Ross Brawn: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
Ondoren, [[1997]]tik [[2006]]ra [[Scuderia Ferrari|Ferrariren]] zuzendari teknikoa izan zen. [[Michael Schumacher]]ren lagunik onenetakoa da. [[1997]]an fitxatu zuen [[Scuderia Ferrari|Ferrarik]] eta [[Michael Schumacher]]rek eta biek lasterketaren estrategia erabakitzen zuten. Elkarlan horren bitartez, segidan 5 [[1 Formula]]ko Txapelketa irabazi zuten. Anekdota bezala, [[2004]]ko [[Frantziako Sari Nagusia]]n, Ross Brawnek boxeetan lau alditan gelditzeko estrategia diseinatu zuen eta horrek ez zuen [[Michael Schumacher]]rek lasterketa irabaztea eragotzi.
 
[[2007]]ko [[azaro]]an [[Honda]] taldeak fitxatu zuen [[Honda Racing F1 Team]] taldearentzat. Brawnek taldearen diseinuaren, fabrikazioaren, ingeniaritzaren eta lehiaren ardura hartu zuen. [[Nick Fry]] nagusi exekutiboarekin egiten du lan.
 
[[Honda Racing F1 Team]] taldea desagertzeko zorian zegoela, Brawnek [[2009]]ko [[martxoaren 6]]an Hondaren akzioak erosi eta [[Brawn GP|Brawn GP Formula One Team]] [[1 Formula]] taldea sortu zuen. Bere lehendabiziko denboraldian punta-puntako taldea sortzea lortu zuen, [[2009ko 1 Formulako denboraldia]]ren lehendabiziko lasterketan bere taldeko gidariek lehenengo eta bigarren postuak lortu baitzituzten. Gaur egun, [[Jenson Button]] eta [[Rubens Barrichello]] gidariek lehenengo eta bigarren postuan daude hurrenez hurren [[1 Formula]]ko txapelketan.