Arantzazu (Oñati): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
14. lerroa:
}}
 
'''Arantzazu''' [[Oñati]]ko ([[Gipuzkoa]]) hegoaldean dagoen mendialdean dagoen mugako auzoa da, udalerri hartakohorretako garaiena 700 metro ingururekin. Mendebaldean oñatiarra ere den [[Araotz]] auzoa dauka mugakide, iparraldean [[Uribarri (Oñati)]] eta hegoaldean [[Narbaxa]] (Donemiliaga) eta [[Arriola (Asparrena)]] herri arabarrak. [[Araba]]rako mendi-pasabide tradizional nagusia [[Gaboño|Artia]]ko lepoa izan da.
 
Megalitoen presentziak iradokitzen du tokia bidegurutzea izan dela Historiaurretik.
== Santutegia ==
 
==Auzuneak==
Arantzazuk barne hartzen ditu beste auzune txikiago batzuk: Kortakogain (bertan dago auzo osoko sozietate gastronomikoa edo topagunea), Duru-Mallako saroiak eta Arriona eta Bellotzakoak.
 
== Frantziskotarrak eta santutegia ==
[[Arantzazuko santutegia]] auzoko ikur nagusia da, [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoko mailan erreferentziazko lekua izan dena eta dena. Besteak beste, [[euskara batu]]a sortu zuten bertan [[1960ko hamarkada]]n, eta eraikinari dagokionez [[Jorge Oteiza]], [[Eduardo Txillida]], [[Nestor Basterretxea]] eta beste artista batzuen lana ere oso azpimarratzekoa da.
 
Fraide [[frantziskotar]]rek sortua, Gomiztegi artzain-eskola eta gaztandegia ere dago auzoan. Kongregazioa
 
== Gandiaga Topagunea ==
[[2006]]an "[[Gandiaga Topagunea]]" izeneko zentroa zabaldu zuten, [[Bitoriano Gandiaga]] fraide eta idazlearen omenez, bertan batzarrak eta bestelako jardunaldiak antolatzeko xedearekin. "Baketik" elkarteak ere bere egoitza bertan eduki zuen, taldea desagertu zen arte.
 
[[2011]]an, bestela, Arantzazuko parketxea edo Aizkorri-Aratz parke naturaleko interpretazio zentroa zabaldu zuten Gandiaga II eraikinean.
 
== Inguru naturala ==
Halaber, auzoa ohiko abiapuntua da [[Urbia]] aldera eta [[Aizkorri]]ra igotzeko, bai eta [[Aloña|Aloñako mendilerrora]] iristeko ere Duruko kortetatik. Bestelako txangoak egiteko ere aukera ematen du.
 
Santutegiaren inguruan ditugu hegoaldean Aitzabal (752 m), Bellostegi (792 m), Erbizaskun (884 m), Gazteluaitz (917 m) eta Arriona (934 m), mendebaldetik ekialdera. Hegoalderago, [[Elgeako mendilerroa]] zabaltzen da bere haizerrota modernoekin. Santutegi aldetik gertuen dauden tontorrak, mendebaldetik ekialdera ere bai: [[Gaboño]] edo Artia (1.176 m), [[Keixtui-Gaña]] (1.132 m), Gainlabur (1.086 m) eta [[Larrangoiti]] (1.126 m).
 
[[Arantzazu (ibaia)]] edo Oñati ibaia harkaitz hauetan sortzen da.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Arantzazuko Batzarra]]
* [[Debagoiena]]
* [[Arantzazu (Bizkaia)]]