Resistência Galega: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Pintadaresistenciagalega.JPG|thumb|250px|righteskuinera|Resistência Galegaren aldeko margoketa [[Vigo]]n.]]
'''Resistência Galega''' (''Galiziar Erresistentzia'') [[Galizia]]n hainbat [[sabotaje]] eta ekintza armatu aldarrikatzeko erabilitako izena da. Izena manifestu baten bidez agertu zen lehen aldiz, eta bertan Galiziaren [[independentzia]] eta [[sozialismo]]aren aldeko ekintza armatuak egitera dei egiten zen. Zentzu horretan, Resistêcia, erakunde egituratu bat baino, izaera independentistako ekintzak aldarrikatzeko erabilitako izena dirudi, talde desberdinek erabilitakoa.
 
== Historia ==
=== 2005 ===
RG izena [[2005]]eko [[uztailaren 20]]an agertu zen, Galiziako Aberriaren Eguna baino pixka bat lehenago, [[internet]]en ''Manifesto da Resistência Galega'' agiria plazaratuz. Bertan, Galiziaren [[independentzia]] eta [[sozialismo]]aren alde borroka armatuaren beharra agertzen zuen. Galiziako talde independentista gehienek, baina, taldearekin zer ikusirik ez zutela argitu zuten<ref> [http://www.lukor.com/not-esp/locales/portada/06092019.htm Colectivos independentistas se desvinculan de Resistencia Galega y consideran que es un grupo 'testimonial'], ''Lukor'' </ref>.
 
=== 2006 ===
[[2006]]ko irailean, [[Portugal]]go poliziak lehergailuak egiteko materiala topatu zuen, Resistência Galegaren propagandarekin batera, [[Galizia]]ko mugatik gertuko mendi batean, [[Vieira do Minho]] herritik gertu. Poliziaren arabera ere bai, taldearekin zer ikusia zuten [[Galizia]]ko hainbat gazte klandestinitatean murgildu ziren taldea ekintzak egiten hasi zenetik<ref> [http://www.elprogreso.es/noticia.asp?id=344198 El grupo 'activo' de Resistencia Galega está integrado por unos seis jóvenes], ''El Progreso'', 2007ko maiatzaren 20a </ref>.
 
14. lerroa:
* Abiadura handiko trenaren (AVE) aurkako sabotajea, obretako makina bati su emanez<ref> [http://www.mundogaliza.com/galiza/de-novo-resistencia-galega-2 De novo Resistencia Galega], ''Mundo Galiza'', 2007ko maiatzaren 19a</ref>.
 
=== 2011 ===
[[2011]]ko azaroan lau lagun atxilotu zituzten Resistênciako kideak zirelakoan<ref>[http://www.kaosenlared.net/noticia/policia-atribuye-independentistas-gallegos-detenidos-plan-contra-princ La policía atribuye a los independentistas gallegos detenidos un plan contra los Príncipes], ''Kaosenlared.net'', 2011ko abenduaren 1a</ref>.
 
=== 2012 ===
[[2012]]ko [[martxoaren 27]]an, Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak "terrorismoa" egotzi zien Resistencia Galegako sei kideri. "Erakunde terroristako" partaide izatea, lehergaiak izatea eta dokumentu faltsuak erabiltzea leporatu zien<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/62876/auzitegi_nazionalak_terrorismoa_egotzi_die_resistencia_galegako_sei_kideri.htm «Auzitegi Nazionalak "terrorismoa" egotzi die Resistencia Galegako sei kideri»], ''Berria'', 2012-03-27</ref>.
 
[[2012]]ko [[irailaren 16]]an, Galiziar Erresistentziako lau ustezko kide atxilotu zituzten [[Vigo]]n Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak batera egindako operazio batean. Kideeek zonaldean aparkatutako ibilgailu baten barnean utzi zuten [[bizkar-zorro|motxila]], eta oinez utzi zuten parkea. Ondorioz, Poliziak bertan atxilotu zituen, motxilan lehergaiak zeudelakoan. Zonaldea hesiz inguratu zuten, eta Lehergaiak Desaktibatzeko Taldeko kideek motxilaren barnean "potentzia handiko" bi lehergai zeudela baieztatu zuten<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/953746/vigo--galiziar-erresistentziako-lau-ustezko-kide-atxilotu-dituzte/ «Galiziar Erresistentziako lau ustezko kide atxilotu dituzte Vigon»], ''EiTB'', 2012-09-26</ref>.
 
[[2012]]ko [[urriaren 30]]ean, Resistencia Galega taldeko ustezko bi kide atxilotu zituzten [[Ferrol]]en. Poliziak finantzazio aparatuko kide izatea egozten zien<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/977556/resistencia-galega--ustezko-bi-kide-atxilotu-dituzte-ferrolen/ «Resistencia Galega taldeko ustezko bi kide atxilotu dituzte Ferrolen»], ''EiTB'', 2012-10-30</ref>.
 
=== 2013 ===
[[2013]]ko [[urtarrilaren 8]]an, Resistencia Galegako ustezko kide bat atxilotu zuten. [[Ames]] inguruko baso batean izan zen atxiloketa. Atxilotuak hiru lehergailu omen zeramatzan atxilotu zutenean<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/1219802/resistencia-galega-atxiloketa--ustezko-kide-atxilotu-dute-amesen/ «Resistencia Galegako ustezko kide bat atxilotu dute»], ''EiTB'', 2013-01-08</ref>.
 
[[2013]]ko [[ekainaren 28]]an, lau independentista galiziarrentzat Espainiako Audientzia Nazionalak 64 urteko espetxe zigorra eskatu zuen. Diario Liberdadek argitaratu zuenez, “Resistencia Galega” antolakundean parte hartu izana egozten zieten eta estatu espainiarrak eta [[PP]]k erakunde hau terroristatzat zuten<ref>Xuban Zubiria, [http://www.argia.com/albistea/64-urteko-espetxe-zigor-eskaera-lau-independentista-galiziarrentzat «64 urteko espetxe zigor eskaera lau independentista galiziarrentzat»], ''Argia'', 2013-06-28, CC-BY-SA lizentzia</ref>.
 
=== 2014 ===
[[2014]]ko [[apirilaren 24]]an, Resistencia Galega talde terrorista bat zela ebatzi zuen Gorenak. Talde horretako lau kideri zigorrak murriztu zizkion Auzitegi Gorenak: Auzitegi Nazionalak 10 eta 18 urte ezarri zizkien, baina Gorenak zigorra 8 eta 14 urtetara jaitsi zuen<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2188594/resistencia-galega-talde-terrorista-dela-ebatzi-du-gorenak/ «Resistencia Galega talde terrorista bat dela ebatzi du Gorenak»], ''EiTB'', 2014-04-24</ref>.