Eslovenia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
108. lerroa:
 
[[Fitxategi:Teritorialci so z armbrustom zadeli tank v križišču pred MMP Rožna Dolina..jpg|thumb|300px|Hamar eguneko gerra.]]
1990eko erreferendumean, biztanleen % 90ek independentziaren aldeko botoa eman zuen. Esloveniako komunikabideak geroz eta haserreago zeuden Jugoslaviako armada federalarekin, eta udalerriek erreklutatze paraleloak antolatu zituzten, lurraldearen defentsarako. 1991ko[[1991]]ko [[ekainaren 25ean25]]ean, Esloveniak eta Kroaziak nork bere independentzia aldarrikatu zuen ofizialki. Jugoslaviako gobernu federalak, [[Ante Markovic]] kroaziarra buru zuela, ez zituen aldarrikapen horiek onartu, eta gudaroste federalari esku har zezan agindu zion. Lehen gudaldietako erronka kanpoko mugen kontrola ziurtatzea izan zen. 1991ko ekainaren 28an su-etena adostu zuten hiru hilabeterako. Baina urrian, Esloveniak berretsi egin zuen burujabetza osoaren aldeko borondatea, eta Europar Batasuneko arbitratze-batzordeak aitortu egin zion eskubide hori. Alemaniak urte bereko abenduan onartu zuen Eslovenia nazio independente gisa, eta ondoren, 1992ko urtarrilean, beste hogeita hamar bat herrialdek gauza bera egin zuten, Europar Batasunekoak barne zirela. 1992ko maiatzean sartu zen Eslovenia Nazio Batuen erakundean.
 
1992ko legebiltzarrerako hauteskundeak kristau demokratek eta demokrata liberalek irabazi zituzten, Janez Drnovšek buru zutela, eta azken horrek gobernu-koalizio bat osatu zuen 1993ko urtarrilean, bera lehen ministro zena. Lehendakaritzari Milan Kucanek eutsi zion. Nazioarteko Diru Funtsean sartu eta Munduko Bankuko kide egin ondoren, 1996ko ekainean, Esloveniak elkartze-hitzarmen bat sinatu zuen Europar Batasunarekin, baina ez zen berretsi 1997ko uztaila arte. Prozesuak, izan ere, atzerapena izan zuen. 1996ko azaroko hauteskundeetan izandako emaitzak zirela-eta, ez zen erraza izan gobernu berria eratzea. Azkenean, 1997ko otsailean, Janez Drnovšek hautatu zuten lehen ministro, Alderdi Demokrata Liberalaren eta Esloveniako Herri Alderdiaren (Europar Batasunean sartzearen aurkakoa) arteko koalizioaren buruan. Azaroan, Milan Kucan aukeratu zuten berriro errepublikako lehendakari. [[2004]]ko [[martxoaren 29]]an [[Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOn]] sartu zen, eta urte bereko [[maiatzaren 1]]ean, [[Europar Batasuna|Europar Batasunean]].