Ameriketako Estatu Batuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
145. lerroa:
Mundu hark [[1929ko kraxa]] eta [[Depresio Handia]]rekin jo zuen hondoa. [[1932]]ko hauteskundeak irabazirik, [[Franklin Delano Roosevelt]]ek [[New Deal]] delakoa abiarazi zuen, herri guztia lanean jarriz eta erakundeen baliabide guztiak erabiliz Estatu Batuetako ekonomia eta gizartea berpizteko; lan horri esker lortu zuen herrialdeak [[Bigarren Mundu Gerra]]n demokrazien aitzindari izatea.<ref name="Nazio3"></ref> Gerran 400.000 estatubatuar soldadu hil baziren ere,<ref>{{erreferentzia |url=https://fas.org/sgp/crs/natsec/RL32492.pdf |izenburua= American War and Military Operations Casualties: Lists and Statistics |argitaletxea=Congressional Research Service, fas.org |abizena=Leland |izena=Anne |abizena2=Oboroceanu |izena2=Mari–Jana | sartze-data=2018-2-2}}</ref> herrialdearen indar ekonomiko eta militarra handitu zen. [[Bretton Woodseko batzarra|Bretton Woods]] eta [[Jaltako Batzarra|Jaltako]] batzarretan, Estatu Batuek beren onurarako baliatu zuten garaipena. [[1945]]eko abuztuaren 6an eta 9an, [[Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearrak|lehenbiziko bonba nuklearrak]] jaurti zituzten [[Japonia]]ko [[Hiroshima]] eta [[Nagasaki]] hirietan; 150.000 lagun baino gehiago hil ziren bonbardaketetan.<ref>{{erreferentzia |url=http://zientzia.eus/artikuluak/fisika-nuklearretik-energia-nuklearrera-eta-bonba-/ |izenburua=Fisika nuklearretik energia nuklearrera eta bonba atomikora |argitaletxea=zientzia.eus |abizena=Mendiburu |izena=Joana | sartze-data=2018-2-2}}</ref> Japonia irailaren 2an errenditu zen.
 
Bigarren Mundu Gerraren ondotik, Estatu Batuak eta [[Sobietar Batasuna]] izan ziren munduko bi superpotentziak. Elkarren kontrako bi eredu ziren, gizate, politika eta ekonomian, [[kapitalismo|kapitalista]] bata, eta [[komunismo|komunista]] bestea. [[Franklin Delano Roosevelt|Roosvelten]] desioa, demokrazia politikoa, merkataritza askatasuna eta nazioarteko lankidetza landuz, mundua berritik antolatzekoa, [[Stalin]]en pragmatismoaren aurrez aurre zegoen, haren interes nagusia errusiar lurraldea zabaltzea eta [[Ekialdeko Europa]] menderatzea baitzen.<ref name="Nazio4">{{erreferentzia |url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505037/1505037.html |izenburua=Bigarren Mundu Gerraren ondorioak |argitaletxea=''Lur entziklopedia tematikoa'', CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus |sartze-data=2018-1-23}}</ref> Bi superpotentzien arteko tentsio egoerari [[Gerra Hotza]] izena eman zitzaion. Mundua bi bloketan banatu zen, eta Estatu Batuek bloke kapitalistaren buruzagitza eta defentsa hartu zuten beren gain. [[Marshall Plana]]ren eta [[NATO]]ren bidez bideratu zuten [[Mendebaldeko Europa]]rako laguntza; bien bitartean histeria antikomunista ([[macarthismo]]a) piztu zen beren lurraldean. Guztiarekin ere, AEBek eta SESBk ez zuten inoiz elkarren aurka jo zuzenean, zeren eta bi-biek sustaturiko armamentu lasterketa neurrigabeak ''izuaren oreka'' delakoa ekarri baitzuen. Hau da, gerra nuklearra lehertuz gero, garailerik gabe amaituko litzatekeelako segurtasuna.<ref name="Nazio5">{{erreferentzia |url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505041/1505041.html |izenburua=Gerra Hotza |argitaletxea=''Lur entziklopedia tematikoa'', CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus |sartze-data=2018-1-23}}</ref> Gerra Hotza 1991ean amaitu zen, Sobietar Batasuna desegin ondoren. Hala ere, Estatu Batuek gerra-ekonomia bat izaten jarraitu dute, arlo horri zeharka edo zuzenean lotutako korporazioak nagusi baitira bertan, baita gobernu federalaren urteko aurrekontuaren ia erdia.
1945ean, [[Gerra Hotza]] hasi zen, eta Estatu Batuak bihurtu ziren munduko herrialde boteretsuena [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunarekin]] batera, batez ere arlo militarrean. Gerra Hotza 1991ean amaitu zen, Sobietar Batasuna desegin ondoren. Hala ere, Estatu Batuek gerra-ekonomia bat izaten jarraitu dute, arlo horri zeharka edo zuzenean lotutako korporazioak nagusi baitira bertan, baita gobernu federalaren urteko aurrekontuaren ia erdia.
 
[[2001]]. urtean, gerraz kanpoko herrigune batean [[historia]]n izandako [[2001eko irailaren 11ko atentatuak|erasorik handiena]] gertatu zen (2001 irailaren 11ko erasoak). Ustez, [[Al Kaida]]k zenbait hegazkin bahitu zituen barruan bidaiariak zihoazela, eta [[World Trade Center|Dorre Bikien]] aurka egin zuten talka: 3.000 hildakotik gora izan ziren. Erasoa arrazoi hartuta, AEBek [[Afganistango gerra (2001-egun)|Afganistango Gerra]] justifikatu zuten, "[[terrorismoaren aurkako gerra]]" hasiz. Aldi berean, [[Irakeko Gerra|Irak]] ere inbaditu zuten eta [[Patriot Act]] terrorismoaren aurkako lege ospetsua aurrera atera zuen [[George W. Bush]] orduko presidentearen [[Etxe Zuria|administrazioak]].