Alvia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
46. lerroa:
120 Serie berriarekin batera ''Alvia'' izeneko zerbitzuak eskaintzen hasi ziren [[2006]]ko [[maiatzaren 17]]tik aurrera, [[Madril - Zaragoza - Bartzelona Frantziar muga abiadura handiko linea]] eta [[Lleida]]ko [[Puigvert]]ko zabalera aldagailua inauguratzearekin batera. Zerbitzu berriak [[Madril]] eta [[Bartzelona]] lotzen zituen [[Altaria]] zerbitzua ordezkatu zuen.
 
[[2007]]an [[Renferen 130 Seriea|Alvia S-130]] Serieko lehenengo tren-makinak jaso ziren. Tren-makina hauek [[Talgo (tren mota)|Talgo]] bagoiak bultzatzen dituzte, bagoiak ordura arte ohiko trenbideetan ibiltzen zirelarik [[Madril]] eta [[Oviedo]] eta [[Gijón]] artean; eta [[Alacant]] eta [[Oviedo]] eta [[Gijón]] artean, eta kasu hauetan ere ''Altaria'' zerbitzuak ''Alvia'' bihurtu ziren.
 
Hilabete batzuk pasata [[Madril - Segovia - Valladolid abiadura handiko linea]] ireki zen, eta [[Valladolid]]en eta [[Valdestillas]]en eraiki ziren zabalera aldagailuei esker ''Alvia'' zerbitzu berriak ezarri ziren, [[Santander]], [[Bilbo]] eta [[Hendaia]]ra.
52. lerroa:
[[2008]]ko [[otsailaren 20]]an abiadura handia [[Bartzelona-Sants geltokia|Bartzelona-Sants geltokira]] heldu zen, eta ordutik Madril - Bartzelona lineako ''Alvia'' zerbitzuak ''[[Alta Velocidad Española|AVE]]'' zerbitzuz ordezkatu zen. Zerbitzuen berregituraketarekin batera, [[Renferen 120 Seriea|Alvia S-120a]] [[Madril]] [[Logroño]], [[Iruñea]], [[Hendaia]] eta [[Santander]]rekin lotura ezarri eta handitzeko erabiltzen hasi zen.
 
Urte bereko [[irailaren 15]]etik S-120 trenek [[Bartzelona]] - [[Vigo]] ibilbidea egiten dute, eta [[abenduaren 14]]tik [[Bartzelona]] - [[Bilbo]] eta [[Bartzelona]] - [[Donostia]] - [[Irun]] ibilbideak egiten dituzte.
 
[[2009]]ko [[ekainaren 14]]an [[Madril]] - [[Huelva]] eta [[Madril]] - [[Cádiz]] zerbitzuak hasi ziren.
59. lerroa:
 
=== Alvia Euskal Herrian ===
[[2007]]ko [[abenduaren 21]]ean [[Madril]] eta [[Valladolid]] [[Espainia|espainiarespainia]]r hirien arteko abiadura handiko trena inauguratu zen. Trenbide berri horrek [[Alta Velocidad Española|AVE]] trenaz gain, abiadura handian bidaiatu dezaketen trenak ibiltzea posible egin zuen. Horien artean Alvia motako [[Talgo (tren mota)|Talgoa]]. Horrela, [[Bilbo]], [[Donostia]] eta [[Gasteiz]] [[Madril]]ekin elkartzen zituen Alvia motako tren zerbitzua jarri zen.
 
Trenak [[Valladolid]]erainoko bidea ohiko trenbidetik egiten du, eta ondoren eraiki berri den abiadura handiko trenbidea erabiltzen du. Ohiko [[Talgo (tren mota)|Talgoa]] baino arinago joateagatik, bidaia denborak asko arinduz. Lehen [[Bilbo]] eta [[Madril]] bitarteko bidaia egiteko sei ordu behar baziren, Alvia trena jartzearekin batera 4 ordu eta 45 minutura gutxitu da. Bidaia azkarragoa izateaz gain, [[Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles|Renfek]] prezio merkeagoak ere jarri ditu. Horrela, [[Madril]]erako bidaia 20 euro baino gutxiagora jaitsi zen, internet bidez erosita.
 
[[Bilbo]]tik [[Madril]]era egindako lehen bidaia [[2007]]ko [[abenduaren 21]]ean egin zen, lehen ibilbidea 135 bidaiarik egin zuten eta trena [[Abandoko Indalecio Prieto geltokia|Abandoko geltokira]] ailegatzean txaloz hartu zuten bertan zeuden pertsona gehienek. Bertan zeuden beste batzuek [[abiadura handiko tren]]aren aurkako kontzentrazioa egin zuten, trenaren ibilbidea oztopatuz.