Kanada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
94. lerroa:
 
=== Garai koloniala ===
[[Fitxategi:Cartier.png|thumb|right|170px|[[Jacques Cartier]]]]
[[1497]]an, [[Joan Caboto]] italiar marinela Kanadako kostalde atlantikora iritsi zen eta [[Ingalaterra]]rentzat hartu zuen Labrador, [[Ternua]] eta [[Ingalaterra Berri]]ko itsasaldea. [[1534]]an, [[Jacques Cartier]], [[San Laurendi ibaia]]n gora, Hochelagako indiar herrira heldu zen. [[XVI. mende]]aren bigarren erdian, [[euskal baleazale]]ek Ternuako kostaldeetan hartu zuten egoitza eta, dirudienez, baita [[Eskozia Berria]]n ere; gero frantsesek egotzi zituzten handik, XVII. mendearen lehen erdian.
 
[[Fitxategi:Port-Royal Nova-Scotia 1.jpg|thumb|left|250px|Port Royal, [[Eskozia Berria]]: [[XVII. mende]]ko frantziar kokalekuaren erreplika]]
Lehen kolonizazio saioak [[Samuel Champlain]]ek egin zituen, eta hark fundatu zuen [[Quebec]] [[1608]]an, lehen frantses kolonoak eramanda. [[1627]]an, [[Richelieu kardinala]]k Frantzia Berriko Konpainiari eman zion salerosketa monopolioa baina, kapital faltaren ondorioz, asmo hark ez zuen onik izan. [[1663]]an [[Luis XIV.a Frantziakoa|Luis XIV.ak]], [[Jean-Baptiste Colbert]]en aholkuz, [[Frantzia Berria]], Kanada alegia, erregearen agintepean ezarri zuen, eta handik aurrera kolonia moldeko administrazioa izan zuen. Indiar [[irokes]]ak menderatu zituzten; etorkinak ugaritu ziren eta kolonia 20 urtean 2.000 biztanle izatetik 10.000 izatera igaro zen. [[1684]]an beste gerra bat hasi zen irokesen kontra, larruen salerosketa zela-eta. Ingelesekin ere garai hartan hasi ziren istiluak; Hudson badiaren kostaldean bizi ziren ingelesak. [[1713]]an, Ingalaterrak, [[Utrechteko Ituna]]ren bidez, AcadiaIngalaterrak ([[Eskozia BerriaAkadia]]), [[Ternua]] eta [[Hudson badia]] eskuratu zituen. [[XVIII. mende]]aren erdialdean, Akadiako frantziar biztanle gehienak deportatuak izan ziren.<ref>[http://faculty.marianopolis.edu/c.belanger/quebechistory/encyclopedia/LesAcadiens-Acadians-HistoireduCanada.htm Les Acadiens/Acadians], L’Encyclopédie de l’histoire du Québec, faculty.marianopolis.edu</ref>
 
[[Fitxategi:The_Death_of_General_Montgomery_in_the_Attack_on_Quebec_December_31_1775.jpeg|thumb|right|280px|Quebeceko estatubatuar inbasioa [[Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra|Independentzia Gerran]] (1775)]]
[[Zazpi Urteko Gerra]]n berriz ere istiluak sortu ziren Frantziaren eta Ingalaterraren artean koloniaren nagusitasuna zela-eta, eta frantsesek [[Quebec]] ([[1759]]) eta [[Montreal]] ([[1760]]) galdu zituzten. [[Parisko Ituna (1763)|Parisko Ituna]]k Frantzia Berria Ingalaterrari ematea berretsi zuen. Britainiarren agintepean, [[1774]]an, Quebeceko Akta sinatu zen, koloniako lehen konstituzio legea; konstituzio haren arabera, Kanadako biztanleak britainiar herritarrak ziren; lege penal ingelesaren mende zeuden, baina lege frantses zaharrei eutsiz. Ipar Ameriketako britainiar kolonien matxinada hasi zenean, Kanadako biztanle britainiarrek laguntza eskaini zieten, baina, frantses hizkuntzako biztanleen leialtasunari esker, koloniak erregetzari leial iraun zuen. [[Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra]]ren ondoren ([[1775]]-[[1783]]), erregetzari leial ziren kolono asko Kanadara joan ziren eta [[Brunswick Berria]] sortu zuten. Britainiar biztanleen olde berri horren ondorioz idatzi zen 1791ko Konstituzio Agiria, lurraldea bi zatitan banatzen zuena: Kanada Garaia ([[Ontario]], hizkuntzaz ingelesa), eta Kanada Beherea ([[Quebec]], frantsesa), bakoitzak bere parlamentua zuela.
 
[[1812]]an, [[AEB|Estatu Batuetako]] osteak sartu ziren Kanadan, eta han geratu ziren [[1814]]an, [[Ganteko Ituna]]ren bidez, Ingalaterraren eta Estatu Batuen arteko bakea izenpetu zen arte. [[1817]]-[[1832]] artean, Britainia Handitik zetozen 120.000 etorkin heldu, eta biztanleen kopurua 1.400.000ra igo zen. [[1837]]-[[1838]] artean, gobernuari erantzukizun handiagoa eta metropoliarekiko askatasun gehiago eskatzen zioten matxinadak piztu ziren, eta Lord John Durhamek, Londrestik etorrita, bi koloniak batzea erabaki zuen (Batasunaren Agiria, [[1840]]). Konstituzio berri horrek askoz indar handiagoa ematen zion Kanadaren britainiar alderdiari, parlamentuan parlamentari kopuru bera ematen baitzien frantsesei eta ingelesei, nahiz eta jatorri frantsesekoak askoz gehiago izan. [[1848]]an, erreformazaleek ministerioaren erantzukizun osoa onartzea lortu zuten biltzar legegilearen aurrean. Urte horretan bertan ekonomia egonkortasun garai bat hasi zen, komunikabide berriak sortu eta, [[Krimeako Gerra]]ren ondorioz, [[gari]] esportazioak gehiagotu zirelako.
 
=== Konfederazioaren sorrera ===