Utrechteko Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
21. lerroa:
Utrecheteko Itunak hainbat ondorio izan zituen. Frantziak Europan zuen nagusitasuna, Luis XIV.ak gogor gorde nahi izan zuena eta [[Westfaliako bakea|Westfaliako oreka]] apurtu zuena, galdu egin zuen. Izan ere, Frantziaren mugak aldatu ez ziren arren, kolonia asko galdu zituen. Luis XIV.a, hala ere, pozik gelditu zen bere iloba Espainiako erregetzara iritsi zenean. Espainia izan zen galera gehien izan zituena, Europako lurralde guztiak galdu baitzituen, baina Iberiar Penintsulako eta Ameriketako lurraldeak gorde zituen. Dena dela, azken horietan ere izan zituen galerak, Britainia Handiari hainbat eskubide eman behar izan baitzizkion ordainetan. [[Britainia Handiko Erresuma]] izan zen itun hartatik etekin hoberenak atera zituena. Europako oreka osatzen zen bitartean, berak aukera izan zuen itsasoz haraindiko inperioa zabaltzeko, ontzidia indartzeko eta merkataritza harremanak mundu osora hedatzeko. Baina Europako orekaren arima ez zegoen oinarri sendoen gainean eraikia, ezta goi mailako arrazoi moraletan ere. Hala, Europako orekaren garaia ([[XVIII. mendea]]) gerra garaia izan zen.
 
Utrechteko sistemaren osagarri izan ziren [[Passarowitzeko Ituna]] Ekialdeko Europan eta [[Stockholmeko itunak|Stockholm]]-[[Nystadeko bakeaBakea|Nystadekoak]] iparraldean. [[Otomandar Inperioa]] eta [[Suedia]] izan ziren galtzaileak eta haien hondarrekin irabazleak nolabaiteko oreka egiten saiatu ziren.
 
== Erreferentziak ==