689'''
| align="right"| '''10.61%'''
|-
| '''Trenez - guztira'''
| align="right"| '''30,972'''
| align="right"| '''0.56%'''
|-
| Joan-etorriak
| align="right"| 16,118
| align="right"| 0.29%
|-
| Lanera joatea
| align="right"| 9,473
| align="right"| 0.17%
|-
| Aldirikoak
| align="right"| 5,381
| align="right"| 0.10%
|-
| '''Bestelakoak (adib. ferryak)'''
| align="right"| '''2,091'''
| align="right"| 0.04%
|-
|colspan=3|<small>Iturria: 2005eko Garraiobide Estatistika Bulegoak emanda.</small>
|}
 
==== Errepideak ====
{{AEB estatuarteko autobideak}}
AEBetan oso garrantzitsuak dira errepideak, hauen bitartez egiten baita [[garraio]] guztiaren ia %90. Horregatik, [[1950]]an, lehenengo estatuarteko autobideak edo ''Interstate highway'' direlakoak eraikitzen hasi ziren. Horretarako, AEB osoan zehar autobide sare bat sortu behar izan zuten, garai hartan zeuden auto kopuru handiari aurre egiteko. Orduan, '''Estatuarteko Autobide Sarea''' edo ''Interstate Highway System'' sortu zuten, herrialdeko [[autobide]] guztiak kudeatzeko. Garrantzitsuena [[Interstate 95]] da.
 
{|
| [[Fitxategi:Interstate Highways.png|left|thumb|200px|Autobide edo ''Interstate'' sarea]]
| [[Fitxategi:I-95.svg|thumb|left|75px|Autobide baten seinalearen adibidea]]
|}
 
[[Fitxategi:San Diego Trolley over Interstate 8.jpg|thumb|250px|[[Interstate 8]] [[San Diego (Kalifornia)|San Diegon]].]]
Nahiz eta estatuarteko autobideak garrantzitsuenak diren, badaude beste autobide mota batzuk:
* '''Estatubatuar autobideak''': bigarren mailako autobideak dira.
* '''Estatu autobideak''': [[estatu]] bakoitzak duen berezko [[autobide]]ak dira.
* '''Konderriko autobideak''': konderrietan dauden autobide txikiak dira, gehienbat.
 
==== Aireportuak ====
[[Fitxategi:SWA 737 MDW.jpg|250px|left|thumb|Chicagoko Midway aireportua.]]
[[Aireportu]]ak garrantzia izugarria du Ameriketako Estatu Batuetan. [[Mundu]]ko 30 aireportu erabilienetatik, 17 herrialde honetan daude. Halaber, munduko lehena [[Hartsfield-Jackson nazioarteko aireportua]] da. Hain herrialde handia denez, asko bidaiatzen da hegazkinez, nahiz oporretarako edo negoziorako. Ameriketako Estatu Batuetako aireportuen kudeaketaz [[Hegazkintza Administrazio Federala]] agentzia [[federalismo|federala]] arduratzen da, gainera, [[2001eko irailaren 11ko atentatuak|irailaren 11ko atentatuen]] ondoren, aireportuetako segurtasun indarrak izugarri sendotu zituzten.
 
Herrialdeko airelinea garrantzitsuenak [[Delta Air Lines]] eta [[American Airlines]] dira.
 
* Aireportuak: '''14.893''' (2005)
* Asfaltatutako lurreratze-pistak dituzten aireportuak: '''5.174'''
* Asfaltatu gabeak: '''9.398'''
* Heliportuak: '''118''' (1999)
 
{{Graph:Street map with marks | lat= 40 | lon= -100 | zoom=2 | width = 900 | height = 600 | wdqs=
SELECT DISTINCT ?airport ?coord ?range
WHERE
{
?airport wdt:P31 wd:Q1248784 ;
?range wd:Q30;
wdt:P625 ?coord.
}
}}
 
{| class=wikitaula
|+ '''AEBetako aireportu garrantzitsuenak''' (2008)
|-bgcolor=lightgrey
! !! Aireportua !! Kokapena
|-
| 1. || [[Hartsfield-Jackson nazioarteko aireportua]] || [[Atlanta]], [[Georgia (AEB)|Georgia]]
|-
| 2. || [[O'Hare nazioarteko aireportua]] || [[Chicago]], [[Illinois]]
|-
| 3. || [[Los Angelesko nazioarteko aireportua]] || [[Los Angeles]], [[Kalifornia]]
|-
| 4. || [[Dallas-Fort Worth nazioarteko aireportua]] || [[Dallas]]/[[Fort Worth]], [[Texas]]
|-
| 5. || [[Denverko nazioarteko aireportua]] || [[Denver]], [[Colorado|Kolorado]]
|}
 
==== Trenbideak ====
[[Fitxategi:Image-Grand central Station Outside Night 2.jpg|240px|thumb|left|[[New York]]eko geltoki nagusia]]
Ameriketako Estatu Batuetan [[XX. mendea|XX. mendeko]] erdira arte, trena zen garraiobiderik ezagunena eta erabiliena. Urte batzuen ondoren, [[hegazkin]] eta [[ameriketako Estatu Batuetako estatuarteko autobideen zerrenda|estatuarteko autobideen]] ''booma'' gertatu zenean, tren bidezko garraio izugarri gutxitu zen. Gaur egun gutxi erabiltzen den garraio izan arren, gobernuak tren-sare nazional bat mantentzen du hiri nagusien artean, adibidez [[New York]], [[Washington]], [[Boston]], [[Chicago]]ren artean. Herrialdeak baditu beste inguruko herrialdeekin trenbide-loturak:
* - [[Kanada]]rekin '''bai''', [[New York]] eta [[Montreal]] alde batetik; [[Seattle]] eta [[Vancouver]] beste aldetik.
* - [[Mexiko]]rekin '''bai''', [[El Paso (Texas)|El Pasotik]] [[Chihuahua (Mexiko)|Chihuahuara]].
* - [[Kuba]]rekin '''ez''', Estatu Batuen bahituraren ostean, [[Florida]] eta [[Habana]] arteko trenbide guztiak moztu ziren.
* - [[Errusia]]rekin '''ez''', nahiz eta trenbide bat proposatu den.
{{clear}}
 
==== Portuak ====
Herrialdeak itsas portuek garrantzi handia dute merkataritza garraiorako. Horregatik, [[Munduko porturik garrantzitsuenak zamaren arabera|Munduko 20 portu garrantzitsuenen]] artean AEBetako bi ditugu: [[Hego Louisianako portua|Hego Louisiana]] eta [[Houstoneko portua|Houstonekoa]], [[Texas]]en.
 
== Kultura ==
Estatu Batuetako [[kultura]]k entzute handiko eta goi mailako artistak eta idazlek izan ditu. XIX. mendeko literatura alorrean gailendu ziren idazleak dira, beste askoren artean, [[Mark Twain]], [[Edgar Allan Poe]], [[Herman Melville]], [[Walt Whitman]] eta [[Henry James]]. XX. mendekoen artean aipatzekoak dira [[Ernest Hemingway]], [[William Faulkner]], [[John Steinbeck]], [[H. L. Mencken]], [[Francis Scott Fitzgerald|F. Scott Fitzgerald]], [[Norman Mailer]], [[Saul Bellow]].
 
Antzerkigile nagusietakoak [[Eugene O’Neill]] eta [[Tennessee Williams]] dira. Olerkari ospetsuak dira: [[Ezra Pound]], [[T. S. Eliot]] eta [[Robert Frost]]. Hala ere zinemagintza izan da mundu osoan eragin handienen izan duen kultura alorra; [[Howard Hawks]], [[George Cukor]], [[Orson Welles]], [[Frank Capra]], [[John Ford]] eta [[John Huston]] ospe handiko zinea zuzendariak dira. Estatu Batuetako herri musika ere mundu guztira hedatu da: [[Duke Ellington]] (jazz), [[Albert King]] (blues), [[Hank Williams]] (country) eta, batez ere, [[Elvis Presley]] (rock and roll), beste askoren artean.
 
=== Jaiak ===
{| class="wikitaula"
|+ Jaiegunak
! Data !! Izena euskaraz !! Bertako izena
|-
| Urtarrilaren 1a
| [[Urteberri-egun]]a
| ''New Year's Day''
|-
| Urtarrilaren 3. astelehena
| Martin Luther Kingen eguna
| ''Martin Luther King, Jr. Day''
|-
| Otsailaren 3. astelehena
| Presidenteen eguna
| ''Presidents' Day''
|-
| Maiatzaren 2. igandea
| Amaren eguna
| ''Mother's Day''
|-
| Maiatzaren azken astelehena
| Gomutazko eguna
| ''Memorial Day''
|-
| Ekainaren 3. igandea
| Aitaren eguna
| ''Father's Day''
|-
| Uztailaren 4a
| [[Independentziaren eguna (AEB)|Independentziaren eguna]]
| ''Independence&nbsp;Day''
|-
| Irailaren 1. astelehena
| Lanaren eguna
| ''Labor Day''
|-
| Urriaren 2. astelehena
| Arrazaren eguna
| ''Columbus Day''
|-
| Urriaren 31a
| Sorginen gaua
| ''[[Halloween]]''
|-
| Azaroaren 11a
| Beteranoen eguna
| ''Veterans' Day''
|-
| Azaroaren 4. osteguna
| [[Esker emate eguna]]
| ''Thanksgiving''
|-
| Abenduaren 25a
| [[Eguberria]]
| ''Christmas''
|}
 
=== Kirolak ===
[[Beisbol]]a, [[saskibaloi]]a eta [[amerikar futbol]]a dira jarraitzailerik gehien duten kirolak. Mundo osoan oso ezaguna da [[NBA]] saskibaloi liga, esate baterako. [[AEBetako Irekia]] tenis txapelketa prestigioduna da halaber.
 
== Euskal diaspora ==
{{sakontzeko|Euskal estatubatuarrak}}
Ameriketako Estatu Batuetako [[2000]]ko erroldan, 57.793 estatubatuarrek alde bateko edota euskal jatorri osoa dute. Euskal estatubatuar gehien dituzten estatuak [[Kalifornia]] (20.868), [[Idaho]] (6.637), [[Nevada]] (6.096), [[Washington]] (2.665) eta [[Oregon]] (2.627) dira.
 
== Erreferentziak ==
{{lur | data=2015-01-11}}
{{erreferentzia zerrenda|2}}
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
{{Atari|Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuak}}
{{Wikiproiektu|Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuak|AEB wikiproiektua.svg}}
{{clear}}
* {{en}} {{es}} [http://www.whitehouse.gov Etxe Zuriaren webgunea], whitehouse.gov
* {{en}} [http://www.house.gov/ Ordezkarien Etxea], house.gov
* {{en}} [http://www.senate.gov/ Senatua], senate.gov
* {{en}} [http://www.firstgov.gov/ Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuaren webgunea], firstgov.gov
{{CIA|us}}
 
{{Amerikako herrialde eta lurralde aurkibidea}}
{{nabarmendutako artikulua}}
 
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuak| ]]