Rainer Maria Rilke: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Minbiziak hildakoak kategoria eransten
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Rainer Maria Rilke''', izen osoa '''René Karl Wilhelm Johann Josef Maria Rilke''', ([[Praga]], [[Bohemia]], [[Austria-Hungariako Inperioa]], gaur egun [[Txekia]], [[1875]]eko [[abenduaren 4]]a - [[Val-Mont]], [[Suitza]], [[1926]]ko [[abenduaren 29]]a) [[XX. mendea|XX. mendeko]] [[aleman]]ezko [[olerkigintza|poetarik]] garrantzitsuenetako bat izan zen. Bere lanik funtsezkoenak ''Duineser Elegien'' (''Duinoko elegiak'') eta ''Die Sonette an Orpheus'' (''Sonetoak Orfeori'') dira.
 
== Biografia ==
7. lerroa:
Rilkek Pragan igarotako haurtzaro eta gaztaroa ez ziren oso zoriontsuak izan. Aita, Josef Rilke ([[1838]]–[[1906]]) burdinbideetako ofiziala zen eta ama, Sophie Entz (1851–1931), jatorri [[judu]]ko industrialari familia batekoa. Ezkontza [[1884]]ean apurtu zen, Sophiek etxetik alde egin zuenean. Ama eta semearen arteko erlazioa ez zen oso ona izan. Izan ere, amak ezin izan zuen gainditu alaba zaharrenaren heriotza, eta René ([[frantses]]ez "berpiztua") bost urte bere zituen arte neskaz janztera behartu zuen<ref name=freed>Ralph FREEDMAN: [http://www.washingtonpost.com/wp-srv/style/longterm/books/chap1/lifeofapoet.htm Life of a Poet: Rainer Maria Rilke] Washingtonpost.com</ref>.
 
Aitak behartuta, [[1886]]ean René [[Sankt Pölten]]go eskola militarrean sartu zen, baina [[1891]]ean, osasun arazoak zituela eta, utzi behar izan zuen. Aurrerago idatzi zuenez, eskola militarrean igaro zituen urteak erabateko sufrikarioa izan ziren<ref name=freed/>. [[1892]]tik [[1895]]era arte eskola pribatuak jaso zituen, eta azken urte horretan Pragako unibertsitatean sartzea lortu zuen. Pragan, lehenik, eta [[Munich]]en, gero, arte, literatura, artearen historia eta filosofia ikasketak egin zituen. Pragatik alde egin ostean izena aldatu zuen, René Mariaren ordez Rainer Maria hartuz.
 
[[1894]]ean bere lehen poema liburua, ''Leben und Lieder'' (''Bizitza eta kantuak''), argitaratu zen. Hurrengo urteetan ''Larenopfer'' eta ''Traumgekrönt'' kaleratu zituen.
14. lerroa:
[[1897]]an, Munichen, maite harreman kartsua hasi zuen [[Lou Andreas-Salome]]rekin. Emakume hau [[Friedrich Nietzsche]]ren maitale ohia, ezkondua eta Rilke baino hamalau urte zaharragoa zen. Banandu ostean ere, poetaren lagun mina izaten jarraitu zuen, hau [[1926]]an hil zen arte. [[1912]] eta [[1913]]an Lou Andreas-Salome [[Sigmund Freud]]en ikaslea izan zenez gero, haren bidez Rilkek [[psikoanalisi]]aren berri izan zuen.
 
[[1898]]an [[Italia]]tik zehar bidaiatu zuen. Hurrengo urtean [[Errusia]]n egon zen Lou Andreas-Salomerekin, eta [[Mosku]]n [[Lev Tolstoi|Leo Tolstoi]] ezagutu zuen. Errusiako paisaiek eta bertako nekazarien bizimoduak eragin handia izan zuten Rilkeren olerkigintzan<ref name=eusk>[http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/termino/_c05120/eu_r_0572/r0572.html Rilke, Rainer Maria] Euskadi.net</ref>. Urte haietan ''Das Stundenbuch'' (''Orduen liburua'') idazten jardun zuen. [[1900]] urtean Rilke [[Bremen]] inguruko [[Worpswede]]ko artista kolonian bizitzen hasi zen. Han [[Clara Westhoff]] eskultorea ezagutu zuen eta hurrengo urtean harekin ezkondu zen. Ruth alaba [[1901]]eko abenduan jaio zen. Hala ere, hilabete batzuen buruan, [[1902]]ko udan, Rilkek familia utzi zuen Parisera joateko<ref name=pict>[http://picture-poems.com/rilke/rilkebio.html Rainer Maria Rilke] Picture-poems.com</ref>.
 
[[Fitxategi:Paula Modersohn-Becker 016.jpg|thumbnailthumb|leftezkerrera|Paula Modersohn-Beckerrek 1906an egindako Rilkeren erretratua]]
=== 1902-1910 ===
''Die Aufzeichnungen des Malte Laurids Brigge'' (1910, ''Malte Laurids Briggeren koadernoko oharrak'') eleberrian adierazi zuenez, Parisko egonaldiaren hasiera gogorra egin zitzaion. Hala ere, bertako artista eta intelektualekin izan zuen harremanak gogoa piztu zion. [[Auguste Rodin]]en eskulturek eta [[Paul Cézanne]]ren margoek izugarri gustatu zitzaizkion. Europa osoan zehar bidaiatzen jarraitu bazuen ere, Paris bere munduaren erdigune bihurtu zen. 1905-1906an Rodinen idazkaria izan zen<ref name=horia>Vintilă HORIA:[http://books.google.es/books?id=1QG_JDjHEDsC&printsec=frontcover&hl=es&source=gbs_ge_summary_r&cad=0#v=onepage&q&f=false Introduccion a la Literatura Del Siglo XX] Books.google.es</ref>. Aro honetako lanik garrantzitsuenak ''Neue Gedichte'' (1907-1908, ''Poema berriak''), ''Der neuen Gedichte anderer Teil'' (1908), ''Réquiem'' (1909) eta ''Die Aufzeichnungen des Malte Laurids Brigge'' (1904-1910, autobiografia kutsu handikoa) dira.